Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/13 20:03:18.764 GMT+1

Merkealdien garaia

Hasi dira merkealdiak  aste honetan . Gabonetatik urten bezain pronto eorri zaizkigu merkealdiak. Gabonetan erosi ez diren eta saldu beharra dagoen produktuak likideatzeari ekin diote dendek.  Durangaldean ere nabaritu izan da merkatal mugimendu handi bat, jende asko ikusi ahal izan da poltsa asko eskuetan eramanez. Denden artean ere itzelezko lehia dago prezio kontuetan, horregatik biztanleria adi dago prezio baxuenak non aurkitzen ete dituen.
Euskal herritar bakoitzak 119 euro gastatuko ditu mekealdietan, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak azalarazi duenez.  Gehien erosiko diren produktuak, erropak eta zapatak izango dira hurrenez hurren. Merkealdiak direla eta Durangoko udalak eta merkatari elkarteek , Azoka guneko aparkalekuak 2 orduz dohainik izateko aukera luzatu dute urtarrilak 31rarte.

Nork: mugarra.2008/01/13 20:03:18.764 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/13 19:53:58.986 GMT+1

Eroskik Capraboren gehiengoa erosten du.

Eroski, elorrioko enpresa handiak, Capraboren akzioen %75a erosi du . Elorrioko supermerkatu kateak 1.848 saltoki izatetik, 2.348 izatera igaroko da. 15.000 langile gehiago lan egingo dute eroskin erosketa honen ondorioz. Aurrerapausu handia benetan eroskik egin duena, negozioa handituz aparte arerio bat ezabatu duelako merkataritzako mapatik.
Capraboren best %20 La Caixa aurreski kutxak beregan ditu eta falta den %5a Bonet, Elias eta Carbo familiek dute. Mila milioi euro artean mugitu da operazioa gutxi gora behera eta Eroskik operazio hau egiteagatik Espainia mailan enpresa haundienetarikoa bilakatu da.

Nork: mugarra.2008/01/13 19:53:58.986 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/01/13 14:13:23.831 GMT+1

2-0 eta sailkapenaren azken postuan

Atzo Las LLanasen partidu erabakigarri batean lortutako emaitzaren ondoren, sailkapenaren azken postuan gelditu da Durangoko Kulturala.
Partidu erabakigarria zen bart arratsaldeko bostetan San Pedrok eta Kulturalak jolastu beharrekoa, izan ere, azken postuetatik irtetzeko aukera zegoen jokoan. Norgehiagoka honetan San Pedro irten zen garaile naiz eta meritu berezirik ez egin. Partidu nahiko aspergarria eta indar berdintsuekin izan zen, bien artean jokatutakoa. Partiduko jokaldirik garbiena kanpokoek izan zuten Zaitegiren hanketan hain zuzen ere. Hala ere ez zuten aprobetxatu eta kasu hauetan gertatzen den bezala, barkatu egiten duenak partidua galdu egiten du. Gauzak horrela, 62. minutuan zelai erdian lapurtutako baloi baten ondoren Asensiok etxekoak aurreratu zituen. Eta sei minutu geroago jokaldi antzerako batean Iñakik bi eta hutsekoa jarri zuen markagailuan.
Emaitzaren ondoren Kulturala azkenengo sailkatua da 16 punturekin. Gainera datorren partidarako Zallo aurrelariaren falta izango du, txartel gorria ikusi baitzuen.


Nork: mugarra.2008/01/13 14:13:23.831 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/07 22:52:29.944 GMT+1

Erregeen ondoren, berriro lanera

Jai giro berezia bizi izan ondoren eta aste luze bi pasa ondoren, gaur lanera itzultzeko ordua heldu zaie gehienei.
Atzo goizean, Erregeek utzitako oparietaz asko gozatu ondoren, gaur bakoitzak bere beharrizanetara bueltatzea tokatu zaio. Egun bereziak bizi izan dira azkeneko aste bietan, Gabonak direla eta. Giro berezia nabari da kaleetan zehar, umeak pozik daude Olentzero noiz helduko den zain, nagusiek gozo asko hartzen dute hain merezitako atsedentxoa eta helduenek irribarrez janzten dute euren aurpegiak.
Hala ere, atzoko opariak nahikoa gozatu ezinda, gaur gehienek euren beharrizanetara bueltatzea tokatu zaie. Kaleak eguneroko zaratez bete dira eta langileen joan etorria beste askotan baino ugariago izan da, aurreko martxa laster batean errekuperatzekotan.

Nork: mugarra.2008/01/07 22:52:29.944 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/07 21:54:02.047 GMT+1

Durangoko Kulturalak porrota berria jaso du Portugaleten

Bart goizean "La Floridan" jolastutako partidan Durangoko Kulturalak galdu egin zuen azken minutuetan.
Atzo goizean Portugaleten jolastutako partidan, nahiz eta markagailuan aurrea hartu, Kulturalak ezin izan zuen garaipena lortu. Partidaren lehen zatian Zallok gola sartu zuen eta dena bode onetik zihoala zirudien. Hala ere bigarren zatian, kasualidadeak kasualidade,. Durangar batek partida bana enpatatu zuien, Eneko Gorroño hain zuzen ere. Gauzak horrela partidaren azken txanpan berriro ere, jokaldi puntual batean Portugaletek gol bat sartu zuen, azkeneko emaitza jarriz, 2-1. Horrela Durangarrak 16 punturekin jarraitzen dute, sailkapenaren azken postuetan. Lan gogorra egin beharko dute Txintxurretaren jokalariek hortik irtetzeko.

Nork: mugarra.2008/01/07 21:54:02.047 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/01/06 18:31:29.107 GMT+1

Saharara elikagaiak bidaltzeko kanpaina

 Durangoko udalak, aurten ere, galkorrak ez diran elikagaiak batzerari ekingo dio Euskal Erkidego mailan egingo dan moduan. Saharako errefuxiatuentzat izango da lortzen den elikagai kopuru guztia.  Azukrea, arrosa, dilistak, indabak, konpresak eta hainbat produktu oso baliagarriak dira Sahara aldean. Durangoko ikastetxe guztietan hasi ziran elikagaiak batzen eta orain merkataritza zentruak ere gehitu dira laguntza honetara.
Durangaldeko herri guztiek, Elorrio, Garai, Abadiño, Berriz, Mañaria , Izurtza, etab, eskatu diote bere biztanleei laguntzeko ordua heldu dala eta "urgentziazko deia" dela azpimarratu dute udaletxeek.  Saharako herrialdea  laguntza internazionalagatik irauten du bakarrik, eta egoera larrian bizi dira. Euskal Herriak ere  laguntza eskaini nahi dio Saharako Herrialdeari.


Nork: mugarra.2008/01/06 18:31:29.107 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/30 20:57:56.074 GMT+1

Fundigel, Iurretatik Arriandira

Arriaundiko industriagune barriaren sortzearekin, aukera bikaina du Fundigel fundizioak, Iurretako hirigunetik aldegiteko eta Iurretan bertan enpresa berria finkatzeko.  Enpresa barria sortuko duten gunea  Iurretako udaletxeak duen lurzailetan izango da.  Fundigel enpresak berak eskatu zuen lur hoiek erosteko eskubidea eta udaletxeak, Iñaki Totorikaguena alkatearen eskutik, baimena eman dio enpresari. Hirigunearentzako onura handia ekarriko du Fundigelen irteerak, herriaren erdialdean kokatzen dalako gaur egun eta zarata handiez gain kutsadura ere ekartzen dio herriari. 2009.urterarte dute epea Maspe kaletik alde egiteko eta hau gertatzen denean, 84 etxebizitza eraikitzeko proiektua onartu du Iurretako udaletxeak.

Nork: mugarra.2007/12/30 20:57:56.074 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/30 19:57:15.128 GMT+1

Aratz Azpiri margolari gazteak Nuala gunean jarri du erakusketa

Aratz Azpiri Maurtua margolari gazteak, erakusketa berri bat aurkeztu du Santa Ana-ko Nuala gunean.  "Metazioak" jarri dio izen moduan erakusketari eta ikusgai izango da urtarrilaren 4ararte.  Lehendik ere beste hainbat lekutan erakustzi izan ditu bere arte lanak eta koadroak, tabernetan adibidez.  Orain dela aste batzuk ere Getxo Arte erakusketa handian parte hartzeko aukera izn du bere arte-lanak erakusteko aukerarekin. Duela urtebete Durangoko Udalak,  durangoko artisteei zuzendutako konkurtsoa zabaldu zuen eta durangon bertan garatzeko proiektu bat lortzeko diru laguntza ematen zan. Aratzek berak irabazi zuen sari hau eta burubelarri dabil proiektu hau aurera ataratzeko nahiarekin, apirilan izango da proiektuaren argitalpena.

Nork: mugarra.2007/12/30 19:57:15.128 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/12/30 16:29:20.431 GMT+1

Haurren Gabonetako Parkea Durangon

Haurren Gabonetako Parkeak bere ateak ireki zituen joan den astean, hilak 26, Durangoko Kristalezko Jauregian. Sei ikuskizunek osatzen dute aurtengo jolas-parkea, 3 urtetik 10 urtera bitarteko haurrek parte hartu dezaketeelarik. Bost gaztelu-puzgarri aurki ditzakegu, bakoitza adin ezberdineko umeentzat egokituta dago. Honetaz gain, tren elektriko bat ere bada, eta hainbat triziklo. Gurasoengan pentsatuz, taberna bat ipini dute mahaiez inguratuta, hauek ere erlaxatu daitezen. Beti bezala, haurrentzako sarrera dohanik da, eta helduek euro bat ordaindu behar dute bertara hurbildu nahi izanez gero. Gabonetako parkearen ateak Abenduaren 26tik Urtarrilaren 4ra egongo dira zabalik, goizeko hamarretatik ordu biak arte eta arratsaldeko lauetatik zortziak arte.

Aurten ere, puzgarrietaz gain, hainbat ekitaldi prestatu dituzte haurren dibertimendurako, hala nola, pailazoak, eskulanak eta opari banaketak. Pirritx eta Porrotx izango dira gonbidatutako pailazoetatik batzuk, hauek ikusteko sarrerak Abenduaren 26an bertan agortu ziren.

 

Nork: mugarra.2007/12/30 16:29:20.431 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2007/12/24 01:04:36.717 GMT+1

Elorrioko loteria

06.831 zenbakia izan da gabonetako loteriaren lehenengo saria .
Durangalderaino heldu da espainiar estatu mailan egiten den loteriaren saria. Elorrion  zenbakiaren bost serie saldu dira. 50 dezimo saldu izan dira hain zuzen ere eta dezimo bakoitzak 300.000 euroko saria duelarik. Lagun Tokiko elkarteak erosi zituzten bost serieak elkarte bereko bazkideen artean banatzeko asmoarekin.  Bilbon ere serie bat saldu izan da lehen saritik. Azkarreta saltoki famatu eta historikoan saldu zirelarik.  Lehen sariaren zenbakia oso saldua izan da estatuan zehar eta espainiako toki askotan tokatu da. Estatuak berak ere saldu ez zituen eta berentzako izti zituen  dezimoen artean ere tokatu da gabonetako loteriaren lehen saria.

Nork: mugarra.2007/12/24 01:04:36.717 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)