Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/22 12:47:42.370 GMT+1

MINTZAKIDE MENDI TALDEA BAZTANGO AUZMENDIRA.

    Igande honetan, azaroak 25, Mintzakide Mendi Taldeak, beste txango bat eginen du Baztango Auzmendira.
     Hitzordua betikoa: Goizeko 8:15ean Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan, 8:30ean ateratzeko. Kotxez joateko moldatzen da Mendi Taldea.

         Zalantzaren bat baldin baduzue deitu:

      • Mintzakide: 948 96 05 16
      • Biktor ( mendi taldeko arduraduna): 630 097 527
  • Gogorarazi nahi dizuego gaur Azaroak 22 Leire Bilbaoren Ezkatak emanaldia izanen dela Zaldiko Maldiko elkartean (Ansoleaga 9, Iruñea). Musikariak Karidadeko Bentako Domentx Uzin eta Jon Basauri izanen dira.
      Ekitaldi hau  Iruñerriko Kultur Zirkuitoaren barruan kokatzen da. Euskal Herriko 88 euskara elkarte biltzen dituen Topaguneak eta Iruñerriko lau kultur elkartek antolatu dute.  

Nork: mintzakide.2007/11/22 12:47:42.370 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.