Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/10 12:37:49.033 GMT+1

Klaseen itzulera eta azterketak

    Bukatu dira kalera irtetzeak, batez ere gauetan. Izan ere unibertsitateko ikasleek batez ere azterketak gainean dituzte eta ez da hau momenturik aproposena gauetan parranda egiteko.

    Hala ere komenigarria izaten da etxetik irtetzea, egunean zehar behintza, lagunekin egotea eta beste ekintzaren bat gauzatzea behintzat tarte batez. Horrela garuna aireatzera lagunduko diozu eta gero berriz ere etxe zulora iristean lasaiago sentituko da norbera ikasteko garaian eta hobeki barneratuko ditu ideiak. Ez da ona egun osoan etxean sartuta egotea, ikasten eta ikasten, garunak, gorputzak... airea behar du eta lasaitasun apur bat ordu batzuetan bada ere.

     Gainera bestalde ondo jatea ere garrantzitsua da eta ondo lo egitea, bestela gure gorputz eta garunak ez dira beren %100ean egoten eta ez behar izango lukeen eskantsua hartzen. Beraz garai hauetan oso inportantea da ondo zaintzea eta ez gehiegi estresatzea.

                     Animo guztiei eta zorterik onena!!

Nork: nongiroahangogoa.2008/01/10 12:37:49.033 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.