2007/11/25 22:19:09.357 GMT+1
langileak greban
Horrelako do Udaletik jasotako oharrak:
Zumaiako kaleetan papera eta kartoia birziklatzeko dauden eduki-ontziak gainezka daudela salatuz, zenbait herritarrek bere kexua adierazi dute Zumaiako Udalean. Egoera honen aurrean, Iñaki Agirrezabalaga alkateak zera adierazi nahi du: "Papera eta kartoia birziklatzeko eduki-ontziak jasotzeko ardura Urola Kostako Mankomunitateari dagokio. Bertako arduradunekin harremanetan jarri gara eta zerbitzu hori ematen duen enpresako langileak, Despanorsa S.Lkoak, greban daudela adierazi digute. Momentu honetan enpresako arduradunak eta langileak negoziatzen ari dira esan digute, baina printzipioz, grebak aurrera jarraitzen duela diote".
Urola Kostako Mankomunitateak gutxieneko zerbitzuak emateko aukera aztertu du, "baina Eusko Jaurlaritzatik langileek greba egiteko eskubidea daukatela eta kasu honetan ezin direla zerbitzu minimoak eskaini", azaldu du alkateak. Mankomunitateko ordezkariek alkateari jakinarazi diotenez, Mankomunitatearentzat kartoiak jasotzen dituen beste enpresa bateko langileak lurrean dagoen papera eta kartoia jasotzen ari dira.
Kaleak paperez eta kartoiez beteta ikustea ez dela batere atsegina jakitun, Iñaki Agirrezabalaga alkateak herritarrei "pazientzia izateko eta papera eta kartoia beteta dauden eduki-ontzietan ez pilatzeko" eskaera luzatu nahi die.
Nork: nahitaezin.2007/11/25 22:19:09.357 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/24 11:46:23.460 GMT+1
Tratu txarrak zumaian
|
Orain arte, 2007an hiru salaketa jarri dira Zumaian; igandean Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da |
Nork: nahitaezin.2007/11/24 11:46:23.460 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/19 16:38:28.314 GMT+1
Gurasoentzako bi hitzaldi eskeiniko dira
Etxean ere euskararen erabilera sustatu nahian, bi hitzaldi antolatu ditu Udaleko euskara zerbitzuak aste honetarako. Lehena, guraso erdaldunentzat; bigarrena, guraso euskaldunentzat.
Asteartea, 18:30 (Foronda): GAZTELERAZ
"No sabemos euskara...¿cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas?"
Iñaki Eizmendik eta Julio Ibarrak emango dute hitzaldia.
Osteguna, 18:30 (Foronda): EUSKARAZ
"Nola lagundu nire seme-alabei euskaraz bizi daitezen?"
Iñaki Eizmendik eta Julio Ibarrak emango dute hitzaldia.
Nork: nahitaezin.2007/11/19 16:38:28.314 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/15 16:13:53.901 GMT+1
Kumun publikoa tren geltokian
Gai honen inguruan prentsa-oharra kaleratu du. Honela dio:
"Joan den astetik Zumaiako EuskoTreneko tren geltokian komun publikoa dago. Iñaki Agirrezabalaga Zumaiako alkateak aditzera eman duenez, azpiegitura berriak tren-geltokiak urtetan izan duen "hutsune nabarmena" beteko du. Antza denez, herritarren kexu ugari jaso ditu alkateak tren-geltokian komunik ez zegoelako. "Estazio auzokoek behin baino gehiagotan salatu dute komun falta zegoela, eta ez dira bakarrak izan. Zumaiar asko izan dira kexu horrekin gerturatu zaizkigunak".
Egoera bideratu nahian Zumaiako alkatea EuskoTreneko arduradunekin jarri zen harremanetan. Herritarren kexuak helarazi zizkien eta zumaiarren eskaerari men eginez, komunak egitea onartu zuten. Lan horiek gainera, ez dute kosturik izan Zumaiako Udalarentzat.
EuskoTrenek Zumaian duen tren geltokian, hortaz, komuna jarri dute eta joan den astetik dago erabilgarri. Altzairu herdoilgaitzez egindako komun publikoa automatikoa da, bakarrik garbitzen den horietakoa eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitua. EuskoTrenetik jakinarazi dutenez, astero-astero behar diren materialen horniketa egingo dute. Horretaz gain, astero garbiketa sakon bat egingo dute.
Zumaiako tren-geltokia 1926. urtean eraiki zuten. Ramon Cortazar arkitektoak egin zuen diseinua, eta urtetan Urolako Trenbidearen geldiunea izan zen. Hainbat urtetan itxita egon ondoren, 1997 urtean zaharberritze lanak egin zituzten Bilbo eta Donostia elkartzen dituen tren-linearako."
Nork: nahitaezin.2007/11/15 16:13:53.901 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/14 18:41:28.016 GMT+1
Julene Azpeitia ipuin lehiaketa
Urriaren 31n bukatu zen Julene Azpeitia Ipuin-lehiaketako lanak aurkezteko epea. Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuko arduradunek emandako datuen arabera hogeita bederatzi lan aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Epaimahaia abenduan bilduko da ipuinak irakurri eta onenak zein diren erabakitzeko. Sari-banaketa otsailera arte ez da egingo.
Josune Herrarte Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariak emandako datuen arabera, XX. Julene Azpeitia Ipuin-lehiaketara hogeita bederatzi lan aurkeztu dituzte, joan den urtean baino zortzi gehiago. Idazle gehienak kanpotarrak izan arren, tartean badira Zumaia bertakoak, bost, hain zuzen. Lan gehienak gipuzkoarrek idatzitakoak izan badira ere, nafarrek eta bizkaitarrek idatzitako lanak jaso dituzte aurtengo edizioan.
Ez dute lan erraza izango epaimahaia osatzen duten hiru epaileek. Aurtengoan honako hauek osatzen dute ipuin-lehiaketako epaimahai: Ana Urkiza Ondarroako idazleak, Imanol Azkue zumaiarrak -Euskadi Sarietako finalista izan da aurten- eta Iban Zaldua idazleak -besteak beste, joan den urtean Euskadi Saria irabazi zuen Etorkizuna izeneko lanarekin-. Hiru epaileak abenduan elkartuko dira.
Euskara Zerbitzutik jakinarazi dutenez, "epaimahaiak saridunak erabaki bezain laster" ezagutaraziko ditugu hogeigarren edizioko irabazleen izenak. Urtero bezala, hiru sari banatuko dituzte: ipuin onenaren sari nagusia, bigarren ipuin onenaren saria eta zumaiarrek idatzitako lanik onena. Lehenengoak 3.000 euroko ordainsaria jasoko du; bigarrenak, 1.500 eurokoa, eta hirugarrenak, 1.000 eurokoa. Lehiaketa KUTXAk babesten du.
Sari-banaketa ekitaldia
Sari-banaketa ekitaldia noiz eta non egingo den ez dute oraindik zehaztu. "Erabat zehaztu gabe dago, baina litekeena da otsaileko bigarren astean banatzea", jakinarazi dute Euskara Zerbitzuko departamentutik.
Nor zen Julene Azpeitia?
Julene Azpeitia 1888ko urtarrilaren 8an jaio zen Zumaian. Irakaslea eta idazlea izan zen -euskaltzain urgazle eta 1975az geroztik euskaltzain ohorezko izan zen-. Garaiko euskal aldizkari gehienetan idatzi zuen eta haur literaturaren alorrean nabarmena zen hutsunea betetzen ahalegindu zen helburu pedagogikoak transmititu nahian. Idatzi zituen lanen artean aipagarrienak hauek dira:
Haurrentzako ipuin eta irakurgaiak: Amandriaren altzoan ipuin-bilduma; Irakurri, Matte, 1932; Zuentzat; Goizeko Izarra, 1959; Auntza Baratzan, 1959.
Nobelak: Odolak, odolari dei eta Martxela.
Sukalde-liburu bat: Osasuna, merketa eta yanaritza.
Irakurtzen eta idazten ikasteko haurrentzako metodo bat: "Umien Adiskidea", 1961.
Nork: nahitaezin.2007/11/14 18:41:28.016 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/14 18:33:03.502 GMT+1
Zumaiarrak behobian
1:36:07 Aizpurua Etxaniz, Mitxel (5168)
1:24:54 Alberdi Goenaga, Jose Luis (1614)
1:27:13 Alberdi Sesma, J. Antonio (2167)
1:30:32 Alday Txapartegi, Iñigo (3264)
1:23:38 Alkorta Galarraga, Iñigo (1339)
1:56:14 Argote Vivar, Jose Ignacio (10841)
1:27:29 Azpillaga Etxeberria, J. M.(2227)
1:25:00 Baraibar Garmendia, Leire (1635)
1:55:34 Cinto La Puente, M. P. (10698)
1:54:22 Egiguren Egiguren, Itziar (10469)
1:37:24 Eizagirre Azpiazu, Jokin (5604)
1:25:18 Elizalde Azkue, Xabier (1695)
1:35:29 Elosua Aperribai, Jose Luis (4959)
1:32:00 Epelde Unanue, Andoni (3749)
1:39:23 Etxeberria, Pedro (6284)
1:56:59 Fernandez Escobedo, A. (10980)
1:24:08 Florez Esnal, Julian (1446)
1:28:28 Holgado Juidias, Javier (2521)
1:54:38 Irigoien Lapeira, Arri (10516)
1:49:53 Larrañaga Agirre, Joseba (9448)
1:19:45 Larrañaga Mujika, Jon (673)
1:34:17 Leon Eizagirre, Oihan (4567)
1:40:02 Leon Zendoia, Jose Luis (6538)
1:49:03 Leonet Arrieta, Eneko (9247)
1:50:48 Llavori Osa, Iñigo (9667)
1:54:39 Lopez Martin, Xanti (10518)
1:30:48 Moreno Hernandez, Juan (3345)
1:41:04 Odriozola Oiarzabal, Iñigo (6893)
1:32:05 Olaizola Antia, Manu (3782)
1:11:07 Osa Pena, Jaime (89)
1:38:35 Ostolaza Manterola, Iñaki (6015)
1:10:41 Rodriguez Bakeriza, Jonan (79)
1:54:06 Serna Arrizabalaga, I. (10424)
1:54:06 Serna Arrizabalaga, Isabel (10425)
1:50:17 Usabiaga Garcia, Fernando (9541)
1:38:34 Yeregui Eguiguren, Julian (6009)
1:56:14 Zapirain Elosegi, Alaitz (10838)
1:27:05 Zubia Duran, Eduardo (2134)
1:30:35 Zubimendi Lopetegi, M.M.(3276)
1:27:43 Zubimendi Santamaria, Ibai (2304)
Nork: nahitaezin.2007/11/14 18:33:03.502 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/11 20:47:51.685 GMT+1
Espainiako txapeldun
Joan den asteburua asteburua bikaina izan da Euskal Herriko eskalatzaile emakumezkoentzat, helduetan Irati Anda gasteiztarrak lortu zuelako txapela, eta 18 urtez azpikoen kategorian Josebe Zarautz zumaiarrak. Espainiako Kopako hirugarren eta azken proba izan zen Madrilgoa eta Iratik eta Josebek biek lortu du txapela, bakoitzak bere kategorian. Aurreko bi probetatik bat irabazi egin zuen Josebek (Fuerteventuran), eta bestean hirugarren postruan sailkatu zen (Terrassan).
Nork: nahitaezin.2007/11/11 20:47:51.685 GMT+1
Etiketak:
kirolak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/08 21:37:51.031 GMT+1
zumaiako itsas barran panel bat ezarri dute
Egun hartan herriko sei gazte hil ziren itota olatu handi batek eraman ondoren. Egun hartan gertatutako kontatzeko, panel bat jarri du Udalak barraren hasieran, 'Junta de salvamento 15 de noviembre' delakoa aurkitzen zen lekuaren aurrean.
Panelean garai hartako egunkarietako albisteen eta argazkin irudiak jasotzen dira. Itsasoan hil zen Jose Maria Zubia 'Mari'-ren bizitza ere kontatzen da panelean.
Udaletik aditzera eman dutenez, barraren erdi aldean dagoen oroigarria berriztatzeko asmoa ere badago, une honetan nahiko egoera kaxkarrean aurkitzen baita.
Nork: nahitaezin.2007/11/08 21:37:51.031 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/06 16:55:32.661 GMT+1
merkatariek bilera egingo dute udaletxean
Bere garaian, saltoki handiek herrietarako merkataritza guneen itxura hartu omen zuten erosleari erakargarriago izateko. Horrela, kaleak, seinaleak, eserlekuak, tabernak eta beste dituzte saltoki handiek. Orain, herrietako merkatariek saltoki handiekin lehiatu ahal izateko, kontrako bidea proposatu du Eusko Jaurlaritzak: saltoki handien itxura ematea herrietako merkataritza guneei. Horretarako, Merkagune proiektua jarri du martxan.
Dendetako seinale, kartel, kaleko parola, eserleku, apaingarri eta besteren itxura bateratzea da proiektuaren asmoetako bat, herriguneek saltoki handi baten itxura har dezaten. Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo saileko kontseilariorde Rodrigo Garciak azaldu duenez, irisgarritasuna izango da aztertuko den beste gai bat: "Saltoki handietara autoarekin joatea oso erosoa da; herriguneetan, aldiz, zailtasun handiak izaten dira. Zaila da, baina arazoari irtenbide bat eman behar zaio".
Horretaz gain, saltoki handietan bezala, herriguneetan ere supermerkatu bat edo bi izango dira ardatzak. Eta horren inguruan zineak, haurrentzako parkeak, jatetxeak, tabernak erakusketak, ekintza kulturalak...
Merkagune proiektuaz hitz egiteko bilera egingo dute Udalak eta merkatariek, bihar asteazkena, 15:00etan, Udal pleno aretoan.
Nork: nahitaezin.2007/11/06 16:55:32.661 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/11/05 16:13:04.278 GMT+1
gaur hasiko da III. zinema eta kooperazio emanaldia
Gaur hasi eta osteguna arte, nazioarteko lankidetzarekin zerikusia duten filmak eta dokumentalak ikusi ahal izango dira gauero Aita Mari aretoan. Film guztiak Kubakoak dira.
Astelehena 5 (22:00, Aita Mari)
Montañas de luz (53:19 min.) eta La Chivichana (14 min.) dokumentalak emango dituzte gaur. Kubako medikuek hainbat herrialdetan eskaitzen duten laguntzari buruzko da lehena. La Chivichana-n berriz, Sierra Maestrako eskualdean asmatut duten auto modelo bereziaren berri ematen da.
Asteartea 6 (22:00, Aita Mari)
Hiru dokumental labur eskainiko dira: Rasgando velos (17 min.), Video de familia (47 min.) eta Sueño de mujeres (20:19 min.). HIESAk jota bizi diren hainbat lagunen bizitzak eta testigantzak jasotzen ditu Rasgando velos filmak.
Video de familian berriz, familia baten historioa kontatzen da: Raulitok lau urte daramatza etxetik kanpo eta familiak bideo-gutun bat bidaltzea erabaki du. Dena ondo doa, arrebak sekretu baten berri ematen dion arte.
Kubako mendialdean bizi den giza komunitate batek aurrera eramandako garapen proiektu baten berri ematen du Sueño de mujeres filmak.
Asteazkena 7 (22:00, Aita Mari)
Bost film izango dira asteazkenean:
Jose Manuel, la mula y el televisor (14 min.): Sierra Maestrako kimatzaile bat da Jose Manuel. Etxean familiarekin telebista ikusten ari dela, argindarra joan eta telebista saioarekin berak jarraitzea erabakitzen du.
Gotica a gotica (23:40 min.):Gizarte ekintza erakusten du, Kubako hainbat esperientzia kontatuz.
Al compás del pilón (9 min.): Kubako nekazarien hainbat istorio eta kondaira jasotzen ditu.
Fidel, el hombre de las cucharitas (20 min.): 1962ko misilen krisialdian, Fidel Valdesi Kubako kostaldea defenditzea egokitu zaio, eta egoera latz horren tentsioak nerbioak jota utziko du.
Casas en la pantalla (8 min.): EICTV telebista kateko ikasle talde batek dokumental bat egin nahi du; filmatzeko beren etxeak utzi dizkieten familiak izango dira protagonistak.
Osteguna 8 (19:30, Aita Mari)
Barrio Cuba (100 min.): Hainbat arraza, sineste eta itxaropenen bilgune da Habana. Tragediak, barreak eta euforiak nahasian daude den. Jatorri ezberdineko hainbeste jendek osatutako ozeano zabal horretan agerikoa da hiriaren drama.
Nork: nahitaezin.2007/11/05 16:13:04.278 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)