Basajaun gogoan

neu 1456151794697 neu | 2007-03-29 14:24

Ondo gogoratzen dot Josu Zabala "Basajaun" hil eben eguna. Ni Aralarren nengoen lagunekin, urte horretako Jarrairen mendi martxan. Aurreko eguna oso gogorra izan zan...euria para barik denpora guztian...lokatsa...nekea. Kanpamendura ailla ginien, kanpindenda monta ta lotara. Biharamunean danak esnatu ginen pozik ta gogotsu, kriston eguraldi ona etxen eban ta desiaten geunden oinez hastea. Baina gosaltzen geunden bitartean...mazazoa...lagun bat hilda agertu da Itziarren, bularrean tiro bategaz. Trastoak batzen hasi giñenerako informazio gehijjo aillaten hasi zan...etakidea da hildakoa...gerra zikiña geure herria astintzen ostera be...bere izena Josu Zabala zan, Etxarri Aranatzeko semea...eta orduan poza eta gogoa amorrua ta ezintasuna bihurtu zirien...hortxe amaittu zan urte horretako mendi martxa...baina borrokak segiduten dau. Aupa Basajaun!!


Utzi iruzkina: