Zer gara?
Mintzakide egitasmoaren bitartez sortutako talde
mendizalea eta euskalduna da. Gure asmoa mendian zehar prestaturiko ateraldi zehatzetan lagun giroan lasai ibiltzea da, Euskal Herriko bazter ederrak ezagutzea eta, bide nabar, naturaren kontuak euskaraz lantzea.
Noiz geratzen gara?
Igandeetan, ateraldiak hamabostean behin egiten ditugu. Goizeko 8:15ean geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan 8:30ean bertatik abiatzen garelarik, gehienetan arratsaldeko 16:00etan itzultzeko.
Nola?
Eguraldi eragozpenik izatekotan, eguneko ibilbidea alda daiteke. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jendearen arabera.