Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/06/18 16:56:08.960 GMT+2

Hiru Erregeen Mahaia

Ekainaren 28an ikasturteko azkeneko ateraldia Nafarroako tontorrik altuenera eginen dugu. Hiru Erregeen Mahaia izanen da denboraldi honetan zapalduko dugun azkeneko tontorra.

 

Eguna: Ekainak 28, igandea

Ordua: Goizeko 07:00etan

Geratzeko tokia: Iruñeko zezentegietako aparkalekuan.

 

Ibilbideari buruzko informazioa HEMEN.



Argazkia: Ibon Mimentza

Argazkia Mendi Taldea Anbotora joan zenean aterata dago.

Posted by: mintzakidemenditaldea.2009/06/18 16:56:08.960 GMT+2
Tags: euskara euskera mintzakide taldea mintzapraktika mendi kirola | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/05/29 09:27:51.149 GMT+2

Maiatzak 31: Kobazuloen ibilbidea

Maiatzaren 31n Xareta aldera joanen gara. 13,5 kilometrokoa (joan-etorria, 4 ordutan edo egin daiteke).
S.L. NA-16. Desnibela: 100 m.

Betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 8:15ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan.
Bitxikeriak: 3 kobazulo eta errota bat bisitatzeko aukera. Bidexka hau zaldiz ere egin daiteke. Kontrabandisten xendatik joanen gara.
Xaretako Leizeak (Urdazubi, Zugarramurdi eta Sara) elkartzen dituen ibilbide tematikoa, pottoka urdin baten irudiaz apaindurik.
Hasiera: Urdazubi, Leorlaz auzoa. Ikaburua leizetik harrobirako bidea. Berroberriko Leizea (publikoari itxita) eta San Esteban ermita pasatuta, Zugarramurdiko herria zeharkatu. Sarako bidea aitzineko kontrabandisten xendatik egiten da, harizti zaharretan barna.
Aratzeko argazkiak:





Posted by: mintzakidemenditaldea.2009/05/29 09:27:51.149 GMT+2
Tags: tafalla mintzakide taldea mintzapraktika iruñerria mendia kirola | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/05/18 12:01:15.474 GMT+2

Maiatzak 23: mendi ibilbidea Araia-Aratz

Maiatzaren 23an, larunbata, Araiatik Aratz mendira eginen dugu ibilaldia. Ibilaldi honetara Euskal Herriko beste Mintzapraktika egitasmoetako partaideak ere gonbidatuta daude.

Ordua: Goizeko 08:45ean Iruñeko zezentegietako (Corralillos) aparkalekuan.

Kotxez joanen gara.

Izena emateko 948 96 05 16 telefonoan edo mintzakide@topagunea.com helbidean.

Argazkia: Egizu

Posted by: mintzakidemenditaldea.2009/05/18 12:01:15.474 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/29 22:42:10.054 GMT+2

Maiatzaren 3-an, Anbotora!

Betiko lekuan elkartuko gara, Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan, goizeko 8:00-etan. Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da, 1.331 m baititu, Gorbeia (1.481 m), Aldamin (1.376 m) eta Zalamaren (1.336 m) atzetik. Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru probintzien arteko lurraldean egonda, Durangaldeko eskualdean kokaturik. Urkiolako santutegi ezagunearen (713m.ko altueran)ezkerraldeko pista batetik abiatuko gara tontorrerako bidean, bi orduko ibilaldian gaindituko duguna. Guztira lau-bost ordu egingo ditugu oinez. Lehenengo Urkiolamendiko (1007m.) tontorra pasatuko dugu, handik Asuntzeko (870m.) zelaira jeisteko. Hor beste pista errazbat hartuko dugu Pagozelaiko lepora heltzeko (970m.), eta hor ekingo diogu Agindiko (1237m.) leporako igoerari, ibilbideko zatirik gogorrena. Amaitzeko, Aginditik Anbotorako bidea egingo dugu, laburra eta errazagoa dena.

Posted by: mintzakidemenditaldea.2009/04/29 22:42:10.054 GMT+2
Tags: mintzakide taldea iruñerria anboto mendi iruñea bizkaia | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/15 08:51:42.309 GMT+2

Apirilaren 19an Agiñara

AGINAKO GAINA-DOMIKO -SAN ANTON

Apirilaren 19an Lesaka aldera joanen gara, 19 kilometroko ibilbide zirkularra  egitera (5 ordutan edo egin daitekeena). Desnibela: 600 m. Betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 8:15ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan.

Bitxikeriak: 2 urtegi, trikuharri asko eta  Jorge Oteiza eta Luis Valletek 1959. urtean egindako Aita Donostiaren monumentua ikusiko ditugu (argazkian). Desnibela handi eta trazaketa luzeko ibilbidea da. Hala ere, jendeak nahi izango balu, Domiko urtegitik San Anton Urtegira doan beste motzagoa den ibilbidea egin ahalko genuke.


Ikuspegi ederreko ibilbidea, Historiaurreko arrasto megalitikoak ezagutuz. Domikoko urtegiak basa ingurua erakusten du. Aginako Gaina (542 m., NA-4000 Oiartzungo errepidean, 10 P.K.; eskuinean, basoaren ondoan, gaizki kontserbaturiko 9 harrespilen multzoa aurkitzen da).

Ezkerretatik abiatu, bizkarreko pistatik; ezkerrean, Aginako trikuharria dago eta 500 m. aurrerago, zelai baten eskuinaldean, 4 harrespilen multzoa. Malda labur bat egin eta pistaren ezkerrean, egi baten gainean (554 m.), Aita Donostiaren omenezko monumentua aurkitzen da, eta bere inguruan beste megalito multzo bat.

Pista nagusitik segi Ikatzazuloko leporaino (485 m.), bide gurutze nabarmena: eskuinetara jo, 300 m. pistatik, Domikoko urtegiraino. H.M.ko norabidean pistatik Zumarreko bizkarrera igo; zementuzko tarte laburra eta bide bifurkazioa: ezkerretik Pagolletara; eskuinetara jo bide zabaletik Burnaiztegiko lepora (715 m. ehiztarien txabola). Bidexkatik igo I.M.runtz, Artikutzako finkaren zerrakuraren ondotik; mendi bizkarra mantenduz Bianditzeko tontorra (884m. Lesakako mendirik altuena) pasa eta Arrizko Etxola Gainera ailegatu (825 m. megalitoen multzoa eta Orreagako Kolegiataren ikurra duen mugarri ikusgarria).

Handik I.runtz jaitsi Errengako lepora (713 m.) eta eskuinean beste megalitoen multzoa utzi; pistatik Aritxulegiko Gainera iritsi (481 m., iturria eta aisialdirako lekua). Oiartzungo errepideko tunelaren gainetik segi eta Erroilbide (Aiako Harria) mendiaren oinarrian E.runtz jo, “Aialde” bentaren barna San Anton-Endarako urtegiraino (240 m.)  (argazkian) jaitsiz.


“GR-11” ibilbidearekin bat egin eta errepidetik presa zeharkatu; San Anton baselizan ezkerretara jo “Olaberri” bentara eta handik E.runz igo, bidetik, Tellegiko leporaino (412 m.). Bide zelai eta asfaltatua Gardeleko bizkarreraino (445 m.); bertan “GR-11” utzi eta M.runtz segi Aginako Gaineraino.

Posted by: mintzakidemenditaldea.2009/04/15 08:51:42.309 GMT+2
Tags: tafalla euskara mintzakide taldea mintzapraktika iruñerria kultura mendia mendi kirola | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/03/30 09:25:50.708 GMT+2

Anbotorako ateraldia atzeratuta

Mintzakide Mendi Taldeak apirilaren 5ean egin behar zuen ateraldia maiatzaren 3ra atzeratu da.
Beraz, hurrengo txangoak hauexek izanen dira:
  • Apirilaren 19an: Agiña.
  • Maiatzaren 3an: Anboto.

Posted by: mintzakidemenditaldea.2009/03/30 09:25:50.708 GMT+2
Tags: tafalla iruñerria mintzakide mintzapraktika mendi_taldea kirola | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/03/03 12:22:38.497 GMT+1

Martxoaren 8an Bioleta Igaritik

Martxoaren 8an, Bioleta mendia (1406 m.) igoko dugu Igaritik.
Hitzordua: Goizeko 08:15ean Iruñeko zezentegietako aparkalekuan.
Eguraldi txarra egitekotan ostiralean edo larunbatean bi telefono zenbaki hauetara deitu dezakezue ibilaldia egingo dela konfirmatzeko: 677 281 557 / 650 588 508.
Txakurrak lasai asko eraman ditzakezue.


Posted by: mintzakidemenditaldea.2009/03/03 12:22:38.497 GMT+1
Tags: tafalla mintzakide taldea mintzapraktika iruñerria mendia mendi | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/02/25 20:55:17.568 GMT+1

Martxoaren 1-ean, Mendaur mendira!

Edozein urtarotan egiteko ibilaldia, elurpean dagoenean ezik. Aurtitzetik Mendaurreraino aurkituko ditugun puntu interesgarriak bailararen edertasunaz gain trikuharri bat eta XVII.mendeko ermitara eramaten gaituen espalaoi tailatuak dira... NOLA IRITSI:N-121 Iturengo herriraino.Hortik Aurtitzeko auzora,bertako taberna ondoan urtegira eramaten duen pista hartzen delarik. DENBORA: 4 ordu guztira. DESNIBELA: 426m. MENDAUR MEDIA DEF

Posted by: mintzakidemenditaldea.2009/02/25 20:55:17.568 GMT+1
Tags: mintzakide mendi mendaur taldea | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/02/02 09:02:38.452 GMT+1

Otsailaren 8an Behorlegi mendira

Otsailaren 8an, igandea, Nafarroa Behereko Behorlegi mendira (1265m.) joanen gara.
Eguna: Otsailak 8
Ordua: 08:15ean
Tokia: Iruñeko Zezentegietako aparkalekuan. (Corralillos).


IM-HE norabidean luzatzen den gandor harritsua da mendi honen ezaugarri nabarmenena, izan ere 2 km.tik gorako luzera du karaitzezko ertz luze horrek, Apanizeko larreetatik hasi eta Olhazarreko ibarreraino. Honela, oso itxura desberdina erakusten du ikuspegiaren arabera: oso mendi zorrotza eta zaila ematen du Garazi aldetik begiratuta, zailtasun handirik gabekoa Irati aldeko errepidetik begiratuta. Arbailako mendialdeari dagokion tontorra da eta altuena ez izanagatik (Hauskoak berak metro batzuk gehiago ditu) bera da gehien nabarmentzen dena, Txindoki Aralar aldean bezala.
Ibilbide luzeak egin daitezke Behorlegi edo Mendibe herrietatik abiatuz gero, baina bada asfaltatutako bide pare bat Apanizera igotzen dena, 1000 m.tik gora. Bata Behorlegi aldetik dator Hauskoarekin lotzen duen Landerreko lepora eta bestea Mendibe aldetik abiatzen da, Armiagako hegi luzea zeharkatu eta Egurtzeko lepotik gertu paseaz. Neke handirik gabe egin daiteke Landerre nahiz Egurtze aldetik tontorrerako bidea, baina zuzenean igotzea baino hobe da Haritxarteko lepoa bilatzea lehendabizi, Mko gandorrean gora igotzeko gero, harkaitzari helduz nahiz larre errazetan gora. Ibilbide luzeagoa nahi izanez gero, hauxe duzue aukera polita: Mendibe - Armiaga - Egurtze - Haritxarte - Behorlegi tontorra - Landerre - Hauskoa - Behorlegi herria - Mendibe (6 ordu inguru).


Posted by: mintzakidemenditaldea.2009/02/02 09:02:38.452 GMT+1
Tags: tafalla mintzakide taldea mintzapraktika iruñerria mendia mendi behorlegi | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/12/11 20:35:30.079 GMT+1

Erniorako irteera, bertan behera.

Elurra, hotza eta iganderako prebisio txarrak direla-eta, Erniorako txangoa bertan behera uztea erabaki dugu.  Horren ordez igande honetan eguraldi hobeaz izango den beste lekuren batera joango gara, oraindik erabakitzeke dagoena.

 

Posted by: mintzakidemenditaldea.2008/12/11 20:35:30.079 GMT+1
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco