2008/11/16 12:24:29.722 GMT+1
Thailandia
Ze herrialde famatua ezta?
Zegaitxik? oporrak, hondartzak, janaria, masajiak...Bangkok.
Guk jende asko ikusi genduan oporretan, janarixa jan bakarrik ez, eitxen be ibili ginan ta masajiak be kulturian parte ziala ta batenbat hartu genduan.. baina hondartza nahikua euki genduala ta azken hauek ez genduazen ikusi.
Laos eta Thailandia Mekong ibaixak banatzen ditxu ta holan llegau ginan Laos etik Thailandiara

Thailandia iparraldera bidian lagun talde bat juntau ginan ta, herrialde turistiko batera ongietorrixa segiduan igarri genduan, autobus pribatu bat eskeini zezkuenian. Baina holan ez da herrialdia ezagutzen! esan zeban gurekin zetorren lagun batek. Guk kaso ein gentzan, (nahiz eta oingo bi egun barkuan junda gauza gelduez piskat eskarmentauta genden) ta holan ikusi genduazen nahi baino autobus parada autentiko gehiago!!!

Chiang mai ta inguruetan beraien kultura ta jantziak mantentzen saiatzen dian talde asko daude. Honako hau hirira etorritxa euan errekaurenbat eitxera.
Iparraldian edarto ibili ginan baina Bangkok kapitalera bueltau bihar ginan, bertatik urtetzen baitzan gure hurrengo buelua. Asike, herri txikixetatik ta tradizinua bizirik dagon mendi aldetik Bangkok era trena hartu genduan. Errez, 20 bat ordutan Bangkok en genden.(Hori bai kotxekaman eh!)
Hiri haundi bat da Bangkok, ta holan poli poli politxa danik ezin leike esan . Hori bai, hiri guztietan moruan badao zer ikusi ta zer apreziau, ta modernidade zein antimoderninadiak topo eitxen dabe kapital hontan be.
Danak daka lekua, merkatu zaharrek, ta edifizio modernuek, zubi barri zein zaharrek, ta kaleko saltzailiek ta denda txiki danek!

Vegetarian food festival! Janari aspergarrixa baino, aspertzerainoko janari goxua zeuan.

Gizon honek en kanbio, Ez-Vegetarianj festival-a montau zeban bere kontu.

Kajero automatikuek be badake bere lekua, modernidadia furgonetan heldu da honaino!

Masajiak be hiriko edozein izkinetan hartu leikez.

Ta terrazendako lekurik ez dagonian, ba honendako be lekua eitxen da ezta? Total.. gasolineria gabetan itxitxa egoten da ta...

Hemengo bariantia errekan dao, ta bertatik azkarrago ibiltzen da, hiriko ataskuetatik baino.
Ta errekatik, leku zoragarri batera heldu ginan...




Palazio reala. Edarra palaziua! Jolin!
Egixa esan erregian argazkixa Thailandian gehixen errepikatzen dan argazkixa dala kontuan hartuz palaziuak inportantia izan bihar zebala ziur geuazen!


Ta aurretik esan detzueun moruan kozinan ikasten be ibili ginan, ta bateronbatek sinistu ez badau be, horra hor fotografixak.
Lelengo erosketank ein,


Ta gero morteruakin lan da lan! Paste-a eitxen. Ezinbestekua ganorazko Curryxa eitxeko.
Ta honekin, Sudeste Asiatikuari agur esan zetzaun, Ekainian Japon en sartu ginanetik berotan egon gara, ta zeoze freskuauan bila etorri gara oin...

Baina nora?
Laster eukozue erantzuna!!!
Ta honenbestez emon gorantziak gabonetako argixeri, oingo ipinitxa daozela entzun dou ta!
Ta jan parebat txistor taluakin San Andresetan!!!
GORA SAN ANDRES!!!!
Nork: munduaribira.2008/11/16 12:24:29.722 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/21 16:42:15.732 GMT+2
SAWADEE!!
Oinguan Laoseko kronikia dakazue aurrian. Berriro etorri gara Indotxinako penintsulara. Kanboia ta Vietnamera gerturatu gara beraien anaia arrebak bisitatzera. Laos garapena zer den ikusi ez dabena ondio, ta gero Thailandia, turisten erreinua hau irakurtzen daon edozein jaio aurretikan!
Hasi gaitxian Laosekin.
Zer topau doun?

Mekong ibaixa ta haren inguruko bizimoduari gitxi inporta jakoz herrialdien izenak. Errekia da egunerokuan inportantiena.

Paisaje hauetan be nekazaritza ta arrozalak dia protagonista.

Oso jende erlijiosuak dia Laos ekuak. Tenplu Budista edozein lekutan topau leikez, bertan monje mordua bizi dia, jendiak asko apreziatzen ditxu naranjaz jantzitxako mutilak, ta erlijiosuen betebiharren artian haueri jaten emotia printzipala da. Laoseko biolentzia ezaren arrazoietako bat, mutilen portzentanje haundi bat, bere bizitzan behin monje izaten dala da. Monastegiko ingurumen lasaiak gizarte pazifiko bat eukitzen laguntzen dabela ta.
Egixa esan holako ekilibrio berezi bat nabaritzen jaken.

Elefantien lurraldia da Laos, ta harreman oso berezixa sortzen da zaintzailia ta elefantian artian. Bizi osuan zaintzaile berdina eukitzen dau animalia maitagarri honek.
Badago oraindik elefanteekin ortuan lan egiten diran lekuak, ta berau izan daiteke garraiobide nagusia bailara galduetan.

Monjiak ikustiakin hasieran txokau eitxen ginan, ta holan ulia rapauta ta pertsona berezi berezixak ziala iruditzen jakun baina,,, gerora konturatu ginan 15 urteko mutiltxo kuriosuak ziala lehenengo!

Eskerrak Ikerrek ulia ta bizarra hona etorri aurretik moztuta zekazen bestela.... deskuido baten burua mozteko be...

Lotsabako honek argazki bat ateratzia nahi zeztan ta kriston barriak ein zitxun gure kontura izan be bidixua etara zezkun ezebe esan barik!

(Guk poteuan zaratia baino nahixao izan genduan kobazuluetako inbentua... ona eh?)
Ta bueno, Laosek be nahi dau turismuakin dirua ataratzia! ta ez dakizue zelako ingeniua daken turistak erakartzen ditxusten gauzak inbentatzeko. Azken azkena... TUBING! (Ing-kin bukatzen dian aktibidade guztiek turistengan kriston eragina dakela azkar ikasi dabe!) Zer dan?
Ba errekan kamioien erroberen kamarekin behera jutia. Ta zer dao errekan ba? ba taberna mordua!!! ta musikia topera!!! ta holan turistak bikini mini ta tipo karratuekin Laoseko armonixa guztia apurtzen dabe, kriston atxurrekin!
(Ideia hau Elgoibarren ipiniz gero zer?)

Bizikletiakin poz pozik bisitxau genitxun bazterrak.
Ta estropaden peniak gelditxu ginala ta zer ta ESTROPADAK LAOSEN! Ta horrek zer dakar munduko baztar guztietan? JAIXA!
Ta haraxe juan ginan geu be animatzera! Guk kolore naranjako andrek kriston anbientia zekela ikusitxa eurekin gelditxu ginan!
Herriko gizon guztiak arraunian eren ta andrak ta umiak dantzan ta kantuan euren gizonak animatzen!

Holako infraestrukturarenbat igual ipini geinkian Kontxan ezta? irlara pasarelia!

Laoseko Kilometruak bezela izendau gendun jai hau!

Hamen be patroiak ipintzen dau ritmua, ta remo txikidun mutil kuadiriliak 100 metro ein bihar ditxue. Ziabogia bota genduan piskat faltan...

Batzuek bere karpara inbitau gintxusten, kantuan ta dantzan jardutera.

Ta plastikozko basuek ze efeto txarra eitxen daben ezta? ba zertarako plastikuari formia emoten dirua bota? Delaberta!

Gorrixak zumaia, ta urdinak? Egoko traineria!

Ba hori... esan detzuegun moruan umorerik ez jakuen falta!

Honek dendia itxi ta jaira etorri zan (Hori bai, denda ta guzti!)

Janari delikatesenak be edozein lekutan zeren! Proiteinak gora!

Ta pipak ez, baina beste bedar hauek funtzino berdina eitxen zezkuen.. entretenidu entreteniduak zian jateko!

Ta juezen artian ohorezko inbitadak.

Ta parrandia ta gero... iparralderuntz jarraitxu genduan... kilometro gutxi baina karretera ta ordu askokin!
Bilbotik Donostiara 8 orduan ein genduan! Kotxian eh?

Ta bidian entretenimentua edozein lekutan agertzen zan guretako, nahiz ta hemen normala baino normalaua dan parabolikia nahibozu zuk zeuk zeure beikuluan etxera eruatia! Motorrian? ba hori, motorrian!

Ta bueno esan biharra dao, biaje hauek dagoeneko piskat kantzatzen gaitxuela eh? beitxu zelako aurpegixa gelditxu jakun!

Ta zer jaten doun? (Oilo hanka horrez gain) Hona hemen...
ARROZA!

Luang Prabang mendiz inguraturiko herri lasaia da, Laos dastatzeko leku politxa.

Holako tenpluak kalian edozein baztarretan topatzen dia. Ta ez oso urruti monjiak ibilitzen dia eguneko betebiharrak betetzen.

Leku turistikua da, baina turismo lasaixa daonez, kalian gora ta behera ibiltzeko aproposa.

Baina bi erroberatan ibilitxa hobeto ezagutzen da herrixa, izan be eurak holantxe ibiltzen dia alde batetik bestera.

Bueno ta beste holako tuk-tuk etan bebai. Hauek ikastolatik etxera doiaz poz pozik. ta zintxoroia? zer da hori?

Laosen goizian eguardixan ta gabian piztuta egoten dia suak. Etxe barruan ez bada kazuelak kanpora atara ta beinga, dale fuego!
Euskal Herrixan udan zelebrazino asko egoten dia, ta ezin izan douz aurten harrapau, baina Laoseko danak harrapau douz! Oinguan monjieri galdetu zetzeun ia zertan ebizen hainbeste papelezko barku ta figura eitxen.

Ta Mekong ibaitxik be bazeuazen herrixa edariz betetzen! Barkuak zerbezak ekarri ta ekarri ibili zian egun guztian.

Ta azkenerako jakin genduan. Mekong ibaixan iluntzian jaixa egongo zala. Herri guztia apaindu zuten ta barku guztiak kandelekin argiztu zitxuen, ta konkursora presentau. Sari banaketia ein, ta gero danak kuadrilaka barkua uretara botatzen dabe, Mekong ibaixak eruan deixazen. Urrin!

Guk jende asko egongo zala ta restaurantia topera egongo zialako ero.. ba porsiakaso bokadillua hartu genduan espektakulua ikusteko.

Ta edarra espektakulua!



Ta karrozen artian beste holako ofrendak eitxen ikusi genduzen familixa osuak ate aurrian jarritxa. Zetako ete dia?
Ba dirudienez bikote gaztiek nobixua topatzeko Arrateko kurutziari bueltak emon biharrian, ba ofrenda hauek botatzen ditxue errekara. Bakoitxak bana, ta Mekong ibaixak bi ofrendak batzen baditxu, horrek esan nahi dau, ofrenden jabiak nobixuak eingo diala.
Total, guk be ein genduan probia baina bakoitzan erregaluak beste batena topau zeban, ta ingurura beiratu genduan ta gure nobixo barrixa zein zan jakin nahi izan genduan... baina ez gintxuan inork reklamau asike guk geurera jarraitxu genduan.. jiij
Luang Prabangeko hitza waterfall da (tuk tukeruena behintzat), ta hainbeste waterfall ta waterfallondoko, ba buelta bat eman genduan ia piskat bat freskatzen ginan.

Hamen el sireno de todas las aguas del mundo!
Ta Luang Prabang etik Thailandiara juateko... bide bakarra dao. Autopista primerakua. Mekong ibaixa. Bi egun ein genduazen barkuan, albuetara beira aspertu ezinda. Vietnameko atalian esan genduan moruan ibai honek inguruan bizi dan jendian sekretu danak erakusten baititxu.

Honek ez zeken ikastolatik urten ta bainura juateko tuk-tuk ik hartu biharrik.
Laos eko edozein gida erosten badozue, beti agertzen dia umien argazki pilo bat. Ta guk geuretako pentsau genduan.. eneee... Laosen ez da ba ikusteko gauza askorik egongo umien fotografixak ipintzen badabiz...
Baina egixa esan argazki derrigorrekua da umiena Laosen. Halako energia izugarri bat dake danek!
Errekako bi eguneko biajiak merezi izan zeban, ta irakurtzeko denbora euki genduan (irakurztia asko gustatzen jaku. De hecho gure kurrikulumeko afizino bat da (jeje), baina kasu hontan motxilatik pisua kentzeko alizientia daka)

Lelengo eguna barkuan. Liburua: (Everyday Osho)

Bigarren eguna barkuan (Liburua: La Historiadora)


Eguna argitzen ta iluntziak... danak ikusi genduzen pateratik!
Ta honekin Laos atzian lagako genduan, garatuagoa den Thailandiara juteko. Laos, asko gustau jaku, ta oso gomendagarrixa da, bertako jendian berotasuna, naturaltasunak ta malizia ezak, herri hau benetan maitagarriak bihurtzen dabelako. Guk oso gainetik ikusi dogu, ta hemen kriston natura, animali ta herritxuen artian benetan murgildu ta galdu zaitxezke.

Jendia oso lasaia ta bihotz onekua da, baina generazino berrixak fuerte datoz!

Laoseko oroimen politxenetako bat, bertako Lao Beer zerbezia ta agenziau genduan Txorixo Pamplona izango da! 10 hilabete ta gero txorixua!
Lasterarte ta goraintziak danori, duhan dia ta.
Nork: munduaribira.2008/10/21 16:42:15.732 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/03 14:09:57.927 GMT+2
Hona hemen Singapore!

(Singapur: El Show de Truman)
Singapore Hego Eki Asiako bizitza moduan irla bat da.
Singaporen ez dago tuk-tuk ik, ez dago paperik lurrian, ez dago txiklerik jaterik (legeak gogor zigortzen dau txiklien asuntua), ondorioz ez dago txikletxo pegau bat bez lurrian, ez dago jardo jaurtiketa goiztiarrik..... baina Singaporen dana garbixa dao, dana pintxau barri, aberastasun kulturala dao, Malaiuak daoz, Txinuak, ta baitxa Indixuak bebai. Ondorioz, Mezkitak, Katedralak, ta Tenpluak. Danak ordenau ordenauta elkarbizi dia.
Pentsau, jateko orduan be kuriosua da. Hemen danian ipintzen dau jan bihar dozunak zer dakan! Ze... batzuk ezin dabe txarririk jan, beste batzuk aldiz behixa sagraua dala... Wester endako aldiz Behixa sakraua da baina bere txuletengaitxik!!!
Singapore Lehoien hirixa.


(Gabaz pasiatzen, oso politxa da)
Ta horrek ez al dirudi perfektuegixa? Guk piskat Show de Truman dala pentsau genduan. Ta bertako batzuk be halan esan zezkuen. Legia jarraituz gero edarto baina piskat kontra eon eskerio.... horrela ez mutikoa
Baina egixa esan hirixa perfekto zeuan. Ta zeatxik ete? Hor hasi zian montajiakin!!! F1 -a hirixan zihar korridu bihar zeben!!Gabian gainera! ze ondo!

(Zirkuituakin eitxe zenduan topo kaletik ibiltzian)
Ta singapore-ko Hostelian bi lagun ein genduzen. Aimar ta Emilio. Parkian gitarriakin kantuan egon ginan, Frantsez, Ingles eta Euskeraz bebai. Baitxa Lau Teilatun bersino barrixa atara be...! Gabian berandu zalako bestela gorrua pasauz gero igual dirua jasotzeko be...

(Aupa Chavales! Al final le valio la concentracion al Fernando Alonso eh! A ver si nos vemos en Thailandia. Iku-Iku!)
Ta zirkuitua probau ein bihar ebela ta gu gabero hurbildu ginan pistetara, ia kotxerenbat ero pasako ete zan... ta..... gau baten... (Eskerrak F1 ondo ezagutzen zeben lagunekin geuazen bestela) Pernando Alonsonekua agertu zan bizikletan ta bere ladrillo aurpegirik karratuena erakutsi zezkun. Ke tio mas soso! en cambio Hamilton eta Weberrek kaixo polit bat bota zezkuen han geuazen guztiori. (Hiartek ixa Hamilton lesionau eban, bere "good luck" politenetariko bat bota, ta bestiak burua ixa 180 gradu jirau zebanian. Bestion txorraderi ni caso claro...).

(Honez gero F1eko jarraitzaile sutsuak emoten genduan)
Total azkenian Pernandok milagrua euki eban. Karreria Malasiako irla baten ikusi genduan inglesitos inguratuta, ta gu Pernandokin nahiko pikauta bageuazen be, azkenian bera animatzen bukatu genduan.
MALAYSIA
Gauzia Singaporen bero eta garesti jarri zan karreriakin ta gu, Ikerren pasaporte berrixa heltzen zan bitxartian, Malasiako Tioman irlara jun ginan astebetepasa.
(Beira zeineri kopiau zetzen banderia estatubatuarrek!)
Hemen, Kuala Lumpurren ez bezela, jendia lasai lasai bizi zan, oso irrifartsua zan, ta ez genduan Dark beiderrik topau, andra garbosa ta alaiak baizik. Ez da arrarua, irla paradisiako honek asko laguntzen bait dau.

(Irla selbatiko hauetan, "Supervivientes" eta halakuak grabatzen ditxue)

(Turista asko ez zeuan, baina lekuak konkurriduak zeren)

(Basua hondartza bertaraino heltzen da, ta palmera tipikuak ez dia atrezzo, benetakuak baizik)

(Itsasuak hemen be sekulako pintia daka. Ze gogo bainatzeko!!!)
Azkenaldixan blogian ezagun daben moruan, asia hegoekialdeko lekuak, urazpitik ezagutu ditxugu gehixenbat, baina hamen Hari Raya ikusteko aukera izan genduan. Ramadanaren bukaerako ospakizuna da Hari Raya, ta bertan euren janari tipikuak prestatzen ditxue, ta herriko guztiak etxera inbitatzen ditxue, hilabeteko gosiak bertan asetzeko.

(Hari Rayan, janari tipikua prestatzen dabe)

(Danak doiaz "domekaz" jantzita etxerik etxe euren motorrekin)

(Holako leku tropikalian, holako jantzizekin ikustia ondiokan txokau eitxen jakun)
Honez gain gure zeregin nagusixa, dedikazino personala izan zan, ta hortan profesional bihurtzen hari gara. Larregi igual. Lana balitz, beranduen irtengo ginan lanetik. Total ez genduala kolpe zorririk jo.

(Irla lasai hontan meditazinorako denboria dago. "Izan zoriontsu. Gu bai Osho")

(Denbora gehixao ein genduan uretan, uretatik kanpo baino)

(Berriro jaio izan baginan bezala, pilak kargatu genduzen hemen)
Ohiana 2 metrotara zeuanez, bertako kerizan egotiarren sikieran, mendibueltia ein gendun. Oinguan gida ta ezebe barik.

(Zer izan da zarata hori? Supervivienteseko norbait ahaztuta laga ete zeben?)

(Hemen kamarer@ bila dabiz. Katu-kalekorenbat prest? Muxu bat Elena, Laura, ta guztioi!)

(Guri uretan ibiltzia asko gustatzen ez jakula ezagun dau, ezta?)

(Goizetik gaberarte, nun, eta uretan)

(Benga Hiart, afaltzeko ordua dala!!!!)

(Nemok musu haundi bat bidaltzen dizuela esan zezkun! Adi ze honi be aleta bat falta jako!)

(Iker tontuan pare gelditu zan dordokakin flipatzen)

(Dordokak ikustera ez gara inoiz ohitxuko!)
Ta egun polit hauek bukatu dira guretzat, Singapourretik Bankokera jungo baikara, gure buelo hoietako baten, nahiz ta lurretik be gustora gabizen.

(Jei, jou, Lets Go!)
Hurrenguan gehixao ta ahal bada hobeto.
Goraintziak danori, ta menzino espeziala dantzan.com ekueri. Oin Laundry service-a ipini dozuenetik denbora gehixao eukozue gure istorixok irakortzeko ta geurian eskribitzeko. Hemen inguruan erropa kilua garbitxu ta sikatzia, 50xentimotan eitxezkue. Zuenian zenbaten? Hor bai adelantauak! Zuenian "Plantxa service" ta guzti ei dakazue ez? Dantzan oindiokan zeuek eitxen dozue ala "Dantza Service" kontratau dozue nunbaitxen?
Patxo haundi bat eta hasi bitaminak hartzen negua badatorrela!

(Ta zuk zer beiratzen dozu! 2)
Nork: munduaribira.2008/10/03 14:09:57.927 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2008/09/17 15:48:20.248 GMT+2
Selamat Pagi!
Indonesia jarri diogu izenburua atal honi, Indonesia! Izen honek zer imaginauaraztetzue? Guk eguzkixa, hondartzak ta ur gardenak ikusi nahi genitxun ta hori baino askoz gehixao eman desku herrialde honek!
Kuala Lumpurren papeleuak eitxeko denbora hartu, Petrona dorriak bisitatu ta hegan ein gendun Indonesiako iparralderen dagon irlara. Sumatrara.

(Ay arriba y arriba, por ti sere!)
SUMATRA
Hamen aurkitu gendun gure altxorra, ipar iparrian. Irlatxo berezi baten. Hor eman ziguten ongietorria bidaia honetan ikusi ditugun ur gardenenek! Ze ondo!!!

(Ta Hiartendako lekurik ez)
Banda Acehtik pasatu ginan Ferryxan. Hamen 2004ko Tsunamixak 200.000 pertsona hil zitxuan. Ondiokan ONG mordua dago lanian, ta bertakuek kontatzen zezkuenagaitxik, gobernuek emondako dirua ez da oso ondo heldu bihar zan lekuetara. Korrupzinua, etab...

(Ederra balkoia tokau jakuna)
Irla, paradisiakoa izateaz gain, merkea zan, ta ez oso turistikoa, ta gainera kriston diving ak egiteko aukera euki gendun... ta hau dena gutxi bazan.... sekulako konpainia aurkitu gendun!!! Euskal Herriko bi abenturazale jator! Andoain eta Donostiako Gartxot eta Saioa. Historio interesgarriz sobera zebizenak!!! Bizikleta zale amorratuak (guk bizikletarik ikusi ez gendun arren)...

(Hauekin urazpian be ez ginan ixildu)
Oso ondo pasatu genduan, ta 8 hilabetetan euskeraz berba ein barik geuazenez, hauekin mundua hankaz gora lagatzen tertulia luziekin desfogau ginan .
Eskerrikasko. Bueltan txakoli batzuk gure kontu!

(Urazpiko kanoitik)

(Hondartza natural, naturala)

(Lehoi arrain hau gure etxe parian bizi zan)

(Arratsalde politxak gure balkoitik)
Ta pena haundiakin baina emozioz beteta Sumatra irlan barrena abiatu ginan, plaiatik mendietaruntz. Nola? aaaaaaahhh! Ba aurkitu genitun furgoneta guztietan! bi egun eman genitun holako furguetan mendian galduta dagoen Ketambe herrira iristeko. Bidaia honen txarrena edo onena ez zan bidien egoera eskasa izan. Gure torturia furgonetetan jartzen zeben txunba-txunba a tope (kriston bafliekin) izan zan. 14orduan kaseta buelta y buelta!

(Equipo A)

(Zenbatetan dakazu King Kong-en barrabillak?)

(Ezin urtenda gelditxu zan moskitotzarra)
Ez gendun turistarik nahi eta.... lortu genduan! Pakmus eta familixiak edarto hartu gintxuan etxian. Gida ona izan zan Pakmus, ta berak erakutsi zezkun tximino ezberdinen kantuak ezberdintzen, ta jaten zitxusten fruten arrastoak segitzen.

(Ta hemendik dinozu bizi dirala ez?)

(Aahhhh ahhhhhhh ahhhhhaaaa! (Irakur Tarzanen ohiua))

(Umiak ondo elikau bihar dira)

(Honen bonbuak, dosdemayon sentiarazi gintuan. Hemen be Baby-boom. Zorionak Ainoa!)

(Host-ras!!! Hemengo orbeletan 5 edo 6 elefante gelditxu ei dira atrapauta aste betian!)
Abentura oso politxa izan zan ohian haundi hortan bizitxakua, Orangutan ar erraldoi bat "ehizatzen" egon ginan, bere atzetik jarraika, ta benetako oihaneko ehiztarixen abentura bizi izan genduan.
(Reto Dixan! Baietz sikau ordu erDixan)

(Indonesiako deporte nazionala)

(Pakmus Family! Terima Kasi for your kind hospitality. We enjoyed a lot. Selamat Tingal)
Oihanetik bueltan, erropa garbiketa etab.ein ostian berriz be "on the road".

(Hemen be andrak!)
(Oihanetik hiri haundiruntz. Ta Kaskua belo gainian. Horrek ezin dau berorik emon)
Medanera gauez iritsi ginan. Ta sasoi hontan gauez heltzia bentaja bat da hiri musulmanetan! Dana dao zabalik, danak daoz afaltzen eta pozik. Egunian zihar baraualdixa ein da gero gauian dago bizirik hirixa, Ramadanian.

(Ramadanian danak mezkitara. Ta errezau ostian danak jatera. "Kriston" janari txiringituak eren mezkita kanpuan)

(Hemengo aeroliniekin, despegau aurretik errezatzia oso gomendagarrixa da)
Irlatik irlara hegan ein genduan. Indonesian oso ezberdinak dira irlak euren artian, erlijino, janzkera eta orokorrian kultura oso ezberdinak dakez. Ta hor juan ginan emozinoz beteta beste irla bateruntz, beste kultura bateruntz.... baina oinguan ezberdina zan. Oinguan ezagutzen genduan zerbaitekin elkartzera gindoiazen. Etxetik gertuago sentiaraziko gintuana. Guazen Baliruntz. Prest?

(Zerua zeharkatu behar izan genduan Javako sumendixen gainetik)

(ta itsasoak zeharkatu behar izan genitxun Baliko sumendixen ondotik)

(Baina topau genduana merezi izan zeban (Lombok-eko sumendi parian). Mikel ta Edurne)
Eibarko lagunak zain zekaguzen!

(Hemen be paradisuan egon ginan (Ta ez piszina, bungalow ta janari ederragaitxk eh! Lagunengaitxik klaro. jejejejej)
Bali ondoko beste irla txikixao batzutan topau genduzen Mikel eta Edurne. Gili Air irlan zeuazen moreno moreno ta poz pozik. Plaia paradisiako baten esnorkel, jan da lo egin genduan eurekin. Ta berba. Zenbat gauza kontatzeko!

(Hauekin be, urazpixan bakarrik ixildu ginan)
(Dordoka bat bazkaltzen. Mikelek danak ezagutzen zitxuan honezkero. Edurnen radarrakin topautakuak!)

(Goiz be jaikitzen ginan. Gosaldu ta ohera!)

(Ikel eta Miker)
Arratsalde politxa ikusi genduan lagunartian Eibartik ze urruti!!! Baina aldi berian Eibartik askoz gertuago!
Egixa esan, 9 hilabete ta gero, oso urduri geuazen lagunekin elkartzeko, izan be, Eibar askoz gertuago eukiko gendualako ta eguneroko bizitzatik zetozen lagunekin, zenbateraino "aldatuta" geuazen ikusteko aukeria eukiko gendualako. Guri egixa esan batzutan, denbora pasau ez dala iruditzen jaku, ta Eibartik urtetzian erlojua gelditu izan balitz bezala izan zan guretako, baina lagunekin egon da gero, denbora guzti hori, ziharo haunditxu zan. Denboraren dimensinua zein aldakorra dan igarri genduan. Gainera denbora "gutxi" gelditzen jakula be iruditu jaku, 3 hilabeteren barruan etxera bueltatuko garalako. Lagunek, ia txantxean geuazen galdetzen zezkuen.

(Baliko kultura izkin guztietan)
Laguneri agur esan gentzen ta Bali ezagutzera bueltau ginan. Agur esatera ohituta beharko gendun oingo baina agur hau geroarte bat izan arren uuuffff berezixa izan zan. Berriz bakarrik gelditxu ginan munduan.
Bali turistikua da, bai. Preziuak turistenak dira, ta plaia asko bebai. Baina lokalek bizirik mantentzen dabe beraien kultura. Egunero, orduro ta izkina guztietan. Tenpluei ofrendak ipintzen ikustiaz ohitu be eitxen zara, lora ta galletak hosto artian.

(Ni banoia hemendik eh Iker! Horrek kriston aginak dakazela!)
Ta hamen be uretan korrokoiak baino gauza gehitxuao ikusi leikez. Hamengo barrakudatzar hau urazpian dagoen Liberty barku Amerikarrean topau gendun.
Dive guztiak ezberdinak dira, baina urperatutako barku batera sartzen zaran lelengo aldia ahaztezina da! Hau da hau beldur eta emozinua!

(Ixa ahaztu ein jakun, guk urazpixan ezin dogula arnasarik hartu)
Arrain eskolak zeuazela bazenekiten? guk ez. Baina honako talde honek ikastola barkuaren punta batean jarri du ta beraien artean igeri egiten lagatzen detzue! Edarra esperientzia!
Ta Bali iparraldetik hegoaldera juan ginan transportian preziua ondo negoziau ostian!

(Bingineko lasaitasuna, bere olatuek bakarrik apurtzen dabe)
Hegoaldian Surf-a da nagusi. Herri txikixak surfistek okupatzen ditxuste. Turismo erlajaua da. Olatuei begira disfrutatzen denbora galtzeko aproposa.

(Kanpotik erreza emoten dau, baina korrontiek hemen gogor jotzen dabe)
(Iker Slater: Surf Sessions)

(Eguzkixa egunero sartzen da hemen bebai)
Ta honekin, Indonesiako bisaua bukatu ein jakun. Herrialde hontan luzeagorako gelditzeko gogo haundiz gelditxu ginan, baina papeleuak dirala ta Singapurrera alde ein bihar izan genduan.
Herrialde batetik urtetzian, ze gauza gutxi ikusi doguzela iruditzen jaku, baina Indonesian kasuan, irla bakoitza mundu bat danez, milla mundu ikusi barik laga ditxugula iruditu jaku. Hau dala ta, inoiz bertara bueltatzia gustauko jakun, ta zuei dudarik barik gomendatzen detzuegu.
Honekin bukatutzat emongo dogu Indonesiako kapitulua. Espero dogu iraileko "vuelta al cole" oso gogorra ez izana, ta muxu haundi bat bialtzen detzuegu dan danori.
Zuetako oso gutxik bialdu dezkuzue zuen oporretako kronikatxo eta argazkirenbat, beraz ez izan alperrak ta bialdu zerbait.
Segi segi gure blogari begiratzen, horrek asko pozten gaitxu ta!

(Ta zuk zeri beiratzen detzazu! Eh!)
Nork: munduaribira.2008/09/17 15:48:20.248 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
2008/08/19 07:29:06.817 GMT+2
Sua s'dei!
Ongietorri Kanboiara. Herrialde txikixa, beti bere izena, inguruko herrialderenbati pegauta entzuten dana. (VietnamKanboia, LaosKanboia, ThailandiaKanboia). Ta guk esan dou ba... ez!!!
Txikixa izanda be haundixa eitxen daben gauza asko dakaz ta ikusikozue zelan bakarrik pe nahikua ta gehixao dan.
Mekong ibaiak zeharkatzen daben herrialdian, ibaitik bertatik sartu ginan, ta derrepentian Mekong inguruko eguneroko bizixan ume guztiak pozik ageri zian, (Aurten nobedade dan irrifarria detektatzen daben argazki kamaria eukiko bagenduan kamaria baterixarik barik gelditxuko jakun hamengo umiekin).
Ta asfaltua llegau ez dan kaminuetatik llegau ginan Phnom penh era.

(Arkitektura berria guretzat.)

(Palazio politxa daka hemengo erregiak, herriko jendian egurrezko txabolen onduan)

(Hamen hasi ziran Hiarten buru haustiak. Traje alkilauak a medida! jajaja Hasieran barregura eman arren gero ez zidan grazia haundirik ein niki bariko mutilak ikustian. Barregarrixa baino negargarrixa.)
Gidetan holan deskribidiko leukie Phnom penh:
Kanboiako kapitala, "Palacio Real" "breathtaking" (arnasa hartzailea??? bai gidetako hizkuntza.... )aren kokagunea. Duela uste baino askoz gutxiago sarraski baten protagonista izandakua. Pol Poten Khmer Rouge-ek komunismoaren izenian, gero ikusiko dozuen Angkor eko tenpluak eraikitzeko gai izan zan gizarte garatu bat deuseztatzia lortu zuten.
Ez zegoen eskubiderik dirua eukitzeko, beste hizkuntza bat jakitaeko, edozein manifestazio artistiko zein kultural egiteko. Inozoa eta langilea izan behar zinan. Denak herrialdian zihar sakabanatu zitxusten, landetan, lurrian lan eitxeko, eta bide batez jendia elkartu ta beldurrari aurre egin ez ziezaion. Norbaitek zerbait esateko balu, laster akatzen zuten, baina kostua minimua izateko, ez zuten balarik gastatzen. Imaginatu daitekeen modu krudeletan akabatzen zuten jendia.
Hamen be, aurrera begiratu nahi dabe baina oindiokan mina antipertsonalak eta desagertutako gorpuek iragana gaur bizirik mantentzen dabe. Barkatu bai, baina ahaztutzerik ez dute nahi. Horretarako be (ta dirua ataratzeko be) turistak "Killing fields"etan pasiatzen ditxue. Gaur egun parke berde bat izan arren, leku bakoitzian eitxen zianak esplikatzen ditxuen kartelek hotzikaria ta malkua ero bixak batera ataratzen detzez handik pasau ginan guztieri.
Baina iragan horren gainian, etorkizunera begira dao herrialdia, ta lur emankorrak eta jende honen energia ta poztasunak, esperantza badagoenaren senalak dirudite.
Mekong ibaiak hemen be jaten emoten jarraitzen dau, ta fruta goxuenak ematetzez Kanboianueri. Zergaitik izango da, fruta goxo asko dagoen herrialdeetan, jendiak irrifarre gehixao ta poztasun natural haundixua dakela?

(Banana sortak apaingarrixak dira gainera!)
Phnon Pehn en euri tropikala probau genduan, ta belaunetik gorako urak, gu alerta modoan jarri gintuan (harek gurian uholdiak izango ziralako) baina han danak jarraitzen zeban normal normal. Ohitxuta daoz, ta danak bere txubaskero potentiak atara ta egur xaflak jarri zitxuen etxeko ate aurrian, ta lasai lasai. Zenbat dakagun guk herri "sub"garatu hauetatik ikasteko!
Ta horrekin, autobusian umez beteriko herritxuetatik asfalto ta guzti, kanboiako garai bateko gizarteak utzitako ondare ederrenak ikustera juan ginan. Seam Reap-en kokatzen diren tenpluetara.
Angkor
Ta zer da ba Angkor? Harri multzo pilia? egixa esan bildur piskat be euki genduan hiru egun harri multzuetara beiratzen aspertuko ete ginan, baina egixa esan denborak kupida izan dau tenplu hauetan ederto pasau genduan. Bere haunditasunak gaur egunian haundi jarraitzen dau. Tenpluak ezberdinak dia euren artian ta izkina guztietan dao deitailia.
Baina tenpluak politxak izan arren, naturak protagonismua kendu detzala esan geinke, izan be horrenbeste urtetan gizakiak ahaztuta lagatako tenpluetan naturak bere lana eitxen jarraitxu eban, ta gaur zuhaitzek bere erroekin bere egin ditxuste tenpluak. Naturak hor erakusten dau bere indarra. Ta gizarte sortzaile baten tenpluek ta naturaren indarrek toki magikoa bihurtzen dabe Angkor.

(Angkor Wat. Templu nagusia egunsentian)

(Templu/Herri baten sarrerako ateetako bat)

(Lara Croft?)

(Bayongo tenplua oso politxa da)

(Caruflo)

(Hemengo jardineruak ez dira oso langiliak ezta?)

(Benetan misteriotxuak dira templo hauek)

(Zuahitz honek argi daka nun daozen bere erroak!)

(Aurpegixaz gain, hemengo emakumeen irudi guztixek bular brillante brillantiak zekezen! Txarrixok!)

(The Perfect Turist! Liburuxka ta guzti)

(Zatar agertzen garan argazkixak ez genduazen ipiniko ez? Manipulazinua izango da bai, baina guk aukeratzen doguzenez....)

(Hemengo Gasolineruek ez dabe buzo urdinik erabiltzen, baina horrez gain edozeinek esango zeban Kantoien gelditxu ginala repostatzera)

(Ez geuazen bakarrik templuetan. Halako batek gure mutur parera ein zeban salto. Deskarau batzuk dira, ta oso ohitxuta daoz turisteri janarixa ta halakuak lapurtzera)

(Too-ristak! Turistak alde guztietatik. Kasu hontan "Una nube de turistas")
Azkeneko argazkixakin, turismo masiboaren alde txarrak etortzen jakuz burura, ta bidaian hasieratik oinarteko argazki gehixenetan, bakarrik gaozela ematen dau. Baina hori ez ta holan izan ta gutxiago udako hilabete hauetan (kasu barregarria Txinako Lidjiang herrixana, turistaz ultra-petatuta bazeuan be, bakar bakarrik gaozela emoten baitu!jejej). Egixa esan Txinatik Vietnammerako muga pasatu genduan ta Katalan ta Euskaldun, ta Frantsez ta Ingles ta jende pillo bat topau dou bai Vietnam ta baitxa Kanboian bebai. Herri hauek modan dagoz, ta Turismo enpresa haundixek bultzatuta, jendez beteta. Txarragoak ezagutzen ditxugu ta Deban udan aparkatzia zailago da ondiokan, baina honek bide hori darama.
Gu guay batzuk garanez, ta turistengandik ihes egiun nahi genduanez (Turistak gorroto ditugu oingoz. Gu barne) ba planez aldatu ta Laosera jun beharrian (Beste hainbeste turista) ba beste leku lasaiago ta "unspoiled" batera jutia erabaki genduan, beraz, hurrengo kapitulurarte itxoin beharko dozue nora jun garan jakiteko.
Momentuan bertatik hari gara idazten, ta benetan erabaki ona izan dala konfirmatzen detzuegu. Hori bai oindiokan ezin esan nundik.
Bueno gaztiok (ta ez hain gaztiok) patxo haundi haundi haundi bat ta hurrengorarte!
Nork: munduaribira.2008/08/19 07:29:06.817 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/08/13 16:34:42.411 GMT+2
Xin Txao lagunok!
Zelan doiaz oporrak? Ezagun dau bai danok ofizinatik urten dozuela! Edarto ba! holan etortzen zarienian danok eukiko dozuez zuen oporrak kontatzeko!!! desiatzen gaoz entzuteko!!!
Guk bitxartian hegoalderuntz jarraitxu dou, ta Vietnam iparrian sartu ginan, Txina hegoko arrozalak eta nekazal herritxuak atzian lagata.
Red river errekak eindako bailaretatik eruan gintxuan autobusak kolorez jantzitako Sapa ko herritxoraino.
SAPA

(Black Mhum edo Mama baltzak)
Hamen turista ugari egon arren jendiak bere tradizinuari eutsiz turistak konbenzitzen ditxu beraien jendiaren artisautza erosteko, beti irrifarre zabaaal batekin aurpegixan!

(Atzaparrak urdin zekezen hainbeste josi ta tintau! Beraien gauzarenbati bi segundu baino gehixao beiratuz gero... kalian gora ta behera jarraitzen zetzun)

(Modelu hau asko gustau jakun. Gainera motorrian zoiazela kapia haixiakin atzera juaten jakuen.... efeto politxa)
Hiru egun ein genduazen, ta lelengo bidar Asian motor bat hartu genduan. Edarto ibili ginan, kolore baltzez ta gorriz janzten zian andren artian, ta kapadun gizon motoristekin. Ta umiak? horrek pe etxian laguntzen! ze ba?

(Ta gu bildurtu ein ginan bufaluakin!!)

(Ume txikixekin tontokerixarik ez dao hemen.)

(Merkatu plaza)

(Esaten zetzuegun arroza ez datorrela paketietan! Hemen 10 klase diferente daoz postu bakoitzian)

(Hau jan da gero, pipar koloria aurpegira juaten jatzu)

(Herritxuetara jarraitu genien.)
Ta handik Halong Bay-ra!
HALONG BAY
Munduko 7 Maravilletako bat duela gutxi izendatutakoa, ta egixa esan politxa da oso.

(Supermerkau flotantiak.)
Tour-eri fobia zetzegula ta gure kontura ein nahi izan genduan dana, gure eran.. baina abuztuan, Vietnamen ez dago multzo turismoari ihes egindo dionik! (ez behintzat toki turistikoenetan!). Ta edarto pasau genduan!!
Itsasontzixan, piraguan, ta irletan ibili ginan:

(Hortxe bizi dia horrek.)

(Beste batzuk hirixa nahixao dabe. Hiri flotantia.)

(Mendi puntan be ibili ginan esploradore)
Hain famatua dan Halong Bay asko gustau jakun, nahiz ta hemen igarri zetzagun Vietnamiten ekolgiaren arloan lan haundixa dakela aurretik, izan be ura nahiko zikina dago hemen (pena bat)
Ta handik Ho Chi Min edo Saigon ohira jun ginan
HCMC - SAIGON

(Saigon motorren artetik ikustia besterik ez dao)
Batzuk ezagutzen dozue Hiart en Vietnameko laguna, An!!! Ta zer dao hoberik herrialdia bertako batek erakustia baino? Gainera erarenbaten aurten ikusten doten lelengo ezaguna da!
An ek bere lagun Dung aurkeztu zezkun ta bixak edarto gidatu gintuzten HoChiMin etik!

(Salut! Voila nos amis! Â'n et D~ung ils nous ont acuelli super bien au Saigon, et nous ont montre les secrets du Saigon. On a beaucoup apris profite des tunnels avec vous! MERCI!!! )

(An, on te remerci pour nous acuellir et nous conduire dans la folie des motos au Saigon! T est le meilleur!! Bonne chance et ne soit pas trop mechant avec tes eleves!!jijijij)
Gidatu gidatu! izan be gida izatiaz gain gure gidarixak be izan zian!
Oso ondo ibili ginan bertako bazkarixak jaten ta historixia lelengo eskutik ezagutzen!

(Dragoiaren fruta. De que on a goute des fruits avec toi, on l achete tout le temps..... trop bon!!)
Amerikarrei gerria irabazi zetzen bakarrak dia! zelan? tuneletan bizizaten! ai ama! ta beste behin Asian gigantiak sentidu ginan! jajajaj

(Tunel hauek turistentzat haundituta zeuden, bere garaian Amerikarrak sar ez zitezen estu estuak ziran!)

(Les chef du Viet Cong)
Saigonen museo eta monumentu interesgarriak asko gustau jakuzen baina denbora pasa politxena, minuturo harritzen zaitxuna, motorrei begiratzia izan zan. Beti zeuan sorpresarenbat ta kamaria ezin gorde pasau genduan arratsalde guztia. Txarrixak, bentiladorak, miloika platano dorre gigantietan pilatuta..., bost pertsona motorrian...

(Eskerrak kamaria digitala dan! Bestela ze ruina!)

(Ta nundik gurutzatu? ta zer da zebra bide bat? Sekretua poliki poliki higidura zuzen eta uniformez pasatzia. Azeleratu edo dezeleratu gabe! Motorrek azkenian bere lekua topatzen dabe.)

(Vietnamita mudantzak, nik daramat dana zuk eraman galtzak!)

(Ta zuek? zer beiratzen dozue?)

(Asian postura hontan itxoiten dute. Guk nahixao tente..)

(Sekula probau barik genden, aitxari ta amari entzunda bai baina.. ta zu, gosua dau hau meriendarako! jijijiji)
MEKONG DELTA
Ta handik... munduko ibai luzienera! Mekong ibaira!
A ze ibai puska! zelako delta! Bertan lurra emankorra dala edarto frogatu genduan zaporez beteriko fruta gosuekin! uuummmm!!
Ta kolorez betetako merkatuetan edarto disfrutau genduan!

(Merkatu plazan euzkixak gogor jotzen dau, ta gorro azpixan eskutatzen dia ixa oso osorik, lurrian makurtuta)

(Hegoaldian irrifarre haundixaua ta azala ilunaua. Hona hemen gure laguntxo bat.)

(Paluari begira jakitzen da urrindik honek barkuan zer ekarri daben saltzeko.)

(Tratua ein da gero, generua errez pasatzen zetzen batak bestiari!)

(Guk pe erosi genduan txurro moruko pastela Mekong ibaixan! Ze ondo!)

(Hemen elkar ez joteko beixak ipintzetzes barkuari! )

(Sedimentu pilo bat ekartzen ditxu munduko ibai luzienak! ta holako barko mordua juaten dia harez beteta Saigoneraino eraikuntzarako. Hemengo gidak esaten zezkun moruan... Saigon bigger and bigger baina Mekong inguruko lur emankorrak smaller and smaller...)

(Mekong haundiko kanaltxuetan barrena herritxo politxak ikusi genduzen)

(Viet Cong guerrillero moment! Konprobau genduan gorro hau dala bero ta euzkixan kontrako antidoto onena!! )

(Noddles ak zelan eitxen zian be ikasi genduan.... arrozakin klaro!)

(Nora eruan bihar da ba hau?)
Ta Mekong aldian dagozen herritxuekin asko disfrutau genduan, ta baitxa flora ta fauniakin bebai....

(Hau ez da gabian jan genduana bainan lehengusua probau genduan...nahiko sikua zan honen lehengusua)

(Holakuekin bete bete einda zeuazen ur geldo guztiak)
Ikusgarrixa errekiak egunerokuan dakan inportantzia. Itsasontzixan ordu mordua ein genduazen Vietnametik Kamboiara gurutzatu nahixan Mekong haunditik ta eguneko ordu guztietan ikusi genduan jendia ta errekian arteko hartuemona. Goizian ur bila batzuk, eguardixan erropak garbitzen, umiak jolasten, arrantzan, dutxatzen, jatekua preparatzen, ganaua bainatzen...

(Etxe onduan pizinia, labanderixia, jardina, ortua, arrain freskua... ze gehixao nahi dau batek? froga euren irrifarria!)
Erreka hertzetan zeren arrozalak, ta errekan bertan arrain kriaderuak ta lehen aipatutako merkatuak. Urak bizia erregalatzen dau, ta gu atrebidu be ez gara eitxen pentsatzera Eibarren hori posible danik. Aitxitxa ta amamak bainatzen zian ezta?
Ta guk noiz hartukou bainua Ego errekan? Ze edarra erreka bizixa!
Vietnamiten inguruan danetik entzunda zekagun.. Askok hotzak ta estafadoriak zirala esaten zeben... Guk gure begixekin ikusi edo bizi nahi genduan Vietnam.
Egixa esan Txinatik sartu bezain laister listillo asko topau genduzen, hostel batera biharrian beste batera eruaten zaitxuenak, kanbixuak "deskuiduan" geizki emoten ditxustenak, taximetro erodun taxistak ta beraz lelengo inprezinua eskasa izan zan (gehixenbat iparraldian). Lelengo aldiz bidaitzia nekagarri suertatzen zitzaigun, gainditu bihar genduzen milaka tranpillagaitxik. Baina denboran aurrera juan ahala ez dakigu ohitxu ein ginalako ero jende askok dinuan moruan hegoaldia ezberdina dalako, komodo sentidu ginan Vietnamen. (Gida lokalek asko lagundu zeben!)
Herrialde hontan be, izan genduan gerriari buruz reflexionatzeko paradia. Amerikarreri irabazi detzen herrialdiak, beraien gorroto krudelena jasan zuten. Gaur egun aurrera beiratu behar dutela diote, barkatzen bai, baina ahaztu barik.
Bestalde frantsesen presentziak be laga ditxu aztarnak, ta kolonizazio ta gerrek gehien bat aztarna txarrak laga arren, Vietnamitek jakin izan dabe onenekin gelditzen...ta guretako bikainak!!! Ogi gosua gosaltzeko aukera euki genduan ta kafe zoragarrixa!!! uuuuummmmm! Zenbat botatzen genduan faltan Baguette-a.
Ta Vietnam atzian laga ta Kambodiaruntz jo dogu.

(Mekong etik gora.... korrientian kontrara... agur Vietnam...)
Lasterarte!
Nork: munduaribira.2008/08/13 16:34:42.411 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/09 14:09:16.086 GMT+2
NI HAO!
Ongietorri Txinara! Tokyotik Pekin-era ein gendun hegan! Ta segiduan igarri zetzaun ez gendela Japonen. Baina beste herrialde erraldoi bat zekagun aurrian! Txina!

Ta ze ari zan pasatzen Txinan? Ba Joku Olimpikuak datozela!

(One Wolrd, One Dream! Gure slogan berrixa...)
Ta zelan jakin genduan erraldoia zala? zelan nabaritu inun baino jende gehixao daola, heldu ta segiduan? Ba aeroportuan tamainan!!!!!!!!!! Bidaia hontan horrek pe asko ikusi douz,baina bapez hau bestekorik.
Gure hostelera heldu ta auzuan buelta bat ein genduan, ta Hutong berriztuz beteriko auzo baten gendela konturatu ginan. Edarto! Pekin hain haundixa izanda suertia euki genduan leku onian jausten!

(Gure Hostelian garagarduak 30 zentimo, ta ondoko taberna fashionian 3 Euro!)
Ta suertia baino gehixao euki genduan gure bidaian zihar topau genduzen lehen euskaldunak topatzen! Jesus eta Izarrak lelengo egunetik ein zezkuen ongietorrixa Pekinera. Ta hurrengo egunetan ongietorrixa baino gehixao! etxian moruan sentiduarazi gintxusten etxetik urrun hainbeste denbora egotiak pisua hartzen daben momentu hontan.
(Ez dizuegu beraien argazkirik erakutsiko bestela kalian geldituko dozuez beraien sukaldetik piskat probatzeko eskatzeko! uummmmm!!!)
ESKERRIKASKO
Pekinen gauza pilo bat dago ikusteko, baina leku guztietan bezela ikusteko baino bizitzeko!!! Dana eitxen jakun berrixa, ta ederra ta haundixa! ta bigarren egunian haundixa ta ederra bixak topau genduzen Tianamen plazan eta Debekatutako hirixan.

(Autobusa hartu ta Santiamen baten heldu ginan Tianamenera)

(Maon argzakixak ondiokan errespetua sortzen dau hemenguen artian)

(Hiri debekatuan, sarrera barik sartzea da, debekatua dagon gauza bakarra)

(Suangandik babesteko animaliak teilatu guztietan)
Aurten Joku olinpikuak dirala ta inmigrazino haundixa ei dago hirira, lana danentzat baitago! eta guk Txinuak lanian ikusteko aukera euki gendun, izan be jokuetarako lanak amaitzen zeren.

(Inguruko herrixetako andra guztiek, loraz betetzen diardute Pekin. Ojo, kontroladore ta guzti rebista pasatzen!)

(A piko y pala)

(Milaka Shaolin (Kung Fu-lariak) ikusi genduazen estadiora sartzen, inaugurazinoko espektakulua preparatzera ero...)

(Personaje Olimpikua, Ule ta tatuaje olimpikuekin)
Ikusten dozuen moruan gogor dabiz lanian Pekinen! baina ez da harritzekua hauek txinuak moruan ikustia lanian, jijij ikusi besterik ez dao beraien arbasuek ein zeben lana harresian!

(Pena bat izan zan behelainua, nahiz ta horrek mistikotasun gehiao emoten zetzan paisajiaria)

(3 ordu gora ta behera, izan be harresixa mendipuntetatik pasatzen da)

(Ointxe beheruntz. Nundik atarako zeben hainbeste harri!)

(Torre bakoitzian bi zaindari bizi ziran bere gairaixan, ta oin edari ta kamiseta zailtzailiek hartu detze relebua)
Pekineko templo eta kalietan oso gende alaia topau genduan tenplo inguru zein merkatu zein kalian, ta kantua ta dantzia zein kirola eitxen topau genduzen toki askotan!

(Sisi emperatrizen palazixua)

(Musikia ta kantuak, kalian eitxen ditxue bertakuek)

(Hiart bertakuekin jolasten)

(Pekineko errelikia zaharren merkatuan danetik topau zeinke)

(Zeruko templuan, "Zeruaren semeak" jainkoarekin egiten zuen berba)

(Arte kontenporaneo piskat be ikusi genduan)

(Welcome to Beijing...lalalalalala.... entzun dozue olinpiadetako abesti ofiziala?)

(Abenidatzarrak komunismuan ezaugarri)

(Hizkuntza internazionala, dibujua!)

(Zaharra, berrixa turista ta txinua danak nahasten dia hiri gigante hontan)
Txina aldaketa ematen hari dala gauza oso jakina da, baina ez gendun espero gure begiez astebetian hori ikusteko gai izango ginanik. Ikusten dira guretzat duela 100 urte ematen ziren situazinuak, eta gaur egunean teknologia tarteko, ematen diren momentuak. Adibide bat jartzearren; gaur egun europan oso In edo oso fashiona da lanera bizikletaz juatia, kutxatzen ez duelako, holan kotxia etxian lagatzen dozulako. Txinan jendia bizikletan dabil eta oso cool izan daiteke internet kafeak edonun dauden Pekin baten, baina aldi berean konturatu behar gara jendea bizikletan doiala kotxerik ez duelako! Txinan onena kotxe izugarri haundi bat eukitzia da!
Ta zelako nibela hartuko daben gure blogak! Famosua topau genduan Pekinen!!!
Ezagutzen dozue Judas? Guk telebistatik gutxi baina benetan tipo jatorra! Edarto pasau gendun berakin ta Vivianekin!

(Eskerrikasko eindako harreragaitxik! Segi lanian! Thank you! Xie xie!)
HONG KONG
Txinako hiriburutik Txinako beste hiri haundi batera ein genduan hegan. Inglesen eskuetan 100 urte egon zan lurraldera. Hong Kong zaharrera.

(Hong Kong-eko barko tipikua)
Hong Kong bi zatitan banatuta dago. Irlaren aldia ta zati kontinentala. Ta bixak oso ezberdinak dia. Irla oso moderno, western, garesti eta aberatsa da! aldiz alde kontinentalian kultura txinua errazao ikus daiteke.
Hona hemen kontrastia erakutsi nahi duten irudi batzuk!

(Irlako aldeko edifiziuen argixekin gauero espektakulu bat eitxen dabe.)

(Gure hostelan parian zeuan beste hotel bitxi hau!)

(Ingles kutxua ez?)

(Victoria Peak etik sekulako bistak!)

(Legarreko trenbide ondoko etxiak! Portzierto zelan juango ete dia horko obrak?)

(Lady's market. Danetik topau leike hemen baina ganorazkua... ezebe!)

(Hemen ia kamisetek integrauta dakarte palestinua!)

(Ta gu mobil barik munduan zihar!!)

(Irlako aldian Dior eta horren dendetara taxi hauetan etortzen dia aberatsak!)

(Baina hemen be dana ez da perfektua! Manifestazino hontan etorkinen lan egoera txarra salatzen zuten )

(Baina karteletan zer ipintzen daben..... ni idea!)

(Ikerren lankidiakin afaldu genduan behin. Hi Dennis! Thank you for your help!)

(Ta Bruce Lee kin burrukan ein bebai!)

(Ta bisauak eskatzen genitxun bitxartian... plaiara!)

(Iluntzia Victoria Harbour-en)

(Gogoratu logotipo hau. Japoniar jatetxe kate bat da... ta SE SALE!!!!)

(Wimbledon finala ikustera urten ginan giri zonara, Williams aizpen espektakulua ikustera.)
Hong Kong hiri interesantia iruditu jakun. Hiri honen ekonomia kontsumotik bizi dala oso argi ikusten da. Dana dago kontsumora bideratuta, ta zaila izan zan arren eutsi genion dana erostian tentazinuari! Gainera iva-rik ez dagonez, prezio erdixan topau leike nahi dan dana!
En fin hirixak interesgarrixak izan dian arren... natura egarrixakin urten ginan Hong Kong dik!
GUILIN
Txinako hegoaldian, Li ibaian inguruan kokatuta dagoz Guilin eta Yangshuo. Paisaia karstiko izugarri berezixak daoz bertan. Gogo haundixa zekagun hirixetatik ihes eitxeko, ta leku aproposera llegau ginan.

(Hiri hontara autobusian heldu ginan, 8 ordu ta gero begixak zabaldu ta paisaia zoragarri honek logura guztiak kendu zezkuzen!)

(Iker inguruneakin mimetizau zan. Ulia karstikotu jakon.)
Herri hauetan politxena bizikletia hartuta ikusten da. Benetan eguneroko nekazarien bizitza ikusteko aukera paregabia euki genduan. Turistarik bariko herri benetan autentikuak!

(Mountain Bike? zer da hori?)
Asian bada sinismen bat leku paradisiako batena. Shangri-La deitzen detzena. Guk gure Shangri-La hemen topau genduan. Bizikletiakin aurrera ein genduan bide txikixenak jarraitzen, ta jendiak seinalatzen zezkuzen bidiak hartzen geroz ta leku politxauekin topo ein genduan!

(Gure Shangri-La)

(Herritxo hauetan, halakuak daoz urandako)

(Hemengo garraio modernuena)

(Bidetxuetatik galduta)

(Nekazari txinatarra)

(Arroza ez da paketietan irtetzen!! Eguzkitan sikatu, ta iluntzian eskobau eitxen dabe, berriro biltzeko)

(Bufaluak bero haundixa zekan lan ein da gero)

(Ta guk bebai)

(Bambu baten, errekan behera eruan gintxusten etxeruntz bueltan Bombuleruek!)
Bizikleta bueltia ein ostian herriko giruan sartu ginan.Ta indarrak berreskuratzeko ta poltsikua zaintzeko onena herrikuak juaten dian restaurantera jutia da. Kaleko banketetan jarri ta no spicy esan ta dana barrura!

(Txistua zenbatetan dakazu?)

(Night Marketian minibanketetan kalian jarri ta merke merke afaldu!)
Hemengo atrakzino nagusixa Li ibaian "kruzerua" eitxia da, ta guk bertako familia batekin ein genduan buelktia.

(Ze paisaia ederrak)

(Eguraldixa be ederra tokau jakun)

(Zeren bila ibiliko da?)

(Estampa politxa eh? Hau 20 yuanetako billetietan agertzen da)

(Iluntzerarte ibili ginan)
Hemengo arrantzaliak oso alperrak dira, ta lanik ez eitxiarren, kormoranak domestikau ditxue euren partez lan eitxeko!

(Asike hemen ez da inor jubilatzen. Badabe 65 urteko kormoranak)
Zelan eitxen zeben jakitzeko kuriosidadiakin, arrantzale talde batekin jun ginan iluntzian. Barkuek argi haundi bi dakez aurrian, arrainak erakartzeko. Orduan kormoranak soltatzen ditxue uretan arrain hoiek harrapau ditzazten. Baina trampia dake. Kormoranek soka bat dake lepuan arrainak irentsi ez ditzaten. Behin lepua potolo ikusten detzenian, kormoranak barkura igo ta arrainak kentzen detzez! Kormoran kotxauak! Esan biharra dao, arrantzaliek gau osua emoten dabela hontan asike alper alperrak ez dia!

(Kormoran moment)
Ta Yangshuo herri polit honetan dana ikusi genduala uste genduanian, herriko 600 "aktore"k (arrantzale ta nekazari), ezsenatoki politxenian (Li errekan) kriston argi ta musika espektakulua eskeini zezkuen. Im-presionante!

(Banakako mugimendu simpliak x 600 koordinatu = espektakulo itzela)
LONGSHEN
Handik ez oso urruti, Longsheneko arroz terrazak bisitatzera jun ginan.

(Dosdemaioko terrazak baino,hauek ditugu guk nahiago!)

(Have a rice day!)

(Baserri arteko tokadoria)

(Hemen kartetan asko eitxen dabe. Oldago txikila!)

(Herri honetako emakumiek bizitzan ulia behin bakarrik mozten dabe. 18 urte dakenian. Ta buruganian batuta eruaten dabe. Andra honek daroiana ez da garai bateko traje tipikua agian, baina gaur egungo txinako niki tipikua daroia!)

(Horrek dia horrek joiak!)
Ta honekin leku polit hau agurtu genduan, Tibeteko bidena dagoen Lijian famatua ta inguruak ezagutzeko, baina hau kontau aurretik bertan topau genduazen pare bat bitxikeri:
(Ez dakigu ondiokan zertarako....Fredy Kruger-en jarraitzailia ete?)

(Ezagun dau paraolinpikuak Txinan diala!. Bidia gurutzatzia da lelengo froga.)
(Txikitxua zarala? ta mendira ezin dozuzela takoiak eruan? horra hor erremedixua, txinan oso modan daoz!)
LIJIANG
Yunnan probintzian minoria askok beraien tradizinua eguneroko bizitzan erakusten zebala ta haiek ikusteko esperantzakin juan ginan 22 ordu trenian ta 8 ordu autobusian! Lijiang eraino.
Bidaia bera be esperientzia politxa izan zan, inundik inora herrikuekin harreman politxa eukitzeko aukera paregabia da trena zein autobusa!
Bertan ikusi gendun nola hemen espazio pertsonala guria baino askoz txikixaua dan. Bagoian zein autobusian albokua ikutzen jutia ez jakue bape axola! Goizian gooooooiiiiiiizzz jaiki zian trenian be, ta begi bat zabaldu orduko karta partidia montauta zeken 8 pertsonak gure bagoiko konpartimentu minimuan!! jajajaj
Ta azkenian heldu ginan Naxi-en lurralde zaharrera:

(Halako lekuetan motxilak gutxiau pisatzen dau)

(Erreka eta kanal garbixak herri erdixan!)

(Naxien etxe tradizionala)

(Nahikua lan eindakuak dira Naxi hauek!)
Naxi minoriakuen gizartea matriarkala da. Andrak dira etxia, umia, ta ondasunen jabe. Gizonezkuak amanian bizi dia bizi guztian, ta nobixian etxian eitxen dabe lo noixian behin.
Naxiek beraien hizkuntza duela 1000 urtetatik idazten dute geroglifiko eran.,Gaur egun era hontan idazten den hizkuntza bakarra da.

(Iker saiatu zen Naxi nobia topatzen baina danok dakigu bere amak ez duela etxean nahi!)

(Benetako merkatuak aurkitzen zian goizian goiz!)

(Lurrikara dela eta kamiseta hauek saltzen dira txina guztian laguntza moruan)

(Bizikletan be edarto bisitatzen dia herrixok... kotxiak ez baitia kale estu hauetan sartzen ausartzen!)


(Emakume honek bere desiuak egurrezko txartel hauetan idatzi ditxu )
TIGER LEAPING GORGE
Lijiang etik kilometro batzutara Tiger Leaping Gorge edo Tigreak salto egin dezakeen bailara estua dago. (Ikusi gendun txinuak piskat fantasmak diala mitologian...)
Bi eguneko txangoa ein genduan, ta hamen be konpainian onian. Kanadiar eta Australiar neskekin.

(Benetan estua zan bailaria, baina pareko 5000 metroko mendixek estuaua eitxen zeben!)

(Canadian and Australian ambassadors! Thank you for sharing with us this wonderfull trek! )

(Bide erdixan ostatu paregabe baten afari ezinhobia! Arroza + nahi dozun guztia!)

(Bide erdixan deskantsua)

(Ta bukatzeko.... Dangerous ladder-etik igo bihar izan ginan!)
Behin trekking-a bukatuta herri polit baten egoteko gogoz Tibeteruntz hurbiltzen jarraitu gendun. Txinako gobernuak Shangri La izena jarri dion herrira.
SHANGRI LA (Zhongdian edo Gyeltang)
Tashi dele!!!
Hau beste gauza bat da, etxiak diferentiak dia, jendia ezberdin janzten da, ez dau berorik eitxen!!!! atara txamarria! 3200 metrotan tibet nabaritzen hasten da!
Herri hau pilo bat gustau jakun eskeini zigun ongietorrixagaitxik! Herrixan ez zan turista asko ikusten, ta bertakuek bizitza normala eitxen zebela ikusten zan... (nahiz eta argi ikusten dan Txinako gobernuan interesa toki hau destino turistiko garrantzitsu baten bihurtzia dala).

(Tibeteko ezaugarriak edonun aurkitzen dira.)

(Txinako tibetar tenplu garrantzitsuenetako bat dago bertan.)

(Turista Txinatarrek Hiartekin argazki bat ataratzia nahi zuten.)

(Monjeak eguneroko zereginetan ikusteko aukera izan gendun, tartian errezuak be entzun genduzen.)

(Ez dozue uste Euskal Herriko basarrixen antza dakela?)

(Aitxitxa ta amamakin)

(Andra hauen sasoian sekretua topau genduan heldu ginan egunian bertan. Egunero dake hemen erromerixia! Euren lana da herriko gaztieri dantzan erakustia. Erdiko borobilian jartzen dia ta herri guztiak beraieri begira eitxen dabe dantza! Gaztienek toke modernua emoten!)

(Geu be animau ginan baina.... klase batzuk bihar doguz ondiokan jendia jarraitzeko! Gainera hemen ez dabe hankekin bakarrik dantza eitxen eh? besuak gora ta behera sinkronizau bihar dia hankekin!)
DALI
Oin Dali-tik idazten dou. Dali hegoalderago dago, ta guk bide hori hartu bihar dou Vietnamera llegatzia nahi badou! Izan be tentazinua euki dou goruntz jarraitzeko baina... aurten ez da Tibetera juateko urtia. Hurrenguan izan biharko dau!

(Hona hemen gure lagun barrixa. Chen Ze Sen! Arkitekto lizenziau barri honek kriston marrazkixak eitxen ditxu, hona hemen daliko argazkirik onena! Xie Xie Sen! You know that you have a place to stay in the Basque Country if you want to visit Guggenheim museum in Bilbo.)
Bueno lagunok oinguan bai luzatu garala! Baina herri haundi batek atal haundixa merezi dau!!!
Txina hain da haundixa... hain ezberdina...hain zaharra ta berrixa aldi berian. Ta guk ez dou ezebe ikusi! Baina betiko moruan ikusitxakuan arabera zeoze esatia nahiko genduke.
Lehen aipatu dou banakako espazio eza ezta? hori izan leike bidaiari batek nabaritu dezakeen lelengo gauza, ta baitxa zarata mailaren tolerantzia ezberdintasuna, badirudi kasu batzutan ez detzela zaratak inporta.
Bestalde txistua botatzian ohitxuria ezta? Hemen goizero, arratsaldero, gabero... minuturo... ondo garbitzen dabe eztarrixa, ta txistua baino zeoze gehitxua edonun botatzen dabe. Euren ohitxura da, ta guri asko txokatzen jaku. Ta ez jaku bape agradablia eitxen.
Ta ez gara hilabetian ohitxu..
Politikiari dagokionez atzerritarrekin bakarrik ein dou berba honi buruz baina gizartian ikusi doguna esan geike guk.
Hirixetan ikasketadun jende asko topau arren herrixetan ikasketa maila bajuko jendia topau dou, baina beti alaixa ta laguntzeko prest!
Notiziak jakitzeko beti kanpotik enterau gara, bai lurrikara egon dala, edo bonba bat jarri dabela... herrikuek orokorrian ezebe ez zekixela esan deskue... igual gaia ekiditziarren...
Total, oso ezberdina da txina bere baitan bebai! Klase media bat sortu da, turista txino bezela ezagutu duguna... eta ezagun dau klase media barrixa dala. Bidaiatzeko era berezixa dake, gustatzen jakue mendi puntan coca cola bat hartzia ero souvenirsak erostia etengabe, beraien mobileko musikia topera ipintzia ta zaratia eitxia.
Aberats berri asko ikusten da erremedixo barik, kontrastez beteta aurrera doian herrialde hontan.
Oin oporretan zaoziela ta igual ez zarie bukaeraraino iritxi! normala! jajajajja
Patxo haundi bat! ta oinguan gorantziak, ez ezkondu, ez umerik euki, ez oporrik euki ez dozuenori!
Besarkada bat!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Nork: munduaribira.2008/07/09 14:09:16.086 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/23 13:04:35.347 GMT+2
Konitxiua danori!
Oinguan ixa beste mundu bati buruz idatzi behar detzuegu, Japon-i buruz!
Cairns etik barkuko jendiakin parrandia bota ta gero itzelezko klabuakin llegau ginan Tokyora!
Baina behin hankak Tokyon ipini ta segiduan juan jakuzen burukominok! ta indar guztia begixak zabaltzeko erabili genduan.
Dana zan diferentia! ta hau esaten dogun bakoitzian justifikau ein bihar izaten da... zer da ba hain diferentia?Ene.... ia Japoneko sekzino hontan diferente hori deskribatzeko gai garan!

(Gabaz, eguzkitako antiojuak erabiltzen genduazen)

(Shibuya, hau da bulla!)
Ikusi bihar gintxuzuen lelengo egunian gauza guztiekin flipatzen... ikusi hau.. ta bestia... ta bueno gero lau pa bost egun da gero piskat ohitu eitxen zara ta ez jatzu hainbesterako iruditzen, baina euki genduan flipia itzela izan zan, bizitzan behin Japonera etorri bihar dala esaten genduan behin da berriz, beraz apuntau zuen agendetan!
Gabez heldu ginan hostelera, uste baino errezao! Ta kuarto txiki txiki baten zortzi literan artian gure gauzak laga orduko plana ein zezkuen bi Mexikar ta Frantsez batek. Beraz kalera!
Oso gustora entzun genitxun Japoni buruz esan zezkuezenak, Luc-ek hilabete zaroian bizikletiakin Japonen bueltaka ta bestiak be ez zian gu bezain nobatuak!

(Luc and Jorge, hope you are both working! Les etudiants de Mondragon qui ont ete a Grenoble... Il ne se resemble pas a votre profeseur de francais? Il a echape au Japon)
Hurrengo goiza goiz politxa izan zan, Japonen nobedade eta abenturia danian topauko genduala konturatu ginan. Ze ondo!
Abenturia turismo buleguan, bazkaltzerako orduan fotografixekin eta gesto unibersalekin berba ein bihar....

(Informazino ofizinako guztiak erreboluzionau zitxugun No dantzeri buruz informazinua topatzen. Ze galdera dakezen euskaldun honek! Hori bai bertako amamek edarto eitxe eben inglesez!)

(Gure lelengo bazkarixa, tenpura.)
Baina ez pentsa elkar ulertu ez arren japoniarrak ixilik gelditzen dianik eh? Berba ta berba eitxen detzue (gerora enterau ginan eskerrikasko ta mesedez ta holakuak esaten zitxuela) Arigaaato gozzzzaaaaaaaaiiiiiimaaaaaaazzz, edo toooooo itaaaxx imaaas ete.... ta holakuak ta guk ba buruakin behera ein ta gooooozzzzaaaaiiiiiimmmaaaazzzz ein da libre!
jajajjajaja
Hiri haundi guztietan moruan edifizio grisak daoz edonun, baina argiz janzten ditxue, jantzi ez josi!!! ta gu ba aho zabalik gora beira ibili ginan. Ta badagoz sala de juegosak bebai! ta... partidatxo bat be jokatu genduan.. baina bat! ez han zeren korbatadun engantxauak moruan! Ai ama!

(San Juanetako danborradarako ensaiua)

(Hemengo tragaperrak burdinezko bolatxuekin dabiz, ta bakoitzak bere baldekarak aulki atzian zekazen)

(Ikastola ta gero saladejuegosera!)
Bigarren egunian konturatu ginan goizeko lauretan eguna zala! 5etan Rodrigokin metrua hartu ta Japoneko espektakulo haundixenetako bat bizi izan genduan. Arrain merkatua. Ezin imaginatzekua! Karrituak edonun.. ta Hiart besteko atun haundixak!

(Tren magnetikuak bai, baina karretillia bebai!)

(Merkatuko protagonistek beti berdin bukatzen zeben!)
Arrainak bizirik, ta hilda, ta sikauta ta gordinik ta gorrixak ta zurixak ta lilak,, ta dortokak ta angilak... DANETIK ta Euskal Herriko arraindegi guztiak batuz gero ez dakitx halako zaratia sortuko eben gure arraindunek!

(Ta Ondarruako antxoarik egongo ete da?)

(Pasa cuate que aqui hay tomate!!!! )
7etan gosia ein jakun ta... shashimi erosi genduan gosaltzeko. Hala barrura soja saltziakin arrain gordina gosaltzeko!

(Un placer compartir contigo este exotico desayuno! Un beso y no dejes de avisarnos cuando vayas a Barcelona! )
Ta gero siestia klaro!
Tokyon ahua zabalik pasau genduzen beste bi egun. Beraien kumunak ulertzen, ta gure estilokuen istrukzino liburuak topau nahixan.(Ipurdixan hiru txorro mota ezberdin botatzen zitxuen ta ipurdixan sikadoria zeken batzuk ta tazan jartzekua berotzen zeben beste batzuk... enfin... bonbia bakarrik botatzen zeban eskerrak!) Neska zuri zuri argalen moda eta konposturiakin flipatzen ta mutilen bolso ta ule fashiona Euskal Herrira ekarriz gero zer pasauko zan pentsatzen!
Hona hemen argazkixekin erakutsi leikezen gauza bitxi batzuk:

(Azkenian hau danau, makurtu ta ein! esateko.)

(Kumun automatikuakin ipurdi zikinik ez)

(Numeritorik metruan ez mesedez!)

(Gure bloga hango katxibatxe guztietan ikusten zan)

(Erropa probatzeko aldageletan, horrelako poltsak jantzi behar dituzu! Zure uliak zuretako!)

(Zer esan genizuen Australiako atalean? Guk uste baino gogorrago jo du Palestinoaren modak!)

(Eibarko aparkaleku arazoandako ideia bat!)

(Gozilla vs Txiki furgo)

(Bere erroetaz oso arro daude, ta tradizinuak bizirik dirau hiri modernuenetan bebai)

(Sushixa tren txu-txu baten doia barran zihar ta zuk nahi dozuna har dezakezu! Palilloekin trebetasun minimo bat baldin badakazu behintzat )

(Neskendako bagoiak! Sin komentarios!)

(Koloniak saltzen daozela badirudi, mobilak dira! Ta adi maskaradun neskiakin. Oso konplemento normala hemengo kaleetan!)

(Lagunok, kalian ezin da erre! Hortarako smoking lekuak daoz! Alex, Mikel, Mireia...zorionak!)

(Hemengo neskak fashion baino fashionago doiaz. Sentitzen dogu mutilen metxatzarrak erakutsi ahal ez izatia, baina se salen)

(Ezkontza tradizional bat. Zorionak Euskal Herriko ezkongai berriei!)

("Iker: uuuummmmm". "Hiart: ta sartainian pasaratxo bat emongo bazetzeun?")

(Guazen lagunok!)

(Domeketan mezetara.)

(Palazio eder bat Tokyo gainian...)

(Ia zeinek topatzen detzen malformazinua.... txorixeri eh?)

(Beitu zein dan Txino kudeiruan astebarruko ofiziua)

(Onduline bajotejakuek negozio ederra eingo eben Japonen!)

(Karpek suertia ta dirua ekartzen ei dabe Japonera. Guk motxilan 8 bat sartu doguz!))

(Hemen jubilauek periodikua duhan irakurtzeko ez dake Portalerik, ta hona etortzen dira)

(Jimmy Page hemendik zebilen beste milaka munekito artian. Odon Elorzana agotauta zeken)

(Hemengo abarketetan estropadak eitxen ditxuste)

(Uno para todos y todos para uno)
Tokyotik irten aurretik zeoze frikixa ein nahi genduala ta ... Kapsula hotel dalakuak probau genduzen!!!
OSO ONA!!!
Zerbaitxen trazia eukitzekotan kanposantuko nitxuena dakela esango genduke! ta benetan gainera eh? eskerrak barruan telebizinua dakan ta japoneses notiziak ikusten dozuzen bitxartian luak hartzia errezaua dan...
Edarto ein gendun lo!

(Kapsulak dia Eibarko gazterixiandako soluzinua. Noizko protekzino ofizialeko kapsulak?)

(Koroak eta marmola botatzen genduazen faltan)
Hiritik urtetzeko asmotan Hiroshimara juan ginan, oinguan Ryokan batetara. Tatamixan lo eitxera ta kimonuakin ibiltzera.

(Tren bala txiunnnnnn)

(Bonbia lababoko urakin betetzen zan!)

(Ta gu gure motxilengaitxik kejatzen)
Hiri normal bat esan leike dala Hiroshima, baina museuak ondo erakusten dau herri hortan bizi izan zan tragedixia ta gerrian inozokerixia. Tristiaua ikusi genduan harrezkero hirixa.

(Hortxe bota eben)

(8:14 a.m.)

(8:15 a.m.)

(Bakeari buruz pentsatzeko leku aproposa)
Ta handik Kyotora. Japon tradizionalan bila, manga eta anime etatik ihesi, kimono, pagoda ta Geisha bila.

(Gure Hiroshimako amatxo adoptibo Japonesa)
Kyoton zelako tenpluak! ta Onsen-ak(ur termalen bainuak) ta kale adokinauak. Kultura Japoniarrian edertasunak lehentasuna euki ei zeban arkitekturan bake periodo luze baten...ta ezagun zeben garai hartako edifiziuek...

(Himeji. Gaztelu ikusgarria honek Samurai eta Ninjen ipuinak inspiratzen ditxu)

(Lehenetariko manga)

(Manga, familiako kide guztietaraino heltzen da, ta denek irakurtzen ditxuste komikiak hemen. Txakurrek inklusibe)

(Burubelarri kultura Japoniarrian sartuta!)

(Nola ez Hiartek bertako lagun barrixak ein zitxun)

(Geisha moment! Hiru generazino)

(Bueltatxo bat?)

(Kaletxo txikixetan topatzen dira gauza haundixenak)
Hilan 17an Hiarten eguna izan zan ta ospatzeko, goizian Onsen batera jun ginan, arratsaldian Ryokan berezi batera juteko.

(Zorionak zuri, zorionak beti, zoriooonak Hiaaaart, zorionak beti!!!)

(Onsen polit baten relajau (egosi) ginan)

(Kaixo, ni izango naiz zule zelbitzalia gaulkoan)

(Pastela kandela ta guzti!)

(Erregalo sorpresak bebai)

(Hurrengo egunian, neska haundixek moruan hau gosaldu behar izan zeban Hiartek! "Ondo hasi ditxut 27xak. Hiart")
NARA
Nara, Kyototik gertu dagon herri bat da, ta bere garaixan Japoneko hiriburu izandakua da. Bertan templo politxak daoz ta Japon tradizionala ikusi leike)

(Hiart seguro hemendik ondo goiazela?)

(Kontuz umeok. Bi euskaldun omen dabiz hemendik bueltaka. Repito, bi euskaldun dabizela hemendik bueltaka! Zu Bengi, egon ixilik, ta zu Oliver nora beira zaoz?)

(Ba ez dot uste hemendik ondo goiazenik eh!)

(Todai-ji. Munduako egurrezko eraikin haundixena)

(Baina lelengo zaintzaileei sartzeko baimena eskatu behar!)

(Ta nor biziko zan han ta..... gure lagun Buda)

(Ikerrek gigante bat emoten zeban batzutan Japonen!)

(Hor jakin genduan zelan eitxen dabezen Txokoko rabak!)

(Agur Kyotori)
Hau danau inungo problema barik ein genduan, biajiak, bazkarixak... oso dia errespetuoso ta laguntzailiak japonesak. Beti laguntzeko prest agertzen dia mesedez eskatuz gero... ta ezin badetzue esplikau zurekin etorriko dia topau nahi dozun lekuraino! Benetan oso erreza da Japonen ibilitzia.

(Hamen danok eitxen dabe kolia formal, formal!)
Handik Tokyora bueltau ginan. Hiri zorora!

(Ta ikutu bez ez dabe eitxen elkar! Hori da koordinazinua)
Ta holan ibili gara azken lau egunetan begixak topera zabalik!
Azken egunetan lagun batzuk ein genduazen eta ezin izan genduan erresistidu Tokyoko frikilada haundixena eitxia!

(Fede, Tamara, Po, Cho & Lak. Nunca pensariamos que Un Catalan, una Andaluza, 3 Japonesas y 2 Euskaldunes podrian hacer semejante kursilada y atraverse a colgarla en un blog! We are friends! jejeje. Besosssss)
Bueno lagunok, igartzen da Japon asko gustau jakula ez? (Bai, badakigu piskat luzatu ein garala baina bueno barkatuko dezkuzue oinguan, emozionau ein baikara herrialde bitxi hontan.
Japon oso leku atsegina da, bertako ordena, lagungarritasuna ta zintzotasuna eredugarrixa da. Zerbait galdu ezkero bertan topauko dozu dudarik barik, inor ez jatzu kolauko ta ez detzue laguntzarik ukatuko. Holan askoz errezaua da bizitza!
Japonesak autentikuak iruditu jakuz, ta kanpoko ideiak beraien erara moldatuta, hobetu eta "Japonizatu" eitxen ditxuste, bere kultura danian mantenduz. Herrialde tradizionalena eta modernuena izatia lortuz aldi berian.
Oin Txinara llegau gara, Pekinen gaoz! ta ezagun dau! Hau ez da Japon!
Baina Txina hurrengo atala izango da!
Ordurarte, aprobetxau uda hau! ta kontau zuen planak!
Gora San Juan, San Amaina ta udako patroi guztiak!!!

(Batek ein behar dabena bloga eguneratu ahal izateko!)
Muxu haundi bat danori ta zorionak Ioritz eta Adriana eta Ikuska ta Txubitori, jaioberrixengaitxik!
Nork: munduaribira.2008/06/23 13:04:35.347 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/07 05:59:07.796 GMT+2
Australia!!!
Kaixo aspaldikoz! Bagatoz berriro historixa pilo batekin, oinguan be denbora larregi pasau da idatzi genduanetik, beraz preparau txapiandako.
Oharra: zatika irakurtzerik be badago eh! bestela jefiak arrapauko zaitxue lanian!
SYDNEY
Nun gelditxu ginan aurrekuan.... Ah!! furgonetia salduta Christchurtxen! Ta handik hegan ein genduan Sydneyra. Sydney hiri haundi ta moderno horietako bat da, edifizio haundi ta korbatadun jendez betetakua. Asiatiko pilo bat topau leike bertan, ta Asiako janari usaia darixo.

(Sydneyra heldu, baina zeozer botatzen genduan faltan.....)

(Holan bai!)

(Imax Zineman "Los Gafotas")

(Enbajada Txinuan bisauak eskatzen, Txinako terremoto herraldoiaren egun berdinian. Hiart maskotekin: Olimpiadak badatoz)

(Jende sasoitsuan parkia)
Parebat egun ein genduazen Sydneyn ta 11 orduko autobusian Melbournera juan ginan. Bertatik Great Ocean Road famatua bisitatzeko asmoz.
MELBOURNE
Goizeko 6etan llegau ginan Melbournera ta hirixa lo zeuan ondiokan. Kafe bat hartu ta hostelian lo piskat ein ostian berriz hiri baten aurkitu gendun gure burua.

(Federation Square)

(Korbatadun ejekutibo hotzak)

(Lehen)

(Orain )
Brother: Looo zegok!!!
Suertia euki genduan ta Jazz festibal itzela topau genduan, ta parke guztietan kontzertuak aurkitu genitxun. Baina zeoaze australianuaua eitxia nahi genduan.. ta parian zer tokauko ta... pilo bat jende bufanda ta bokadiluakin foballera bidian. Ta guk jarraitu ein genitxun.. bufanda barik baina futbol australianua ulertzeko goguakin. Eskerrak gure albuan jarri zan neska jatorrak arau guztiak esplikau zezkuzen! bere aitxitxak Richmond Tigersen jokatu ei eban ta bukaerarako Richmond oihukatzen bukatu genduan.

(Jendiak garagardua gogotik eraten zeban)

(Thanks for your tips Katherine. Keep supportin the guys and Richard!!!)
Hurrengo egunian Wicked Camper famatu bat alkilatu genduan (marrazki bizixekin margotuak daozenak), ta surfaren mugida hasi zan lekura jun ginan. "Great Ocean's Road"
GREAT OCEAN'S ROAD
150 kilometroko kosta zati hau oso berezixa da bere arroka formazinuengaitxik, ta bertan daozen koaladun eukalipto basoengaitxik.
Lelengo geldiunia Torquai izan zan, Rip Curl, Quicksilver ta marka hoien sorterrixa. Bertan Surf museo haundi bat ere badago. Dana oso politxa baina ura kongelauta zeuan! ta jersixa kendu bariuk ibili ginan. Uretara sartzeko moruan!!!

(Manga marrazkiak gure furgonetan. Guapo kantazo!)

(Bells Beach)

(Surfing Australia)

(Alienarekin surfeatu genduan)

(Koalaland. Australian bakarrik aurkitzen diran animaliak!! Hau zuretzat Txema!

(Ta zuk zeri beiratzen diozu, eh?)

(Klase partikularrak hartzeko leku aproposa)

(12 apostolu famatuak! Guk ere ez genituen hamabi kontatu...)

(Txorixa arraro mordua dago hemen)

(Australiar arduakin edarto bazkaltzen)

(Mantenimendu lanak eitxen)

(Kostalde berizixa)

(Menditik bueltia ein ta ze topauko...)

(Kangurua! Menidxan ikustiaz gaian, platerian be ikusi genduan..... Piskat Chewyxa. Ahuan bolia eitxen dan horretakua)
DARWIN
Kokodrilo Dundee hemen ingurukua da!
Hemengo "Kakadu" Parke natural famatuan grabau zuten pelikulia behintzat.
Hemen Aborigen presentzia haundixa ikusi genduan, ta ez gendun galdu beraietako batekin berba eitxeko aukeria.

(Rosi ta Hiart parkian txatxaran)
Safari bat eitxia erabaki genduan, kokodriluak gertuegitik ez ikusteko (edonon omen daozelako), ta suertia euki genduan, talde majua tokau jakulako. Gainera gida aborigena zanez galdera asko erantzun zezkuzen aborigenen egungo egoerari buruz....
Taldekidiak: bi Holandes, Frantses bat , gida laguntzaile Australiar bat ta bi Euskaldun. A zelako koktela!
4x4 akin hor juan ginan kokodriluen erreinura.

DREAM TEAM: Une Occitaine simpa (Cleaner) + 2 Dutch Lover-boys (1st & 2nd Driers) + 2 Basques (Organaizer & Quality controller) = A LOT OF FUN. Thank you guys!!!!!
Hasteko Adelaide ibaitik pasio bat ein genduan barkuan, ta beldurgarrixa izan zan. Zegaitxik? Argazkixak ikustia besterik ez dakazue..

(Zer ete da guri jarraika datorren hori?)

(Begi hoiek?...)

(UAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA!!!)

(5metroterdiko kokodrilua!!!!!!)
Inoiz ahaztuko ez dogun pasiaria izan zan! Ze akojono!
Egunian zihar gogor jotzen zeban eguzkixak ta bainu ederrak hartu genduazen urjauzi ta laku ezkutu polit batzutan. (Kokodrilorik ez zeuala sinestarazi ziguten nahiz eta parkeko seinaleek kontrakoa zioten.) Bainu edarrak izan zian baina urduritasun puntua ezin kenduta ein genduan igari.
Baina hau beldurgarrixa izan bazan... gaua be ez zan makala izan. Moskitolandian ein genduan lo. Berandu zala ta gidak kanpaleku bat inprobisau zeban. Ez omen zeban hor inoiz lorik ein baina egunez leku aproposa ematen zeban. Baina ilunabarra heldu ta hor agertu zian milaka ta milaka ta milaka ta milaka ta milaka moskito!!!!!!!
Eskukada batekin 30 hil zenitzaken! Hor egon ginan su onduan ke artian baina ni por esas!! Ze amesgaizto!
A ze tripada hartu zeben moskituek, Hiarten besua moruan zekagun gorputz guztia. 100 pikadura (kontau genitxun) Ikerren hanka baten!!!!!!!!

(Moskitoen gogkoena!!!)
Hurrengo goizian goiz esnatu ginan, ta.... eguzkixa ondiokan urten barik zeuan... ta.... ez dakizuela zer? Moskituak ondiokan hor zeren guri itxoiten. Ta ze gogo kanpineko moskiteria zabaltzeko!!!!!!! jooooeeee!!!
Eskerrak egunsenti politx bat ikusi genduan!

(Egunsentiak moskituan ahaztu arazi zezkun)
Ohiana nola esnatzen zan ikusi baino.. zelan esnatzen zan entzun genduan! Txori danak batera hasi zian kantuan, ta ohianeko sinfoniakin hasi genduan eguna.

(Aborigenen arroka sakratuak)
Ta berriz be berotik ihes eitxeko baino itzelak hartu genduazen. Kakadu oso egokia da hortarako, izan be tropikoan dagoenez bi urtaro daoz bertan, urtaro euritsua ta lehorra. Gu juan ginanian urtaro lehorra hasita zeuan, baina oraindik urtaro euritsuko uholdeek sakabanatutako kokodrilo guztiak kendu barik zeuazen zirkuituko toki batzutatik. Baina beste toki hontan zorionez kriston bistiakin urjauzi gainian lasai bainau ginan.

(Dream Team with Chris. Our favourite Guide!!!!)

(Aquatik Lizard)

(Another aquatik lizard. Ez zan kokodrilorik egongo, baina halakuak putzu guztietan!!!)

(Genda, we want to hear your histories!!! Otherwise we will invent some!)

Frill Neck Lizard
Animalia honek istorio aborigen bat dauka, eta horrela dio:
Bazen behin oso ederra, arroputza ta haundikixa zan tipo bat. Honek tribuko legiak hautsi zitxun ta gizon zahar ta jakintsuei zegozkien erropak jantzi zitxun. Lepuan, lumadun lepoko deigarri bat jantziz. Gizon zaharrak hau ikusita, jainkoekin elkartu ta zigor bezela, tipo hau animalia itsusi hontan bihurtzia erabaki zuten. Hain itsusia da, zein zuhaitz atzetan izkutatzen den, lotsatuta.
Hala ere guri animalia ederra iruditxu jakun.
Oso esperiantzia interesgarri ta dibertigarrixa izan zan. A lot of fun! ta azkenerako inglesa be mejorauta etorri ginan! jijiji!

(Holakorik deskargatik ezin pasau. Road Train izen aproposa dake.)
Iparraldeko lurraldeetatik, orainguan Ekialdera eingo genduan, Cairnseko GREAT BERRIER REEF, koral barrera itzela ezagutzeko asmoz, ta baita merezitako atsedenaldi bat hartzera. 4 hilabete gelditu barik egon da gero behar genduan eta.
CAIRNS
Cairnseko iparraldian Oihanak koralarekin egiten du topo. Ta bertako hondartzak aproposak iruditu jakuzen deskantsatzeko. Cape Tribulationeruntz juterakuan Ellis Beach eko bungalowak gustau jakuzen ta erabaki gendun hori izango zala gure etxia 10 egun luzetan!!!

(Cape Tribulation. "Where the Rainforest meets the Reef" )

(Ezetz hemen bainau! Baietz!)

(Armiarma hau Ikerren eskua morokua zan!)

(Kokodriluak egotiaz gaun, ziztada bakarrakin hil zaitzaketen Box Jellyfish medusa dagoz !!!)

(Besarkada)
Hor izango zan gure hurrengo reality show-a: BUNGALETXEA.



Bungaletxian egun guztian ez genduan ezer bisitatzerik eukiko, inongo hostelik topatzerik eukiko, ez genduan pasta ta arroza jango!!!
Hondartza luze bat, bungalow polit bat, 10 egunetarako janarixa ta buzeo kurtsorako textu liburua!!!

(Erropak aurretik eruanda genitxun. Hau danau janarixa da!!)
Bungaletxian froga oso gogorrak pasau bihar izan genitxun:\
1.Hondartza polit baten zein gure terraza tropikalean buzeoko liburua irakurtzia


2.Goizeko 6etan jaikizia eguzkiari egunon esateko



3.Pasiara luziak ematia.

4. Etxian bezela bazkaltzia guretako bakarrik zan sukalde baten.




5.Hurrengo herrialde exotikoetako informazinua irakurtzia

6. Gorro farregarria duten gizon bitxiei argazki bat ateratzeko eskatzea, parrez lehertu gabe.

7.Hondartza paradisiako baten korrika eitxia.

(Asko akordau ginan Otaola etorbidiakin!! jijijij)
8.Palmera azpixan deskantsatzen zaozela koko batek ez ematia

Ta... bukatu zan Bungaletxia!!!!
Oin Klasera!
Cairnsera bueltan liburuan ikasitxakua demostratzeko garaixa helduko zan.

Horrez gain piszinan ariketak egiten pasatzen genduan egun guztixa, ta azterketan 9,8 atara ta gero itsauntzi baten jun ginan 3 egunetarako Reef-era.
Klasiak inglesez pentsau baina hobeta jarraitu genduazen. Egixa esan irakasle ona euki genduan eta klasekide hobiak.

(Erwin, Daniel and Darrah. Adventure Divers! )
Barkuan Jan eta buzeatzeko denbora bakarrik euki genduan, 3 egunetan 8 inmerzino ta 2 snorkel egin bait genduazen. Eskuak ondo zimurtuta geldutxu jakuzen hainbeste ur eta gero.

(Klase batzuk be euki genduazen barkuan)

(Reefera juten, Seasick froga estu pasau zeben batzuk!!)

(Gure instructor-ek tiburoiak zitxuen kamisetetan, baina hemen ez da tiburoirik egongo ezzzzzz?)

(Gure taldia uretarako prestatzen. Heldu zan momentua!!!)

(Ta botoi honi emon ezkero zer pasatzen da?)

(Bagoiaz beheruntz. Glup!)

(Arrain polit hau ez da ezer, gerora ikusiko genduanakin konparatzen)

(Koral koloretsu mordua edonon, eta ura baino arrain gehixao zeuazela zirudien)

(Politxa eh!)
Esan beharra dakaguezin izan gendula nahi genduan guztia fotografixau. Dordokak, rayak, itsaizarrak, barrakuda taldiak, millaka forma ta koloreko arrain haundi eta txikiak, baina batez ere bigarren eguna eta gero gaueko inmersinuan topauko genduana...
Piskat urduri genden gabian 15 metrora sartu behar ginalako, ta sartu aurretik barko inguruan zerbait bueltaka zebilela konturatu ginan. Barkua behin da berriz inguratzen. Ta ze izango ta.... 4 TIBUROITZAR!!!!
Ai ama! Ta ez dutela ezer eitxe esaten zeben instruktoreek! Jode! Ta guk sinistu behar...ze erremedio.
Bueno, ba traje ta tramankulo guztixak jantzi ta batzutan bakarrik funtziouko zeben linterna txungo batzukin, ala, uretara!!
Egixa esan guapo akojono (dino Hiartek) ta pena bat izan da gure arpegixen argazkirik ez eukitzia.
Gainera instruktoreek uretarta jun aurretik akojonotzeko istorio bat kontau zezkuen barku guztian "Tiburon" pelikulako banda sonora entzuten zan bitxartian!!!!! Ke Kabrones!
Esperientzia oso guapua izan zan, ta urazpizan langosta, Lehoi arraina, eta gaueko urazpiko bizi pillo bat ikusi genduan. Ta gorunzkuan, barkaruntz, hor zeren tiburoiak. Gugandik 10 metrotara ilunetan igerixan. Gure intrsuktorrak linternekin argitzen zitxun eta ai ama, ze bitxo!
Pemtsauko dozuen moruan, esperientzia hau eta gero, edarto ein genduan lo!
Hirugarren egunian, 30 metrotara Deep Dive-a egin genduan eta argazki zoragarri batzuk atara ere.

(Kobazulotik pasatzerakuan, sorpresa!)

(Nemo be topau genduan!)

(Itsas lorituen eskola!)

(Hiart Napoleon Wrase baten onduan)

(Ederra egon behar da laban. Baina hau sartzeko labia be euki ein behar da)

(Adventure Divers billakatuta onezkero!)
Eta honekin, bixar gure hirugarren etapa hasiko dogu. Asia, hor goiaz.
Tokyora heltzeko irrikitan gaoz!!!! Honekin hurrengorarte ta Saionara babies!
Berriz be zorionak honaino heldu zaretenoi. Zuen berri entzutia gustia be gustauko jakun, batzuk piskat abandonauta gaitxuzue ta!
Laster San Juana. Akordauko gara zuetaz! Gu Pekinen egongo gara dagoeneko. Hartu tragu bat gure partez!!!! Gora San Juan!
Portzierto Hiarten eguna dator ta ez dogu nahi urruti gaozelako, ahaztutzerk, beraz ipini alarmia ta hilan 17 idatziguzue munduaribira@gmail.com era. Dagoeneko badago zoriondu duenik (Txenkiu