Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/12 21:07:20.717 GMT+2

Errealen argazkiak

Nork: nicorlando.2009/05/12 21:07:20.717 GMT+2
Etiketak: argazkiak 09 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/12 21:04:10.926 GMT+2

Himno Real Sociedad

Nork: nicorlando.2009/05/12 21:04:10.926 GMT+2
Etiketak: real 09 sociedad | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/12 16:53:15.229 GMT+2

Himno Atlhetic

Nork: nicorlando.2009/05/12 16:53:15.229 GMT+2
Etiketak: athletic 09 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/12 16:49:22.630 GMT+2

Copa del Rey

'Athletic hiria' 8.000 metro koadroko gunea prestatu du Athleticek Valentzian. Bilbon bertan ere, San Mameseko guneaz gain, pantaila erraldoiak egongo dira finala ikusteko.

Futbola baino gehiago

Bizpahiru egunez bada ere, aste honetan Bizkaiko hiriburua Valentzia izango dela esan daiteke. Athleticen hiriburua, bai, behintzat. Athletic hiria. Izen hori jarri diote Athleticek Valentzian prestatu duen gune erraldoiari. 8.000 metro koadroko festa gunea izango da, Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finala baino zerbait gehiago eskainiko duena. Kontzertuak, Bizkaiko produktuen dastaketa, Sevillaren aurkako finalerdietako irudiak, finala bera, ekitaldiak... Futbola baino zerbait gehiago, alegia.

Athleticen 23.000-25.000 zalek Mestalla futbol zelaian bertan ikusiko dute biharko finala, baina beste 10.000 zale inguru joango dira Valentziara sarrerarik gabe. Hain justu, 35.000 zale horientzat prestatu du Basauriko Last Tour promotorak Athletic hiria gunea -ez da sarrerarik ordaindu beharko bertan sartzeko-. Mestalla futbol zelaitik 500 metrora dago gunea, Turia ibaiaren Arro Zaharreko Lorategian, 9. sektorean -Loreen Zubiaren eta Erakusketen Zubiaren artean-. Ia bi eguneko festa izango da. 3.200 metro koadroko karpa nagusia, pantaila handi bat, jana eta edana, kontzertuak, irudi historikoak, denda, bazkideen gunea, komunak, ehun zerbitzari, segurtasuneko 50 langile, osasun zerbitzuen gunea... Janaria eta edaria erosteko ez da diruarekin ordainduko, aurretik erositako txanpon berezi batzuekin baizik.

Gaur hasiko dira ekitaldiak, 13:00etan. Hasiera indartsua izango du ekitaldiak: Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohiak eta Fernando Garcia Makua presidenteak Athleticen bandera igoko dute, txistularien laguntzarekin. 13:30ean, Bizkaiko txakolinaren dastaketa izango da, eta 16:00etan, Athleticen eta Sevillaren arteko finalerdietako itzuliko partida emango dute. 11,5 metro zabal eta zazpi metro luze izango da Athletic hiria gunean egongo den pantaila erraldoia.

Musika ere ezin falta horrelako festa handi batean, eta gaur, 19:00etan, bost orduko musika emanaldia izango da. The Bon Scott Band, Juliette Lewis&The New Romantics eta Tequila taldeen kontzertuak izango dira Athletic hiria gunean, gauerdira arte.

Egun handia, berriz, bihar izango da. Finalaren eguna, sentimenduen eguna, galdu edo irabazi, ospatzeko eguna. 12:00etan irekiko dute Athletic hiria gunea, eta 13:00etan, Athleticen historiako hainbat irudi emango dituzte. 16:00etan, berriz, Athleticek eta Bartzelonak 1984an jokatuko zuten Espainiako Kopako finala ikusi ahal izango da. Eta Achtung Babies taldearen kontzertuaren ostean, Mestalla futbol zelaiarekin bat egingo dute. Manu Guix eta Seguridad Social taldeen kontzertuen ondoren iritsiko da denak zain dauden momentua: Athleticen eta Bartzelonaren arteko Espainiako Kopako finala (22:00).

Eta finala galdu edo irabazi, Athletic hiria gunea zabalik egongo da 01:00ak arte. Hainbat arazo izan dira Athleticeko zuzendaritzaren eta Valentziako erakundeen artean, baina, azkenean, lortu dute baimena horretarako.

Bilbon ere ikuskizuna

«Valentziara joateko zortea izan dutenek, joan daitezela, baina gainerakoak gera daitezela Bilbon, bertan izango baita girorik onena». Mezu hori helarazi du Bilboko Udalak biharko finalaren atarian. Koparen bila. Goza ezazu Bilbon. Lelo hori du Udalaren ekimenak. Denda, taberna eta gainerakoek 20.000 kartel zuri-gorrirekin apaindu dituzte txoko guztiak, eta bihar finala ikusteko 22 pantaila erraldoi egongo dira Bilbon bertan: Santutxun, Plaza Barrian, EITBren eraikinean, Guridi Musikariaren plazan, Errekalde auzoko areto futbol zelaian, Casilla plazan, Casilla pabiloian, Egaña kalean, Garcia Rivero kalean, Areatzan, Funikular plazan... eta San Mamesen.

Futbol zelaian bertan izango da ikuskizunik handiena. BBK-k sei pantaila erraldoi jarriko ditu San Mamesen, sarrerak eskuratu dituzten 40.000 zaleek finala ahalik eta ondoen ikusi ahal izateko. Bazkideek euro batean erosi dute sarrera, eta bazkide ez direnek hamar euroan. Egun bakarrean saldu ziren sarrera guztiak. Bilboko Udalak garraio zerbitzu gehiago jarriko ditu bihar -metro zerbitzua, esaterako, zabalik egongo da gau osoan-, eta segurtasun neurri ugari hartuko ditu.

Nork: nicorlando.2009/05/12 16:49:22.630 GMT+2
Etiketak: copa rey09 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/12 16:44:41.134 GMT+2

NBA

Cleveland, NBAko Ekialdeko finalera

Cleveland Cavaliers izan da NBAko konferentzia bateko finalera iritsi den lehen taldea. Bart lortu du txartela. Atlanta Hawks izan du aurkari kanporaketan eta 4-0 irabazi dio. Azkeneko partidan, 74-84. Liga erregularra aurreneko tokian bukatu du Clevelandek.

Ohi bezala, LeBron James hegala izan da bere jokalaririk onena bart: 27 puntu sartu ditu. Kanporaketa horretan 32,9 puntu, 9,8 errebote eta 6,8 asistentziako batez bestekoa lortu du.

Ekialdeko finalean Orlando Magic-Boston Celticseko garailearen kontra jokatuko du Cleveland. Bina doaz.

Nork: nicorlando.2009/05/12 16:44:41.134 GMT+2
Etiketak: nba 09 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/12 16:42:01.150 GMT+2

Valentzian Athletic-rkin

Valentzia, Athleticen alde!

Bertako hiritarrek Espainiako Kopako finala Bilboko taldeak irabaztea nahi dute. Ordubatean ireki du Athleticek festa gune erraldoia, bandera igota.

Eman buelta bat Valentziako (Herrialde Katalanak) kaleetan, tabernetan eta abarretan, eta ez dago dudarik: Valentziako hiritarrek bihar Espainiako Kopako finala Athleticek irabaztea nahi dute, ez Bartzelonak. Giroa ere zuri-gorria da hemen, apenas ikusten baita Bartzelonako jarraitzailerik.

Athleticek bere Hiria ere zabaldu du, gainera. 13:00etan ireki dute zortzi mila metro koadroko festa gunea Jose Angel Iribar Athleticeko atezain ohiak eta Fernando Garcia Makua klubeko presidenteak. 150 bat jarraitzaile izan dituzte lagun. Athleticeko ereserkia jarri eta bandera igo dute, txistularien laguntzarekin.

Pantaila erraldoia jarria dute karpan, edateko eta jateko gunea, oholtza handia, komunak eta Athleticeko denda. 13:30ean Bizkaiko txakolinaren dastaketa hasi dute, eta 16:00etan Athletic-Sevilla Kopako finalerdietako itzuliko partida emateari ekin diote.

Musika ere ez faltako. Gaur 19:00etatik aurrera bost orduko musika emanaldia izango da: The Bon Scott Band, Juliette Lewis&The New Romantics eta Tequila taldeak.

Oraingoz, ez dago jende askorik bertan. Arratsaldetik aurrera izango da gehiago. Uholdea, bihar. Izan ere, denera Athleticen 23.000-25.000 zalek Mestalla futbol estadioan bertan ikusiko dute finala, baina beste 10.000 jarraitzaile ere izango dira hiriburuan sarrerarik gabe. Hain justu, 35.000 zale horientzat prestatu du Last Tour Basauriko (Bizkaia) promotorak Athletic Hiria gunea -ez da sarrerarik ordaindu beharko sartzeko-. Mestalla futbol zelaitik 500 metrora dago gunea, Turia ibaiaren Arro Zaharreko Lorategian, 9. sektorean -Loreen Zubiaren eta Erakusketen Zubiaren artean.
BEERIAN DAGO

Nork: nicorlando.2009/05/12 16:42:01.150 GMT+2
Etiketak: 09 copa rey | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/12 16:36:26.369 GMT+2

ATHLETIC-BARÇA

Bartzelonan lau titularrek ezingo dute jokatu etziko finala

Abidali txartel gorria atera zioten atzo eta Iniestak zuntz haustura eduki zuen. Aurretik jakina zen Marquezek eta Henryk ere ez dutela jokatuko Espainiako Kopako azkena. Athleticek gaur egin du lehen entrenamendua Valentzian.

Eric Abidal eta Andres Iniesta Bartzelonako jokalariek ere ezingo dute jokatu bihar Valentzian (Herrialde Katalanak) Athleticen kontra Espainiako Kopako finalean: Abidal ezker lateralak atzo Vila-realen aurkako Ligako partidan txartel gorria ikusi zuen eta Iniesta erdilariak zuntz haustura eduki zuen -dena den, baliteke hilaren 27an Txapeldunen Ligako finala jokatu ahal izatea, gaurko mediku frogaren ondoren esan dutenez-.

Aurretik jakina zen beste bi titular ere ezingo direla aritu: Rafael Marquez zentrala -meniskoa hautsia du- eta Thierry Henry aurrelaria -kolpea du belaunean-.

Bartzelonak atzo zeukan Espainiako Liga irabazteko aukera, baina hiruna egin zuen Vila-realen aurka eta beste puntu bat behar du titulua eskuratzeko.

Athletic atzotik dago Valentzian, eta gaur egin du lehen entrenamendua han. Atzo San Mamesen aritu zen, jendearentzat ateak irekita, eta hogei mila jarraitzaile izan ziren.

Etzi 22:00etan hasiko da finala, Mestalla zelaian.

Nork: nicorlando.2009/05/12 16:36:26.369 GMT+2
Etiketak: copa rey09 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/05 16:51:33.095 GMT+2

Esqui a tope

Nork: nicorlando.2009/05/05 16:51:33.095 GMT+2
Etiketak: esqui 09 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/05 16:45:38.350 GMT+2

Bahrein 2009

Nork: nicorlando.2009/05/05 16:45:38.350 GMT+2
Etiketak: 1 formula 09 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/05 16:43:49.084 GMT+2

Bahitutak

Jon Goikoetxea eta Josu Feijoo mendizaleak bi egunez bahituta izan dituzte Indonesian

Jon Goikoetxea Boli (Ibarra, Gipuzkoa) eta Josu Feijoo (Gasteiz) bi egunez bahituta izan dituzte matxinatuek Indonesian, Carstensz piramidetik jaitsi eta gero. Zaborrontzi batean eduki dituzte. Apirilaren 30ean iritsi ziren Carstensz tontorrera eta jaisterako bidea gaizki hartu zuten, urre meategi bateko debekatutako bidea hartuz.

John Rudolf mendizaleak handik Ameriketako Estatu Batuetako Atzerri Departamendura egindako deiari esker geratu ziren aske bi euskal herritarrak.

Papua irlan dago Carstensz. 7 tontor proiektua egiten ari dira.

Nork: nicorlando.2009/05/05 16:43:49.084 GMT+2
Etiketak: 09 mendizaleak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)