Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/23 11:47:01.771 GMT+1

Otsaileko Saio Osagarria eta agenda

Otsaileko Saio Osagarria:

Hitzaldia: Antton Luku: “Euskal Kultura? Zeri erraiten diogu Euskal Kultura?”

Antolatzaileak: Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa.

Antton Lukuk 2008 Juan Zelaia Saiakera Saria irabazi zuen “Euskal Kultura?” saiakerarekin.

Otsailak 26 osteguna, 20:00etan Iruñeko Udaleko Kultur Alorrean (Descalzos 72).

19:50ean geratuko gara atarian.

 



Gogoratu asteazkena izanen dela martxoaren 7rako egun pasan izena emateko azkeneko eguna.



Mintzakide Mendi Taldea:

Aurreko igandeko txangoa astebete atzeratu zen inauteriak direla eta. Beraz, igande honetan, martxoak 1, Mendaur mendia igoko dugu.

 

Korrika Kulturala:

Bidaia intimoak” dokumentala.

Ostegunean, otsailak 26, 20:30ean Zaldiko Maldiko elkartean eta igandean, martxoak 1, Txantreako Auzotegin 19:00etan.

Trailerra hemen ikusgai.

 

Kulturbira:

Otsailaren 28an larunbatean Iruñeko Alde Zaharreko Gaztelu Plazan, Kulturbira ,goizeko 12etatik aurrera. Pailazoak, jotak, proiekzioak, erakusketa... HERRI BAZKARIA; 17etan Dantzaldia-dantza ikastaro dinamikoa, umeendako jolasak eta txokolate jana; 19etan Trikipoteoa eta 22etan KORRIKA

JAIA Depor tabernan (proiekzioak, bertsolariak eta DJ BULL).

Dantza ikastaroa Euskaldunon Biltokin. Martxoaren 3an hasiko da. Izen ematea eta informazioa: 699 612 124 telefono zenbakian.


MINTZAKIDE BULETINA

Nork: mintzakide.2009/02/23 11:47:01.771 GMT+1
Etiketak: tafalla mintzakide taldea mintzapraktika iruñerria mendi kultra | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru