Firefox-en abantailak

nongogoahanzangoa 1456151863680 non gogoa han zangoa | 2007-01-12 12:35

           Zergatik Firefox? Eta zergatik ez? Nik oraindik ezer gutxi dakit programa honen inguruan, Joxe Arantzabalek kasean azaldutakoa besterik ez. Hala ere, badirudi guk bizi osoan erabili dugun Internet Explorer baino hobea dela. Hori da behintzat “Zergatik Firefox: Testigantzak” artikuluan Deneb esaten dutena. Egia esan, ez naiz harritzen, IE-ek denoi ere hainbat buruhauste eman dizkigula ez baita berria.

            Artikuluan irakurritakoaren arabera, honako ezaugarri hauek azpimarratuko nizkioke: Software libra da, eta euskaraz ere badago. Horrez gain, azkarra, ziurra, arina, inteligentea eta erabilterraza omen da. Niri hala ere, Xuxenen aplikazioak erakarri nau gehien, euskarazko zuzentzaile ortografikoa beharrizan handikoa jotzen baitut.

            Firefoxen abantailak nabariak dira, dudarik ez. Orain erabili egin behar, aukera ematen badigute behintzat! Izan ere, huheziko fakultatean ezinezkoa zaigu…


Utzi iruzkina: