2007/10/08 13:19:31.798 GMT+2
Freebatasuna
Nork: neretto.2007/10/08 13:19:31.798 GMT+2
Etiketak:
freebatasuna
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/09/04 19:55:31.063 GMT+2
Azkenean, Otto Pette
Aspaldian nuen liburu honi heltzeko gogoa (argitaratu zenetik esatea agian gehiegitxo esatea da, baina hor nonbait...). Behin baino gehiagotan izan dut liburutegian eskuartean, baina aurtengo uda arte ez naiz ausartu. Ausartu diot, ze badirudi beldurra niola. Lodierak ez nau inoiz beldurtu, areago, erakarri egiten nauela esango nuke, "ona bada luzaroago gozatzeko aukera" (txarra bada, pikutara, jakina). Ez dakit zerk bultzatzen ninduen azkenean beste liburu bat aukeratzera. Maisulantzat hartua izatea, agian? Horren beldur nintzen?
Kontua da aurtengo oporretan ausartu naizela, eta eskerrak, bete-betean asmatu baitut. Disfrutatu dut, istorio eta estiloarekin, oso noizean behin egiten dudan bezala, gainera. Euskara, literatura, eta beraz, euskal literatura maite duen orok irakurri beharrekoa.
Horrelako sentsazioa uzten didan eleberri gehiago nahi ditut. Nahiko gazte nintzela Saizarbitoriaren Hamaika pauso oparitu zidaten; orduan irakurtzen hasi, baina pare bat saioren ondoren utzi nuen. Orain, berriz ekin behar diodala otu zait, ia Otto Petterekin bezala gertatzen zaidan.
Nork: neretto.2007/09/04 19:55:31.063 GMT+2
Etiketak:
gazi-gozoak
liburuak
literatura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/06/26 19:32:05.246 GMT+2
Ikuspegia
Nork: neretto.2007/06/26 19:32:05.246 GMT+2
Etiketak:
gazi-gozoak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/25 13:18:47.518 GMT+2
Erantzunik gabeko galderak
Gutxitan irekitzen ditut postara iristen zaizkidan mezu kolektiboak, eta baliteke gauza onak galdu izana, baina gehienetan mezu melengak izaten dira, edo denbora galarazten dizuten tontokeriak. Ondorengoa gaur iritsi zait, eta euskaraz dagoen gutxi horietakoa izanik ireki egin dut. Ez dakit egilea nor den, baina hor duzue:
Erantzunik gabeko galderak (konplexutasun mailaren arabera sailkatuak)
Zergatik dago Euskal Herriko taberna guztietan Txalupa izenez bataiaturiko ogitartekoren bat? Zergatik ogitarteko horiek ez dute zerikusirik euren artean?
Zergatik Trivial Pursuiteko Jokoak eta Kirolak saileko galderak zezenketei buruzkoak dira beti?
Zergatik mugitzen da hainbeste Joseina Etxebarria hitz egitean?
Zergatik daukate pilotariek kokainazale itxura kalez jantzita ageri direnean?
Zergatik erosten du mundu guztiak ordenagailua? Zergatik erosten dute ordenagailua koadernoa sekula erabili ez dutenek ere?
Zergatik dira emakumezko irrati eta telebistako esatari guztiak larritasuneraino gozo eta eztiak?
Zergatik aipatzen dute bertsolariek hainbeste euren ama?
Gelditzen ote zaio garbitzeko irudi zatirik Atutxari?
Zergatik aukeratu dute ardi latx eta sinpatiko bat euskaldunen sinbolo?
Zergatik amaitzen ditu Rafa Diezek hitz guztiak k-z?
Nork esango dio Arnaldo Otegiri euskaraz ez dagoela hitz esdrujulorik?
Nora doaz galtzen diren galtzerdi umezurtzak? Nork eraman ditu?
Zergatik lehen ez zuen inork biktima izan nahi eta orain jende guztiak nahi du?
Norbaiti gustatzen al zaio (benetan) tofua?
Zergatik ezin dira egin jaki iragarkiak kaka egiteko beharrari oles egin gabe?
Zergatik dira Euskaltzaindiko kide gehienak hain siniestroak? The Cure entzuten al dute euren bileretan?
Zertarako demontre irakurri duzu zutabe hau?
Nork: neretto.2007/05/25 13:18:47.518 GMT+2
Etiketak:
gazi-gozoak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/26 22:14:20.342 GMT+2
Edertasuna ardoaren ikuspegitik
Afaltzera joan dira. Gelditzen diren bigarren aldia. Ardo beltza eskatu dute, Ribera de Duero. Bigarren botila irekitzearekin batera, elkarren begietara begiratzen ari direlarik:
- Redio... zein polita zauden ardoa edaten dudanean...
Nork: neretto.2007/04/26 22:14:20.342 GMT+2
Etiketak:
gazi-gozoak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/29 21:26:32.996 GMT+2
Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (V)
Gazte ginen , gazte...
Hauxe bilakatu zaizkit egunak
estutzen nauen bakardadearen konpainia
hura gero eta gehiago maitatzeari beldur
atsegin mingarria ematen baitit
oso maitatzen hasia bainaiz,
Bakardadea
"bakardade sasoian bizi gaituk,
bakarminez oldartuak"
Sarriren gazi-gezak
nere erraietan uztarri
"Oi Bakardade, Bakardade!"
balitz bederen poeten erresuma
balitz amodio galduen usaina,
soilik ilunpetako emaria
baina merkealdietan ikusi izan dut,
jendartean pagotxa bila.
Ezpain ezezagunetan ernatu zait
ene desiraren bortitzak lizundua,
Ez da amorante makala
irudimenarekin hirukotea osatzea
onartzen duenean.
Ederra da nere bakardadea
Udazkeneko tristeziaren
kolore gorrixkaren antzerakoa
Bakartasunez
busti ohi ditut larunbat gauak
Sarriren letrak,
oroitzapena izateari utzi dion
ustezko irri majikoa,
sabaiko armiarma sarea,
kokteleran ,
eta topa!
Tristeziak harrotzen dizkit igandeak
aldika iragazi zait astegunetara
Ajea nostalgiaren erresumina izanik
ez da malkoentzat tarterik
koktelek gorputza idortzen baitute;
Bakardadeak halaber.
Nork: neretto.2007/03/29 21:26:32.996 GMT+2
Etiketak:
poema
gazi-gozoak
poesia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/20 21:33:15.588 GMT+1
Welcome to Scotland
Uztailaren 5 batean izan nintzen lehen aldiz Edinburgon. Orduan lan egitera abiatu nintzen, eta 2 hilabete eta erdi eman nituen han.
Handik itzuli berria naiz gaur, 5 urte zaharragoa naiz eta 5 urte hauetan hara noiz itzuliko ibili dut buruan. Eta bueltan naiz, hara. Bitxia da nola gordetzen diren gauzak memoriaren zokoren batean, eta nola irudi batek, usain batek zoko haietatik aterarazten dituen.
Ezagutzen ditudan hiririk ederrenetarikoa da Edinburgo. Ederra alde zaharretik hasi eta auzoetaraino. Hori nuen gogoan eta berretsi ahal izan dut, nahiz eta zebilen haize izoztuak kaleez behar bezala gozatzea galarazi zenbaitetan.
Bidaiatzea ederra da, eta nik suertea daukat bidaiatu ondoren etxera itzultzearekin disfrutatzen duen horietakoa bainaiz.
Nork: neretto.2007/03/20 21:33:15.588 GMT+1
Etiketak:
bidaiak
gazi-gozoak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/21 21:42:01.893 GMT+1
Dublin again
Dagoeneko 5 urte pasa dira Dublinen izan nintzenetik. Lekuak gure baitan daude (hau ez dakit nirea den edo nire memorian gordetakoa plagiatu dudan...bigarrena seguruenik). Esan nahi dut nekez aldatuko digula aldartea leku batek; nekez tristatuko nau gaur, adibidez, Dublin goibelak. Anyway, gustatu zaidala aurretik bisitatutako lekuak ezagutzea, eta eroso ibili naizela kaleetan barrena. Baina orduko bizipenak ez zaizkit aurka altxatu, eta poztu nau konturatzeak ez dudala iragana faltan sumatzen.
Aurtengoa bisitatutako lekuetara itzultzeko urtea izango dut, hurrengo martxoan Edinburgora joatekoa bainaiz. Eta hangoa... ezin ziurtatu altxatuko ez zaidanik.
Nork: neretto.2007/02/21 21:42:01.893 GMT+1
Etiketak:
bidaiak
gazi-gozoak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/12 21:08:33.809 GMT+1
Txokolatezko etxea
Nork: neretto.2007/02/12 21:08:33.809 GMT+1
Etiketak:
bidaiak
gazi-gozoak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/11 22:28:51.759 GMT+1
Brooklyngo zubia edo ametsa bete zenekoa
Beti izan dut halako zera bat zubiekin, azal ezin dezakedana. Agian neure barruko frustazioren baten seinalea izango da, beste zerbaiten isla. Batzuetan zera hori urarekin lotua dagoela pentsatu izan dut, eta orain ez dakit zein izan zen lehenago, urarekikoa ala zubiekikoa. Kontua da zubi bat neukala aspaldian gogoan, eta azkeneko udan zeharkatu dut, Brooklyn bridge. Handik egin genuen manhattanerako sarrera, eta berriz ere, ez dakit zer ote zen gehiago erakarri ninduena, zubia zeharkatzea edo horrek zekarren guztia.

Nork: neretto.2007/02/11 22:28:51.759 GMT+1
Etiketak:
bidaiak
gazi-gozoak
zubiak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)