Etiketa: biltoki
- Pello Zabala Euskaldunon Biltokin 2008/05/16 09:07:52.841 GMT+2
2004. urtean sortu zen egitasmoa, hainbat eragileren eskutik. Aurtengoa bosgarren ikasturtea da, eta urtetik urtera indartzen doa egitasmoa. ZER DA MINTZAKIDE? Euskaraz txukun hitz egiten duten eta mintzamena hobetu nahi duten pertsonak elkarrekin jartzen dituen programa da. PROGRAMAREN EZAUGARRIAK: Talde txikiak osatzen dira, gutxienez astean behin elkartzen dira, taldeen helburua euskaraz mintzatzea da. Informazio gehiago 948 96 05 16 telefonoan, mintzakide(a bildua)topagunea.com edo Atarrabiako Ribed Parkearen 1. zenbakian dagoen bulegoan jasoko duzue.