Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/03/08 15:27:32.349 GMT+1

Martxoko Saio Osagarria eta bestelakoak

Mintzakidetik martxoaren 27an, larunbata, bisita gidatu bat antolatu dugu Nafarroako Museoan. Bisita 12etan hasiko da eta ordubete inguruko iraupena izanen du. Bisitan parte hartzea dohainik da.
Izena emateko: Martxoaren 18a baino lehenago.
948 96 05 16 / mintzakide@topagunea.com

Mintzakide Mendi Taldeak erabaki du martxoaren 21ean egin beharreko ateraldiaren plana aldatzea, Larrun mendia igo beharrean Santa Graziko maskarada ikustera joanen dira. Informazio gehiago: 619 679 589

Aste honetako agendatxoa:
  • Martxoaren 10ean, asteazkenarekin, HITZALDIA: Egunkaria auzia. Lontxo Oiarzabalen eskutik. 20:00etan Zaldiko Maldikon.
  • Martxoaren 11n, ostegunarekin, HITZALDIA: “Darwin gurean”. Kepa Altonagaren eskutik. 19:30ean Iruñeko Udalaren Kultura Alorreko Hitzaldi Aretoan (Deskalzos kalean).
  • Martxoaren 12an, ostiralarekin, IRAKURLE TALDEA. 19:00etan Euskaldunon Biltokin.
  • Martxoaren 12an, ostiralean, BERTSO AFARIA: Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin. 20:30ean Mendillorriko Ezpondapea elkartean.
  • Martxoaren 13an, larunbatarekin, BERTSO BAZKARIA: Jon Maia eta Miren Amurizarekin. 14:00etan Labianoko Larrazkoa elkartean. 20 €. Txartelak salgai Aranguren ibarreko euskara zerbitzuan

Nork: mintzakide.2010/03/08 15:27:32.349 GMT+1
Etiketak: euskara labiano aranguren mintzakide mintzapraktika iruñerria aisialdia bertsoak agenda iruñea erabilera euskera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.