Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/22 10:07:40.432 GMT+2

Mintzakide Mendi Taldea eta agendatxoa:

Mintzakide Mendi Taldea Hiru Erregeen Mahaira joanen da hurrengo igandean, hilak 28. Ateraldia ikasturte honetan egingo den azkenekoa izanen da, urrian edo azaroan berriz hasiko garelarik.
Informazio gehiago Mintzakide Mendi Taldearen blogean.

Aste honetako agendatxoa:
Bihar, asteartea 23, ARGA BIZIRIK-KANOA JAITSIERA; Argatik txango polit bat egin nahi baduzu,euskaraz gozatu nahi baduzu, eman izena. Goizeko 10etan. Izena emateko bidali gaur mezu bat donibane@aek.org helbidera.

Ekainaren 25ean, ostegunean, KAUKASO bideo-proiekzio-hitzaldia 20:00etan Uharteko Kultur Etxean.

Ekainaren 25ean, ostegunean, PETTI 20:30ean Iruñeko Erraldoien Txokoan (Deskalzos kalea) (KANTU ETA HITZA zikloaren azkeneko emanaldia). Ez galdu aukera kantari bikain honen emanaldiaz gozatzeko.

Ekainaren 26an, ostiralean, BERTSO AFARIA: XABIER SILVEIRA ETA JULIO SOTO 22:00etan Uharteko Berdintasuna Elkartean;Txartelak salgai Garro Kioskoan (Uharten) eta Karrika dendan (Iruñean).

Ekainaren 28an, igandean, ESNE BELTZA ETA BETAGARRI, 19etan Uharten.

Nork: mintzakide.2009/06/22 10:07:40.432 GMT+2
Etiketak: mintzakide mintzapraktika iruñerria kultura mendia kirola iruñea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru