Horrenbeste burukomin sortu zituzten hauteskundeen inguruko aurkezpentxo bat egin genuen, Jone Etxabe, Izaskun Fernandez de Arroyabe eta nik. Hauteskunde hauek zer hitzegina eman zuten, bai horixe! Oraindik gehiago hitzegin nahi baldin baduzue eta gaiarekin ez bazarete aspertu, ikus ezazue!
2009/06/01 22:48:53.953 GMT+2
Martxoaren 1eko hauteskundeak
Nork: julene.2009/06/01 22:48:53.953 GMT+2
Etiketak:
hauteskundeak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/19 15:10:43.878 GMT+2
Adierazpen askatasuna urratzen denean
Ez al da adierazpen askatasuna eskubide unibertsala? Eta, pertsona bat hiltzea ez al da legez kanpo jokatzea? Azken honek ez al ditu pertsonen eskubideak urratzen? Guatemalan, antza, ez!
Istorioa ez zen hasi Rodrigo Rosenberg hil zutenean, bere bideoa sarean eskegi zutenean baizik. Itxura denez, Rosenber abokatuak gobernuaren gustuko ez ziren datu batzuk zebilzkien eskuartean, eta horren haritik etorri zen bere heriotza. Rosenbergek, bere heriotzaren berri ematen zuen bideo bat grabatu zuen eta hil ostean eskegitzeko eskatu. Bideo honetan hilketaren ardura Guatemalako presidente, Alvaro Colom eta bere ingurukoei leporatzen zien.
Bideoak munduari bira eman zion eta hainbat atxikimendu jaso zituen sare sozialetan Rosenber zenak. Horien artean, Anleu jaunarena. Honek, mezu bat idatzi zuen Twitter-en eta ondorioz, Guatemalako gobernuaren aginduz, kartzelaratua izan zen. Nahiz eta, egun kalean den, jendeak egindako diru-ekarpenei esker!
Horregatik diot: Adierazpen askatasuna benetan, eskubide unibertsala al den!
Hona eskegiarazi zuen bideoa:
Nork: julene.2009/05/19 15:10:43.878 GMT+2
Etiketak:
guatemala
rosenberg
colom
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/18 21:33:39.335 GMT+2
Akabo ahaztea!
Zu ere lagunen urtebetetze datekin edo lanak egiteko epearekin ez bazara gogoratzen, Google Calendar-en lagun egitea gomendatuko nizuke. Hau da, aplikazio honetan izena eman eta zeuk nahi dituzun datekin egutegiak sortzera animatuko zintuzket. Burua zertarako den badakigun , baina sarritan non dugun ez dakigunontzat ezin hobea da, Google Calendar! Honez gain, Euskal Herriko txoko ezberdinetako jaien datekin ere egin dezakegu egutegiren bat edo beste, eta hau gero lagunekin partekatu, horrela festarik-festa ibiltzea errazago izango zaigu heltzear den udan!
Nork: julene.2009/05/18 21:33:39.335 GMT+2
Etiketak:
calendar
google
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/06 18:25:18.654 GMT+2
Tagzania
Nire etxea
Nork: julene.2009/05/06 18:25:18.654 GMT+2
Etiketak:
tagzania
azpeitia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/06 16:30:28.469 GMT+2
Zu zeu, hi heu edo ni neu!
Bigarren hitzaldia aste berean...Erdaraz esaten den bezala "cuando mucho, cuando nada". Edo, ala esango nuke behintzat. Hitzaldirik izan gabe pasa ditugu hilabete pare bat, eta bi astean kurtso guztian baino gehiago izan ditugu. Egia esan, interesgarriak!
Bigarren bisita hau Hasier Etxeberriarena izan zen. Albistari bat sortu uzutela eta aurkeztera etorri zitzaigun bere lagun batekin batera. Albistaria, bai! Eta ez albistegia. Zuzeu izeneko web gunea sortu dute, eta bertan nahi duenak, edo aukera duenak, albisteak, bitxikeriak, gertakizunak...kontatzeko aukera izango du. Hori bai, euskaraz! Ez ingeles eta ez erdara.
Beraz , euskaldun zaren horri animatzeko esan besterik ez, egunean zehar 1000 kontu izaten baitira han eta hemen!
Nork: julene.2009/05/06 16:30:28.469 GMT+2
Etiketak:
etxeberria
zuzeu
hasier
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/05 15:26:31.104 GMT+2
Kazetari multimedia. Zer da hori?
Zertara etorri zen? Goienako zuzendari denez, honen funtzionamenduaren berri eman zigun. Eta, kazetari multimedia delakoa azpimarratu zuen behin eta berriz. Neuk ere ez nekien zer esan nahi zuen, baina hitzaldia aurrera zihoan heinean ulertu nuen.
Idatzizko kazetaritzaz gain, kameren funtzionamendua kontrolatu, interneten idazteko abilezia...dutenak dira kazetari multimediak. Ibanen ustez, garrantzitsuagoa da kazetaritzaren alderdi guztietan mugitzen jakitea, arlo zehatz batean aditua izatea baino. Nahiz eta, kazetaritzan aditu diren guztiek ez duten horrela pentsatzen.
Nik ere, Ibanen antzerako iritzia dut, baina idatzizko kazetaritza dut gogokoen. Ez dakit nire etorkizuna nolakoa izango den, beraz, denetik ikastea da nire helburua!
Nork: julene.2009/05/05 15:26:31.104 GMT+2
Etiketak:
kazetaria
multimedia
goiena
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2009/04/21 15:03:06.081 GMT+2
Tuenti, hainbeste jende harrapatu duen sarea!
Urtebete inguru pasa da lagunak Tuentiren inguruan hitz egiten entzun nituenetik. 7 bat hilabete Tuentin neure kontu propioa egin nuenetik, joan zen Urrian hain zuzen ere. Eta orain, egunero darabilt. Lagunen argazkiak ikusteko edo igotzeko, lagunei mezuak bidaltzeko...eta jendearen berri izateko ere bai, noski!
Gustoko dut, egia esan! Bai! Sare zabala da, badakit, baƱa nik, ezagutzen dudan jendea soilik dut onartuta eta, nire lagun horiek soilik ikus ditzakete nire argazki eta komentarioak. Beraz, oso eroso sentitzen naiz Tuenti delako honetan. Ez baitut zelataririk atzematen inguruan.
Nik fenomeno deituko nioke, Tuenti Fenomenoa. Nire inguruko guztiek edo ia guztiek dute halako kontu bat, eta sarri darabilte. Agian moda kontua izango da, baina, luzaroan dabil gure inguruan eta antzera jarraitzen du, jendez beteta! Honek, Messenger eta antzekoei indarra kendu diotela esango nuke, askoz ere jende gehiago ibiltzen baita, eta noski, sarriago!
Hala ere, ez dut nire lagunekiko harremana alde batera utzi, ez horixe. Pantailak ez dizkit lagunak jan. Ez eta, lagunekin egon izan naizen denbora ere! Hori gertatzen bada eta ohartzen banaiz, AGUR SARE SOZIALEI!

Nork: julene.2009/04/21 15:03:06.081 GMT+2
Etiketak:
tuenti
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/04/20 22:30:33.089 GMT+2
Tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!!
Tipi-tapa, tipi-tapa korrika!! Esanez sartu zen korrika Azpeitian. 16.edizioa jendetsua izan dela diote orokorrean, inoiz baino jende gehiagok hartu duela parte, eta Azpeitian ere kaleek gainezka egin zuten. Haur, gazte nahiz adinean aurrera dohazenek lagundurik pasa baitzuen korrikak gure herria.
16.edizio hau, berezia izan dela esan daiteke, Ongi Etorri! izenburupean etorri da gugana. Ongi etorri, euskaraz bizi nahi dugunon herrira, hain zuzen ere. Euskal Herrira etorri eta euskaraz ikasi dutenei eta hemendik joan eta euskera galdu ostea berreskuratu zutenei zuzenduriko lema, aurtengoan.
Oraingo honeta, korrika 16ren nondik norakoak bildu ditut google docs-en eginiko diapositiba sortan, ikus ezazue!
Nork: julene.2009/04/20 22:30:33.089 GMT+2
Etiketak:
etorri
korrika
ongi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/25 18:02:23.877 GMT+1
Ohhhh, It`s delicious!
Kaixo, guztioi!
Atzo eta gaurko Web 2.0 klaseetan ez dugu beste konturik, delicious gora eta delicious behera. Kontu bat ireki ere, ireki dugu eta interesgarria iruditu zait, nahiz eta hasera batean ez nekien balioko zidan ala ez.
Gaur ordea ikusi dut baliogarri izan dakidakela, nik nahi dudanaren inguruan informazioa aurkitzen lagun dakidakeela, alegia. Eta, lagungarri bihur daitekeela. Daitekeela soilik esan dezaket, oraindik ez baitut erabili neure beharretarako.
Egia esan, interneten Google-n hitz bat jarri eta 20.000 orrialde agertzen dira, eta nork balioko digun eta nork ez, ez dugu jakiten ireki eta irakurri arte. Aldiz deliciousen, jendeak gordetako artikuluak ikus ditzakegu, beraz, artikuluak selektiboak dira.
Gaurtik aurrera, erabiltzen hasi beharko dut, eta gehiago sakondu delicious delakoan, oraindik ez baitzait oso gozagarri izan, gazi-gozoa baizik!
Nork: julene.2009/03/25 18:02:23.877 GMT+1
Etiketak:
informazioa
delicious
artikuluak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/18 18:29:36.640 GMT+1
Apirilaren ostean zer?
Youtuben arakatzen nenbilela, bideo honekin egin nuen topo. Ikustea erabaki nuen, eta a ze algara! Neska gaixoak ematen duen erantzuna nola bururatu zitzaion galdetu nion neure buruari, baina bere buruarekin ziur zegoela zirudien! Onena zeuok ikustea!
Nork: julene.2009/03/18 18:29:36.640 GMT+1
Etiketak:
password
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)