Martxoaren 7rako
antolatu genuen egun pasan aldaketak izan dira, autobusik ezin izan dugu atera baina
Burlatako Zaldualde Euskaltegiarekin batera Hernani eta Astigarragara joateko
proposamena jaso dugu. Erabakia biharko hartuko dugu izena eman dugunon artean.
Aste honetan
zehar hainbat ekitaldi daude, hona hemen aukeraketa bat:
Martxoak
4: HITZALDIA: HIZKUNTZ ESKUBIDEAK
BERMATUZ, 19.30ean Errotaberri Elkartean. (Errotxapeako Euskararen
Astea).
Martxoak 5: Bidaia Intimoak dokumentalaren aurkezpena. Trailerra hemen ikusgai:
2004. urtean sortu zen, hainbat eragileren eskutik. Aurtengoa zazpigarren ikasturtea da, eta urtetik urtera indartzen doa egitasmoa. ZER DA MINTZAKIDE? Euskaraz txukun hitz egiten duten eta mintzamena hobetu nahi duten pertsonak elkarrekin jartzen dituen programa da. PROGRAMAREN EZAUGARRIAK: Talde txikiak osatzen dira, gutxienez astean behin elkartzen dira, taldeen helburua euskaraz mintzatzea da. Informazio gehiago 948 33 08 68 telefonoan, mintzakide(a bildua)topagunea.com edo Atarrabiako Ribed Parkearen 1. zenbakian dagoen Topagunearen bulegoan jasoko duzue.
Idatzi artikulu bat