Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/22 16:23:46.493 GMT+2

Bartzelona (komentarioa)

Nire ikaskideen blogetan arakatzen aritu naiz eta halako batean Bartzelona izenburutzat duen testu batekin egin dut topo. Bertan bidaiez hitz egiten du eta Bartzelonaz gain Irlanda edo eta azkenaldian modan jarri diren hegaldi merkeak aipatzen ditu. Azken aipamen honi eutsi nahi diot, izan ere, benetan ahal dira bidai merkeak? Edo hobeto esanda, ez ahal dira gainontzeko bidaiak garestiegiak? Hilabete eskas falta zaigu udan sartzeko eta dagoeneko makina bat gara bidai agentzietara hurbildu garenak. Guztiok ilusioz hartzen ditugu oporrak eta are gehiago urte guztia lanean pasa badugu. Hala ere ilusio hori murriztuz joaten da bidaiek duten kostea ikusiz. Izan ere, bidaia agentziara egiten dugun lehenengo bizitan, toki exotiko edo tropikal batean 15 bat egun pasatzeko ilusioz joaten gara baina bigarren aldiz agentziara joaten garenean, toki arruntago eta gertuago batengatik galdetzen dugu eta gainera 15 eguneko bidaia beharrean aste beteko egonaldiarekin konformatzen gara. Eta hau gutxi balitz astebeteko egonaldi hau burutzeko 600 bat euro ordaindu beharra daukagu pertsona bakoitzeko. Beraz, kostu baxuko hegaldiak merkeak ahal dira edo garestiegiak dira gainontzekoak? Zure eskutan dago honi buruz hausnarketa egitea.

 

 

Barcelona

Nork: iug.2008/05/22 16:23:46.493 GMT+2
Etiketak: bartzelona irlanda oporrak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.