Larunbatean
Gasteizen ospatu zen Mintza Egunean Mintzakideko 17 lagun hurbildu ginen.
Giroa paregabea
izan zen egun osoan zehar. Goizeko 11etan hasi zen ospakizuna hamaiketako
batekin. Ondoren dantzari, bertsolari eta txalapartariak bertara hurbildu ginen
guztiak agurtu zituzten.

Ibilaldi
gidatuari amaiera emateko Joxean Sagastizabal idazleak Mintza Egunerako propio
prestatutako testu hau irakurri zuen Zeledonen eskulturaren ondoan. Hona hemen
irudiak.
Mintzaeguna09: Joxean Sagastizabalen mezua from asapala on Vimeo.
Ibilaldia
amaituta bazkaltzeko tenorea heldu zitzaigun eta kafetxoa dastatzen geundela
Erdizka Lauetan taldearten ikuskizun parte-hartzaileaz gozatzeko aukera izan
gunuen.

Honenbestez
egitaraua amaitu zen eta Iruñera itzuli ginen.
Mila esker
Gasteizko Mintzalaguna egitasmoko dinamizatzaile eta parte-hartzaileei egindako
lanagatik Mintzakidetik joan ginen guztion partez.
Argazki bilduma:

Idatzi artikulu bat