Etiketa: euskararen
- TAFALLAKO ETA ETXAURIKO EUSKARAREN EGUNAK 2008/05/08 16:55:20.903 GMT+2
2004.urtean sortu zen egitasmoa, hainbat eragileren eskutik. Aurtengoa laugarren ikasturtea da, eta urtetik urtera indartzen doa egitasmoa.
ZER DA MINTZAKIDE?
Euskaraz ongi dakiena, hain ongi ez dakienarekin solasean jartzen duen programa da.
PROGRAMAREN EZAUGARRIAK:
Talde txikiak osatzen dira: 3,4,5 lagunekoak
Talde guztietan euskaraz ongi moldatzen den hiztun euskaldun bat egonen da. Taldeak gutxienez astean behin ordubetez biltzen dira. Taldeen helburua euskaraz mintzatzea da.
Informazio gehiago 948 96 05 16 telefonoan, mintzakide(a bildua)topagunea.com edo Atarrabiako Ribed Parkearen 1. zenbakian dagoen bulegoan jasoko duzue.