Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/06/15 22:32:29.362 GMT+2

Sanfermin haizea

Gogoaren eragina izango da, seguraski bai, baina gaur arratsean auto barruko beroa arindu nahian lehiatila jeitsi dudanean, sartu den haizeak sanferminak ekarri dizkit burura.

Sentimendu erromantiko xamarra da festa horiekiko dudana, edo nostalgikoa; Iruñera abiatzeko lepoz zihoan autobusa hartzen genuenekoa, txoznetan katxiak hartuta suak ikusten genituenekoa, jendartean ezagunen bat ikusteko begiak zabal irekitzen genituenekoa.

Txoznak kendu zizkiguten urtean guretzat sanferminak ez ziren jada hain sanfermin izan. Oraindik ere hala da.

(Tira, gustora ere ibiliko gara sanfermin ez hain sanfermin horietan!)

Nork: neretto.2006/06/15 22:32:29.362 GMT+2
Etiketak: iruñea gazi-gozoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.