Café de las Ciudades Argentinan sortutako aldizkari elektronikoa da. Interesgarria.

Hiriaren inguruko Topagunea sarean. Hiriari buruzko ezaguerak, hausnarketak eta begirakadak Hiriarekiko maitasuna. Punto.
Nork: neskafe.2008/05/27 16:29:24.424 GMT+2
Etiketak:
kafea
hiria
hirigintza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/03/07 01:22:37.404 GMT+1
McCafé vs Starbucks: coffee shop-en arteko borroka
Horregatik hasi dira borrokan Macdonals-en McCafé eta Starbucks famatua edo, esate baterako, Donuts.en filiala den Dunkin Coffee Madrilen. Borroka latza, bai horixe.
Nork: neskafe.2008/03/07 01:22:37.404 GMT+1
Etiketak:
shop
coffee
borroka
dunkin
guda
starbucks
mccafé
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/02/18 23:22:47.275 GMT+1
Steve Wozniak: adimena artifiziala kafea egiten jakitean datza
Adimen artifizialari buruz galdetu diotenean Steve Wozniak (Stephan Gary "Woz" Wozniak ) famatuak, urruti ikusi du.
Zer da adimena artifiziala? : Kafe kikara bat prestatuko dizun robota:
"A robot that could get him a cup of coffee" esan du Wozniak-ek elkarrizteka batean.
"Nere etxera etor zaitezke eta kafe kikara bat prestatu, joan naiteke zure etxera eta kafe kikara bat prestatu han, baina pentsa ezazu zenbat denbora behar duen robot batek horretarako: etxea identifikatu, kafe-maikina ezagutu, nola funtzionatzen duen ikasi, ..." bide luzea, oso luzea, da.
Eta robotek ez dute kaferik hartzen ...
Nork: neskafe.2008/02/18 23:22:47.275 GMT+1
Etiketak:
steve
kafea
adimena
robot
wozniak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/01 09:40:35.519 GMT+1
Kafe baten aurrean
Kafe baten aurrean - zenbat gauza gertatzen diren testuinguru horretan -, bururatu zitzaien Sareinak blogekoei Literatura eta feminismoa hizpide izango zituen aldizkari bat, edo hobe blog bat, egitea.
Horrela diote behintzat eta horrela jakin dut nik gaur, kafe baten aurrean. Eta gogoratu dut ahastuta neukan txoko hau. Eskerrak Sareinak, diozuen moduan Ongi etorri sare artera!
Nork: neskafe.2007/03/01 09:40:35.519 GMT+1
Etiketak:
kafea
sareinak
feminismoa
blogak
literatura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/29 00:34:40.854 GMT+2
Kafeak Kalifornian edo mundua txikia da
Gauza bitxia gertatu zait Kafeak garajeen ordez izenburuarekin idatzi nuen mezuarekin. Jackson West-ek blog famatu batean, Business 2.0 aldizkarian idazten duen Om Malik famatuaren blogean, idatzitakoaren erreferentzia eman nuen eta haiek, blog honen hizkuntzarekin harrituta, hurrengo mezuan ea inork zekien zein hizkuntzatan idatzita zegoen nere mezua galdetu zuen.
Eta arraio, berehala antzeman zuten euskara zela!!
Beno, gaia interesgarria da: gaur egun wifi sarea duten kafeek berrikuntza, ideia eta enpresa berrien sorleku aproposak direla, alegia. Horregatik, Tagzania webean horrelako kafeak newofficespace etiketarekin markatu nituen, tartean Eguna Basque izen euskalduneko kafe-restaurantea.
Eguna Basque Mattin Noblia sukaldari Kanbotar gaztearen kafetegia da. Duela gutxi Eguna Basque izeneko kafetegia ireki zuen Nobliak Iluna Basque jatetxeko atariaren eskubitara, EuskoSaren kontatzen duten legez.
Eta gaur, Californiako Coffee berrien historia hau Tagzaniako portadan aipatu dute!! Zein txikia den mundua!
Kafe berritzaile horien mapa:
Nork: neskafe.2006/03/29 00:34:40.854 GMT+2
Etiketak:
coffee
sanfrancisco
califonia
newofficespace
basque
iluna
eguna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/27 23:35:00.160 GMT+2
Iker Txarterina: 7 gramo baino ez

Iker Txarterina algortarrak kafe egileen Maestro del Espresso Junior 2006 lehiaketan parte hartuko du Bizkaia ordezkatzen.
Bere errezeta: kafe egin berria, kikara beroan, txigortu berria eta 7 gramo baino ez kikara bakoitzeko.
Iazko lehiaketan Sevillako Marta Molina ikasleak irabazi zuen.
Zorte on Iker!
Nork: neskafe.2006/03/27 23:35:00.160 GMT+2
Etiketak:
lehiaketa
txarterina
kafea
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/25 00:10:27.282 GMT+1
Kafeak gibela babesten du
Mario Negri (Istituto di Ricerche Farmacologiche) ikerketa zentru italiarrak esan duenez, kafeak alkohol larregi erateak eragiten duen zirrosis eta minbiziaren aurrean babesten du gibela.
Egunean kikara bat baino ez, baina hala ere, lasaiago.
El Living de Sebas blogetik
Nork: neskafe.2006/03/25 00:10:27.282 GMT+1
Etiketak:
kafea
osasuna
gibela
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/16 14:52:33.401 GMT+1
Open Up

You can be rich
With no money to spend,
You can do everything
When you understand...
You can be mother
When you are a man,
Open up...
You know that you can....
Open your eyes
Open your mind
Open your thoughts
Don't stay behind
Open up, open up....
Open up, open up Nescafe....
Oh: Iragaki zahar baten abestiaren letra
Nork: neskafe.2006/03/16 14:52:33.401 GMT+1
Etiketak:
nescafe
musika
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/03/06 00:12:33.888 GMT+1
Kafe prozesua vs Goñi Prozesua
Demagogikoki, Goñi Tabernako nagusi Rikardok bake eta normalizazio prozesua izendatzeko "Goñi prozesua" izena proposatu eta aukeratu izan ez balu, kafezaleen ustez "Kafe prozesua" izen oso egokia da. Dudarik gabe, Baque prozesua edo Goñi prozesua baino egokiagoa.

Nork: neskafe.2006/03/06 00:12:33.888 GMT+1
Etiketak:
goñi
prozesua
seriodemonio
zaldiero
lakasta
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/02/23 17:01:31.649 GMT+1
Kafeak garajeen ordez
Jackson West idazlearen The New Office Space artikuluaren arabera, Kafeak dira gaur egungo garaje berriak San Francisco eta Silicon Valley inguruan.
Hau da berrikuntza, enpresa berriak, proiektu berriak, ... sortzeko leku aproposenak.
Eta hainbat kafe famatu aipatzen ditu:
Ritual Coffee Roasters www.ritualroasters.com
Caffe Trieste www.caffetrieste.com
Reverie Coffee Cafe
Coffee to the People www.coffeetothepeople.com bere Peace, Love, and Coffee blogarekin. Interesgarria kafezale eta berrizaleentzat.
Quetzal Internet Cafe http://coffeeandcocoa.com/
Thinkers Cafe
Zig Zag Cafe
Kafeon izan dezazuela!
Nork: neskafe.2006/02/23 17:01:31.649 GMT+1
Etiketak:
kafea
start-up
web2
0
2
berrikuntza
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (1)