Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/05/15 10:13:54.037 GMT+2

Maiatzak 20, Irubelakaskoa, Gorramendi eta Gorramakil

" title="">

Nork: mintzakidemenditaldea.2012/05/15 10:13:54.037 GMT+2
Etiketak: tafalla euskara iruñea aranguren mintza mintzakide uharte mintzapraktika iruñerria aisialdia burlata atarrabia berriobeiti nagusia eguna antsoain berriozar erabilera zizur | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/05/15 10:05:02.501 GMT+2

Maiatzak 20, Irubelakaskoa, Gorramendi eta Gorramakil

Nork: mintzakidemenditaldea.2012/05/15 10:05:02.501 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/04/25 09:23:12.515 GMT+2

Maiatzak 6 Balerdi


(Sakatu irudian kartela jaisteko,inprimatzeko,ikusteko.....)

Balerdi edo Mallozar Aralarko Malloetako mendi bat da, 1195 metro garai. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dago, nahiz eta zehazki mendi honen gailurra Nafarroaren barnean metro eskas batzuengatik egon. Urreako Haitza mendiaren alboan dago.

Balerdi da Aralarko Malloetako mendirik adierazgarrienetakoa, altuena ez bada ere, batez ere Araitz haranaz gain erakusten duen itxura bikain eta ikusgarria dela eta. (Albaro eta Rosa)

Fitxategi:Malloetako tontorrak.jpg

(sakatu irudian tontorrak urbilago ikusteko)

Igotzeko ohiko lekuak hauexek ditugu:

Azkarate (Araitz): 2 ordu.Gaintza (Araitz): 2 ordu.Amezketa: 2 ordu eta erdi.

Ez ahaztu, maiatzak 6an goizeko 8.15etan Korralillosen eta gure hurrengo txangoa, maiatzak 20, Irubelakaxkoa eta Gorramendi.

Zatoz gurekin!


Nork: mintzakidemenditaldea.2012/04/25 09:23:12.515 GMT+2
Etiketak: paseoa taldea mintzapraktika iruñerria urkulu irakurri iruñea erabilera eguna euskara mintzakide ikasi mendia euskera iparla egunkaria eguraldia mendi praktikatu balerdi hitz mintza egin | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/04/16 13:03:02.961 GMT+2

apirilak 22 iparla

Urritzateko haran ezkutua inguratzea, Euskal Herrian egin daitekeen ibilaldi ederrenetakoada. Irubelakaskoa da Iparraldekoen artean hedatuen dagoen izena, baztandarrek, berriz,Alkaxuri deitzen diote.
Berezko edertasuna, Iparlako gailurrera joatea txango aparta da.

(sakatu irudian kartela ikusteko, jaisteko edo inprimatzeko)

Astate eta Buztanzelai dira Iparlako gailurreriaren hegoaldeko muga, Erratzu eta Baigorri batzen dituen Izpegi mendatetik gertu. Inzpideko eta Meakako lepoak eskuinetik saihesten ditu bide nagusiak, baina Meakako lepoa igaro ondoren, Otsameakako muinora igoko gaitu bide nagusiak. Lizarlepora jaitsi eta, atsedenik hartu gabe, Iparlako gailurreriara goitzeko metroak irabazten hasiko gara poliki-poliki.

Bada, hala ere, igoerarik gabe zuzenean Iparlako gailurreriako Arrieta lepora iristeko aukera; bidexka nabarmen batek ezkerrera jotzen du Astate eta Buztanzelai saihestuz mendi hegala zeharka igaroz. Kilometro aldetik ez dugu gehiegi irabaziko, baina bi gailur horiek ez igotzeak nekea arintzen du. Oso larri ez bagoaz merezi du giharrak pixka bat estutu eta Buztanzelai gailurrera (1.026 m) igotzeak. Bertatik, Izpegiko mendatea ikusteaz gain,Baigorriko haranaren gaineko eguneko lehen ikuspegiaz gozatuko dugu. Jarraian zeharkatuko dugun Iparlako gailurreriaren perspektiba paregabeak asebeteko gaitu gainera. Buztanzelairako igoeraren azken aldera margo ikur zuri -gorriekin topo egingo dugu.(Albaro)



Nork: mintzakidemenditaldea.2012/04/16 13:03:02.961 GMT+2
Etiketak: euskara euskera mintzakide taldea mintzapraktika iruñerria ikasi mintza irakurri egunkaria mendi eguraldia iruñea praktikatu erabilera eguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/04/04 17:53:36.456 GMT+2

Apirilak 15, Urkulu.

Mendi ederra eta igoera gogorrekoa Beherobia aldetik. Jira ederrak egiteko aukera eskaintzen du. Orbaizetatik abiatuz gero sekulako buelta egin daiteke Ortzanzurietatik hasi eta Urkulura bitarte.
Beherobiatik abiatuz gero, berriz, Leizar Atheka aldetik itzuliz, edo Errozate aldera joz. Tontor ezaguna da hau, erromatarrek bertan egindako eraikina dela eta (portuaren pasabidea zaintzeko antza denez).

(sakatu irudian kartela inprimatzeko, jaisteko edo bidaltzeko)
Mendaurreko Argazkiak.

Mendaur Arantzatik argazki bilduma:

Oporretaz gozatu¡¡



Nork: mintzakidemenditaldea.2012/04/04 17:53:36.456 GMT+2
Etiketak: euskara euskera mintzakide taldea mintzapraktika iruñerria ikasi mintza irakurri egunkaria mendi eguraldia iruñea praktikatu erabilera eguna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/16 18:21:04.192 GMT+1

MARTXOAK 25 MENDAUR

MARTXOAK 25 MENDAUR.

ADI! AZKEN ORDUKO ALDAKETA: TXANGOAREN HITZORDUA 9ETAN IZANGO DA.

Asteburu honetan udaberriko ordu aldaketa izango da. Gaueko 2:00etan, ordu bat aurreratu behar dugu erlojuak,  3:00ak izango dira.  Kotxeetan banatzen garen bitartean ordu aldaketaz ohartu ez direnak itxoingo ditugu. Esker mila eta barkatu eragozpenak

(sakatu irudian kartela ikusteko, jaisteko edo inprimatzeko)

Hitzordua :martxoak 25, goizeko 9etan Zezentegietako aparkalekuan.

Mendaur oso mendi ederra eta ezaguna da, eta gehienetan Malerreka aldetik igotzen bada ere, oraingo honetan Arantzatik abiatuko gara mendiko kaskoan duen ermitaraino iristeko asmoz.

 Ibilbidea ez da sobera gogorra, baina bai luze samarra. Nolanahi ere, bideko neke guztiak arinduko dira mendi-kaskotik eskaintzen duen paisaia ederra ikusita. Azken bolada honetan, gainera, ugatz bat dabil gailurraren inguruko bazterretan, argazkian ikusten ahal duzuen bezalaxe (joan den igandeko argazkia, Mendaurren egina). Hegaztia markatuta dago, ale gutxi daudenez jarraipena egiten dietelako. Agurtzera etorriko zaigu?

Txindoki eta Sagardotegia.

Nahiz eta eguna lainotsua hasi, gehien bat Txindokiren tontorrera heldu ginenean, egun ederra pasatu genuen, giro ezinhobean, are gehiago sagardotegian eta bueltako autobusean. Esker mila "Antonio" gidariari izan zuen pazientziagatik.

Hortxe dituzue jaso ditudan argazkitxoak eta hamaika alditan abestu genuen "himnoa". Argazki gehiago baldin badituzue, gurekin konpartitu.


"Himnoa"

Asteburu on pasa eta gorde indarrak datorren igandean Mendaur igotzeko.
Oharra: Adi ordutegiari!!! datorren larunbatean ordua aldatzen da.

Nork: mintzakidemenditaldea.2012/03/16 18:21:04.192 GMT+1
Etiketak: esteribar tafalla natura berrizar aranguren mintzakide taldea iruñerria ikasi mintzatu mendia mintza solastu berriobeiti mendi barañain antsoain praktikatu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/03/06 11:52:07.562 GMT+1

Txindoki mendi irteera eta Sagardotegia