Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/05 23:37:26.123 GMT+2

HAZI bideoa

 Hazi bideoan ongi ikusi al den bezala, mundua aldatu egin da, eta aldaketen erritmoa bizkortuz doa, izan ere, azken 30 urtetako jaitsiera handiena eman da, kazetaritzaren arloan 2400 lanpostu galduz. Hau dela eta paperezko bi egunkariren amaiera iritsi da baina bestalde, on-line audientziak izugarrizko gorakada jasan du, bertan informazioaren negozioak, bere ate berriak ireki baitizkio mundu osoari.

Teknologi berriek gero eta indar gehiago daukate gure Lur planeta honetan. Munduko oihana handien bihotzetan oraindik gure munduaz ezer ez dakiten indigenak bizi diren bitartean, guk beste mundu bat sortu eta eraiki dugu.

Azken urtetan jasan dugun aurrerakuntza teknologikoek erabat errazten digute eguneroko bizitza. Edozein motatako informazioa bilatu, lagunak egin, jendearekin hitz egin, urrun dagoen norbait pantailatik zuzenean ikusi, erosketak egin, musika entzun, bideoak ikusi...nahi duguna egin genezake internet bidez. Baina beti ezan ohoi den bezala, gauza txar guztiek daukate zerbait ona, baina gauza on guztiek ere badute beren alde txarra.

Egia esan bizitza horrelakoxea da eta batzuk hobeto bizitzeko beste batzuk tamalez sufritu egin behar izaten dute. agian gauza guztiak alde positibotik ikusteak, gauzak ulertzen lagunduko dizkigute, eta bideoak gomendatzen digun bezala, iritsi da garaia gure eguneroko bizitza beste modu batera antolatzeko eta trebetasun berriak ikasteko.

Nik, egin diot koxk jada paradisuko sagarrari eta edonori gomendatzen diot koxk egitera. Gaurko eguna arte behintzat, izugarri ikasten ari naizela ohartarazi naiz, gero eta erosoago sentitzen naiz mundu berri honetako hastapenetan, gero eta gauza gehiago egin baititzakegu internetez.

 

 

Nork: iug.2008/06/05 23:37:26.123 GMT+2
Etiketak: informazioa lur planeta berriak on-line teknologi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.