Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2009/05/06 20:21:44.752 GMT+2

Etxera iritsi baino lehen duzu ERE ordenagailuan!

Hauxe lehen erakutsi dizuedana:

http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-shehulct/eu/contenidos/informacion/ehulku_aholku_guztiak/eu_guztiak/adjuntos/ERE(2).pdf

Posted by: bertxo.2009/05/06 20:21:44.752 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/20 13:58:03.306 GMT+2

Pazkoko euria, urte guztiko ogia!

Euria eta hotza oraindik gure artean  edukiagatik, ez etsi. Esaera zaharrak dioskunez, urte ona dugu zain.

Aditz trinkoen erantzunak dituzue hemen datorren astean begiratzen joan zaitezten.

http://docs.google.com/Doc?id=dcd3xfqh_11htp644c7&hl=en

Posted by: bertxo.2009/04/20 13:58:03.306 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/06 15:35:49.428 GMT+2

Eguberriz balkoinan, Paskoz supazterrean

Hala dio esaera zaharrak; benetan hala gertatzen bada eta zer egin ez dakizula bazaude, zauden tokian zaudela hementxe denbora pasatzeko eta aprobetxatzeko modua.

http://docs.google.com/Doc?docid=dcd3xfqh_10hdwbttdh&hl=en

Posted by: bertxo.2009/04/06 15:35:49.428 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/04/06 15:18:38.087 GMT+2

Eta oporretan, zer?

Aste Santuko oporrak ate joka ditugu, gehienontzat pilak kargatzeko garaia izaten da, baina ihesbidea badira ere arazobidea ere izan daitezke. Zer iritzi duzu horren gainean? Bideoan egun oporrak, bizitza antolatzeko dugun moduaz dihardute WAZEMANKekoek. Berdin pentsatzen al duzu?

 <P> 

Posted by: bertxo.2009/04/06 15:18:38.087 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (5) | References (0)

2009/03/23 17:26:43.965 GMT+1

Arazi ariketaren erantzun orria

Zalantzarik baduzue aditzoinaz edo aditzoina+arazi-z, hemn dituzue erantzunak. Zalantzaren bat geratu bazaizue glan komentatuko dugu.

http://docs.google.com/Doc?id=dcd3xfqh_9fw78bgcq

Posted by: bertxo.2009/03/23 17:26:43.965 GMT+1
Tags: ariketak-gramatika | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/03/15 12:53:40.260 GMT+1

Eta sortzen dugun zaborrarekin, zer?

Ez dakit etxez etxeko zabor bilketaren inguruko informaziorik baduzun. Gaur egun ez dakigu zaborrarekin zer egin, ez dugu gure etxe ondoan zabortegirik  nahi, baina, aldi berean, zaborra sortu eta sortu ari gara. Zein izan daiteke bidea? Bideoa bistaratu ondoren, saia zaitez Zaborraren gaineko ideia zaparrada biltzen hemen bertan,  ea guztien artean zein ideia jasotzen dituzuen.

 

Posted by: bertxo.2009/03/15 12:53:40.260 GMT+1
Tags: bideo-arguidoak | Permalink | Comments (5) | References (0)

2009/03/11 16:01:46.531 GMT+1

Arazi eta Aditzoinak

Hau da  Euskaltzaindiak dioena Arazi eta Aditzoinen formari buruz:

http://docs.google.com/Doc?docid=dcd3xfqh_6sqb9z6gw&hl=en

Ondo irakurri eta ondoren praktikan jarri ariketatxo hau eginez:

http://docs.google.com/Doc?docid=dcd3xfqh_7mhtwr7vz&hl=en

Posted by: bertxo.2009/03/11 16:01:46.531 GMT+1
Tags: gramatika-ariketak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/03/01 23:23:18.200 GMT+1

Erdal gerundioa euskaraz nola?

Esan bezala hemen duzue erdal gerundioa euskaraz zuzen egiten lagunduko dizuen azalpena.

http://docs.google.com/Doc?docid=dcd3xfqh_8t8b95wg9&hl=en

Posted by: bertxo.2009/03/01 23:23:18.200 GMT+1
Tags: gramatika-azalpena | Permalink | Comments (0) | References (0)

2009/02/23 23:07:05.489 GMT+1

Mozorroak mozorro, zer deritzozu zuk?

Hizpideak

Mozorroak kanpainan

Mikel Lizarralde  (Berria.info 2009-II-22)

Alfonbra gorririk ez, baina Hollywood Boulevarden egongo balira bezala ari dira gure politikarietako asko hauteskunde atari honetan. Benetako kanpaina aspaldi hasi zela jakitun, eta komunikabideetan azaltzeko modu eraginkorrena indarra mamian baino gehiago azalean jartzea dela pentsatuta, Ajuria Enerako bidean Hollywood aurkitu dute askok eta askok. Azken batean, mitinekin nor edo nor eramango dute beren altzora, baina aurrez aurrekoan baino gehiago -horietan zalantza gutxikoak biltzen dira-, komunikabideen bitartez egiten dute boto ehiza politikariek.

Eta komunikabideetan badakigu zerk pizten duen arreta. Itsasoan bus-titzen den hautagaia, sardina jana prestatzen duena, mendi tontorrera igotzen dena, arraunean azaltzen dena... Inauterietan gaude, eta  batek mozorroa jantzi izana ere leporatuko die, nahiz eta, askotan, egiten dutena sinetsita egiten duten irudia eman.

Posted by: bertxo.2009/02/23 23:07:05.489 GMT+1
Tags: iritzi artikulua | Permalink | Comments (2) | References (0)

2009/02/23 22:55:57.654 GMT+1

Konparazio berridazketak!

Konparazio perpausak errepasatzeko has zaitezke berridazketa hauek egiten, adostuko dugu noizko egin zenbat. Dena dela, gogoa baduzu lehendabiziko seiak egin!

http://docs.google.com/Doc?id=dcd3xfqh_4kc98zdhh&hl=en

Zalantzak badituzu hemen bertan komentatu beste ikasleekin.

Posted by: bertxo.2009/02/23 22:55:57.654 GMT+1
Tags: konparazioak ariketak | Permalink | Comments (0) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco