Estado de desecho

neu 1456151794697 neu | 2006-12-09 23:54

  • Fiskalak hiru urteko kartzela zigorra eskatzen dau hiru urtez ume batez sexualki abusatiaz akusatutako apaiz batentzat.
  • Fiskalak hamabi urteko kartzela zigorra eskatzen dau pasa dan urtian Bilbon taxista bat labankadaz hiltzeaz akusatutako gizon batentzat.
  • Auzitegi Gorenak gizon bat bahitu eben bi polizientzako indultua eskatzen dau, ETAren ekintzak dizela eta oso estresatuta egoazan eta.
  • Enrique Rodriguez Galindo, Joxi eta Josean bahitu, torturatu eta hil arren kalean lasai bizi dan espainiar txakur hiltzailea, aberazten dago idatzi barri daben liburuari esker.
  • Jose Amedo, hainbat euskal herritar hil arren kalean lasai bizi dan espainiar txakur hiltzailea be aberazten dago idatzi barri daben liburuari esker.

Eta bien bitartian, Iñaki de Juana euskal preso politikuak hamabi urteko zigorra jasotzen dau bi iritzi artikulu idazteagaittik.

Nik ez dot nire bizitzako ezta segundu erdi bez galduko espainiar txakurrekin demokraziaz berba etxen, baina jakin nahiku neban horrenbeste aldiz demokrazia eta Estado de derecho berbakin ahoa beteten daben J.J.Imazek, Azkarragak, Patxi Zabaletak eta betiko demokrata guzti hoiek zer esan behar daben guzti honetaz. Jokuaren arauak beteteaz eta demokraziaren legeak errespetatiaz berba etxen dabenean zertaz ari dira exactamente? Hauxe da eurek dauken demokrazia kontzeptua?

 


Utzi iruzkina: