Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/06 18:31:29.107 GMT+1

Saharara elikagaiak bidaltzeko kanpaina

 Durangoko udalak, aurten ere, galkorrak ez diran elikagaiak batzerari ekingo dio Euskal Erkidego mailan egingo dan moduan. Saharako errefuxiatuentzat izango da lortzen den elikagai kopuru guztia.  Azukrea, arrosa, dilistak, indabak, konpresak eta hainbat produktu oso baliagarriak dira Sahara aldean. Durangoko ikastetxe guztietan hasi ziran elikagaiak batzen eta orain merkataritza zentruak ere gehitu dira laguntza honetara.
Durangaldeko herri guztiek, Elorrio, Garai, Abadiño, Berriz, Mañaria , Izurtza, etab, eskatu diote bere biztanleei laguntzeko ordua heldu dala eta "urgentziazko deia" dela azpimarratu dute udaletxeek.  Saharako herrialdea  laguntza internazionalagatik irauten du bakarrik, eta egoera larrian bizi dira. Euskal Herriak ere  laguntza eskaini nahi dio Saharako Herrialdeari.


Nork: mugarra.2008/01/06 18:31:29.107 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.