Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/14 12:40:03.596 GMT+1

Ihauteriak gertu

Aurten inoiz baino lehenago heldu zaizkigu ihauteriak eta iada hasiak dira batzuek baino gehiago euren mozorroan pentsatzen. Egia esan, askok oso originalak diren mozorroak prestatzen dituzte eta veste batzuek berriz betikoak direnak. Oraindik, betiko legez badira azken batzuek egunean bertan prestatzen dituztenak eta horiek gehienetan nabarmen geratzen dira azken momentuak izan direla.

Gertuago daukagu oraindik San Sebastian eguna eta iada Donostiarrak hasi dira urduritzen eta euren tanborrak prestatzen. Ikastola eta eskola ezberdinetan behintzat aste bat  baino gehiago daramate entsaguetan eta beraz aurtengoak ere mereziko duela antzematen da. Egun aproposa izaten da hau Donostiara hurbiltzeko beraz animatu nahi dut jende guztia bertaratzera, gainera aurten  Igandea da.

Nork: nongiroahangogoa.2008/01/14 12:40:03.596 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.