Datorren Uztailaren 1ean Poteo-pikoteoa antolatu dugu. Iruñea borborrean ibiliko da eta giro horren lekuko izango gara. Taldeka edo banaka gure sukaldaritzako zaletasunak erakusteko edozein gauza prestatu eta poteoaren ostean elkarte batean afaritxo bat egin. Zer diozue? Non elkartu gaitezke? Nork prestatzen ditu patata tortilla hoberenak? Badakizue mintzatzea dela xedea.
Uda atea joka daukagu. Zuetariko askok udan ere elkartzen zaretenaren berri izan nahi dugu jarraipen txiki bat egiteko asmoarekin eta agian zerbait antolatu dezakegu, zuen esku….
Eta datorren urtean zer? Ikasturtearen prestakuntzan guztiz murgilduta gaude eta ekarpenik baduzue eskertuko genizueke guri ebaluaketaren fitxa bitartez jakinaraztea hobetzeko asmoarekin. Atxikitzen dut berriz ebaluaketa fitxa zuzenean sartzeko helbidea:
https://spreadsheets.google.com/spreadsheet/viewform?hl=es&pli=1&formkey=dHdZZzF5VFYxY0lHUUFjbEFnTm1wM2c6MA#gid=0
(control +klikatu helbidean eta zuzenean ebaluaketa fitxa irekiko da)
Mintza Eguneko argazkiak
Agendatxoa.
Agendatxoan zuen herrian edo auzoan euskaraz antolatzen diren ekimenak agertzea nahi baduzue ere e-postaren bidez mintzakide(abildua)topagunea.com
Azteazkena, Ekainak 15
18:00: ERIZ MAGOA: Birziklepenmagia. Zubiriko Xabier Zubiri ikastetxean.
18:30: PAILAZOAK: KIKI, KOKO ETA MOKO. Iruñeko
Ziudadelan.
19:00: KARRISOLASA: Maiatz aldizkarian argitaratutako "Basabürüko gazteak. Hizkuntza eta nortasuna" Josu Martinezen artikulua hartuko dute hizpide. Karrikiriren egoitzan.
20:00: HITZALDIA: ETBko “El conquistador del fin del mundo” saioan aurten parte hartu duten zenbait lagun hizlari izanen dira. Zaldiko Maldikon.
Osteguna, ekainak 16
19:00: ANTZERKIA: “Libertia”.
Hortzmuga Teatroaren eskutik. Zizur Nagusiko Erreniega parkean.
19:30: DANTZALDIA/ANIMAZIOA: “Rum-Rum Rock” Tis Tas
taldearen eskutik. Burlatako Udal parkean. Euria eginez gero auditorioan.
20:00: IRAKURRIZ DIBERTITZEN GARA: Juantxo Urdiroz
(Jeremias Erro) idazlea “Garabi suizidaren amodioak” liburuaz ariko da. Zaldiko Maldikon.
20:30: KONTZERTUA: SORKUN
Akustikoa. Erraldoien Txokoan. Kantu eta hitza 2011.
Ostirala, ekainak 17
17:30: Haurrentzako JOLASAK.
Donibaneko Irrintzi dorrearen ondoan (jaiak).
21:00: DANTZALDIA: TXIMELETA.
Donibaneko Baguadan (jaiak).
22:00: KONTZERTUA: ZE ESATEK!...
Azpilagañako jaiak.
Larunbata, ekainak 18
Sanduzelai ikastetxe publikoaren eguna:
10etatik aurrera: batukada, jokoak, herri kirolak, puzgarriak, tailerrak, rokodromoa, erraldoiak, dantzariak, bazkari herrikoia,
dantzaldia...
12:00: Haurrentzako TAILERRAK: Postalak. ELKAR dendetan.
12:00: Donibanen KANTUZ. San Juan Xarretik. (Jaiak)
18:30: KARRIKADANTZA. Merkaderesen.
20:00: BERTSO-POTEOA ETA AFARIA. Lakuntzako plazatik.
21:00: KONTZERTUAK: SKATU, ITZIARREN SEMEA...
Donibaneko Baguadan (jaiak).
Igandea, ekainak 19
ARABA EUSKARAZ Laudion.
Asteburu osoan barna Donibane eta Azpilagañako jaiak


Idatzi artikulu bat