Hegorantz hegoez
Hegiak igoez
Usoak urdin
Hil ala bizi?
Usoekin etorriko
udazkenero.

Hegorantz hegoez
Hegiak igoez
Usoak urdin
Hil ala bizi?
Usoekin etorriko
udazkenero.

Nork: iug.2008/06/02 02:14:55.074 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Ahul,
Zurbil,
Umil,
Etxeko antzigar aintzira.
Gorroto,
Erra,
higuina,
gogorra bizitza.
Hautan izanez gero
Ahaztuko nuke guztia.
Zerekin eginen topo
Ezin jakina!
Nork: iug.2008/06/02 02:14:15.004 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Landare eder bat jaio zen
Mendi magalean
Aizkorriko harkaitzetik barrena
Zu mundura etorri zinanean..
Munduan zehar ibili ondoren
Jada bazabiltza beste mundu batean
Zure irribarre eta alaitasuna
Igorriz toki guztian.
Nik bakarrik jarraitu behar
Mundu zikin honek eman didan bidean
Betirako zurekin elkartzeko
Egarria eta irrika sentituz nire barnean.

Nork: iug.2008/06/02 02:11:17.600 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Ilargi argiaren itzalean,
Isiltasunaren bakardade ilunean,
Triste,
Agian pozik, ez dakit!
Hots azkarrak sentitzen ditut barnean
Beldurraren islara,
Poztasunaren islara,
Nork daki!
Eskuak izerditan,
Gorputz guztia bezala,
Ahuldurik
Zoraturik, ez dakit!
Zure poza berriz ere sentitzeko
nahia pizturik,
lortuko ahal dugu?
Beharbada, egunen baten
Nork daki!
Nork: iug.2008/06/02 02:10:12.381 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)