Mintza Eguna! Autobusa eta bazkarirako izen emate epea, aste honetan amaitzen da.

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2013-05-21 14:29

Ekainak 1, Mintza Eguna Elgoibarren.

Mintza eguna. Zorionak Iruñerriko eta Tafallako Mintzakideak eta Gurasolagunak!

Aurreratu genuen bezala, Euskal Herriko Mintza Eguna Elgoibarren izango da, ekainaren 1ean. Izan ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 50 urte beteko ditu aurten, etaurteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu nahi dituzte herrian.Bertako berbalagunek eta elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen,eta ziur bikaina izango dela!
Aurten ere egun osoko festa izango dugu, eta sorpresak azken unerako utziko ditugun arren, hemen daukazue...

Bazkarirako txartelak maiatzaren 2tik 24ra eskuratu daitezke, herriko dinamizatzailearen bidez. 20€ dira, Bazkaria, kafea eta kopabarne (eta goizeko hamaiketakoa, noski!). Gogoratu zeliako eta barazkijaleek aldez aurretik eskatu behar duzuela menu berezia. Ez utzi azken unerako! Iruñerriko eta Tafallako lagunak, Elgoibarrera ahalik eta merke joateko autobusa lotu dugu, 10€ bakoitzeko , gero eta lagun gehiago ospakizunera hurbiltzen bagara, merkeago aterako zaigu.  Aurrerago emango dizuegu  autobusa, non eta zein ordutan hartuko dugun datuak. Animatu zaitezte!


EGITARAUA

11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan
12.00 Ibilaldi gidatua
13:30 Mintza Bermuta
14:30 Bazkaria Maalako Plazan
16.30 Sari banaketa
17:00 Euskal Erromeria MP5 taldearekin
... eta sorpresa gehiago!

Bai, horrela ikusita betiko egitaraua ematen du, baina Elgoibarrek eskura jartzen dizkigun baliabideak izango ditugu la-gun! Bertsolariak, dantzariak, dultzaineroak...  Herri berria, dantzan jarriko gaituen erromeria berria (ez dakitenek ere ikas-teko aukera izango dute), eta baita saritu berriak ere! Aurtengo Saridunen artean Iruñerriko eta Tafallako Mintzakide bat dugu, Zorionak guztioi ! Nahiz eta sari xumea izan goazen guztiok sariduna laguntzera.


Euskal Herriko herri desberdinetako mintzalagunak elkartuko gara Elgoibarren, eta jai giro ezin hobea izango dugu! Irekibihotza... Elgoibarko mintzalagunentzako!

animatu zaitezte



Utzi iruzkina: