Maleta prestatzen gabiltza, beti behar-beharrezkoa den zerbait ahaztuko zaidalako sentsazioa izaten dut...
Hementxe gure bidai kaiera idazteko asmoa dut, ahal izango dudan jakin ez arren. Saiatuko naiz, bederen.
New Yorken emango ditugu lehenengo 3 egunak. Ondoren, Canadarako hegazkina hartuko dugu. British Columbiara joango gara (mendebaldera: Vancouver, Rocosas...). Bertan furgoneta bat hartu eta 15 egun emango ditugu hemendik hara.
Sabelaldean tximeletak ero dabilzkit!
Erantzunak
Nork: xorino.2006/08/05 00:54:03.090 GMT+2