Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/05/07 17:36:56.883 GMT+2

Ikastola..

Kaixo!!

Zelan??

Beno ba denbora bat daramagu pentsatzen ea nora joango garen ikastola bukatu ostean eta denok aurrera begiratzen dugu.. ikastola berrian pentsatzen.. lagun berriak.. irakasle berriak.. baina atzean utzi dugun guztiaz ez gara ohartzen. Hainbat bizipen elkarren ondoan pasa ditugula. Astitzen, Sarrian, Briñasen, ikas-bidaian.. Baina txarrena ez da hori, ez. Txarrena da konturatzea ikas-bidaian asko batu garela, elkarri ondo ezagutu dugula eta egia da, gure gorabeherak eduki ditugu, baina ez dira impedimentu izan ondo pasatzeko eta lagun onak bihurtzeko. Gainera irakasle asko gogoratuko ditugu.. asko bidean zehar utzi gaituztenak.. beste asko bide osoan gurekin egon direnak.. zeren azken batean ikastola bidaia bat da, gure bizitzako bidairik eta garrantzitsuena. Bertan dena ikasi dugulako, lagunak egin ditugulako eta gure momentu on nahiz txarrak pasa ditugulako.

Horietako irakasle bat.. Anizeto izan da, beti gogoan edukiko ditut bere negatiboak.. ajjaaj eta bere trebesia bertsolaritzaren munduan.. ajajj

 

"Ni eta zuek aurkitu ginen

halako egun batean.

Beti ez baina, sarritan pozik

izan naiz zuen artean."

                              Anizetoren bertso zati bat. Gogoan zaitugu.

 

Besterik gabe.. mxx eta ondo pasa!!

Nork: Nerea eta Aitor.2008/05/07 17:36:56.883 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.