Munduko txapelketa honetan taldeak aztertu ez gero Jamaika eta Kenyaren
gorakada ikusi du, AEB eta Errusia beren mailamantendu dute, baina, Europako taldeak jaitsiera handi bat izan dute,
Frantziak hiru domina lortu ditu, Italiak ez du dominarik lortu eta Britainia
Handiak sei domina lortu ditu. Polonia zortzi dominekin eta Alemania
bederatzirekin Europako egoera hobetu dute.
Jelete Burka erori zenean
Txapelketa honetan ere gatazka asko izan dira, azkenekoa 1500 metroetako
finaleanMaryam Yusuf Jamal Barehindarrak irabazi zuen Natalia Rodriguez
espainiarra kanporatu ondoren. Kanporaketa honek gatazka asko sortu zituen,
Nataliak 3000 metro falta zirela soka hartu zuen eta Gelete Burka Ethiopiarrak,
Natalia Rodriguez espainiarrak ez aurreratzeko itxi egin zion eta lurrera joan
zen. Arazoa etorri zen Iaafeko epaileek inongo talderen erreklamazioa izan gabe
espainiarra kanporatu zuten. Beste gatazka bat lurrera erortzen ziren
korrikalariak hurrengo kanporaketetara joaten ziren postu hau lortu gabe.
Isinbaeva hiru nulo egin ondoren
Lehen esan bezala galtzaileen artean Ariane Friedrich jauzilari alemaniarra
munduko errekorra lortu nahi zuen 2,10 metro jauzi nahi zituen eta urrezko
domina lortu, baina 2,02 metrotan gelditu zen hirugarren lekuan, garailea
Blanka Vlasic kroaziarrak irabazi zuen, beste hautagaietako batek irabazi zuen,
2,04 metrotako listoia jauzi ondoren. Beste galtzailea pretika-jaizian izan
genuen, Elena Isinbaeva Errusiarra izan zen. 2004. urtetik aurrera ez zuen
lehiaketarik galdu. Aurten Anna Rogowska poloniarrak irabazi zion, baina,
Isinbaevak ez zuen jauzi on bat ere egin, azken aurrena gelditu zen hiru huts
egin ondoren, bat 4,75ean eta beste biak 4,85ean, berarentzako marka oso
errazak, bere errekorra aurreko urtean jarri zuen, munduko errekorra, 5,05
jauzi zituen.
Hurrengo izena Caster Semenya Hego Afrikarra izan zen, bere testosterona maila emakume batekin konparatua lau aldiz
handiagoa zen Daily Telegraph aldizkariak zioenez, eta hori ez dela normala
diote, domina kendu diezaiokete.
Allyson Felix garaipena ospatzen 200 metrotako proban
Azkenik abiaduraz hitz egingo dut. Abiaduran Shelly-Ann Fraiser Jamaikarra
100 metrotan irabazi zuen emakumezkoetan marka oso ona eginez txapelketetako
marka, 10,73ko denbora eginez eta irteera bikainarekin, bere erreakzioa 0.146
izan zen, gutxienezko erreakzioa 0,1 delarik. Bigarren postua Kerron Stewart
izan zen, 10,75ko denborarekin, bera faboritoa zelarik, beti da faboritoena,
baina beti bigarren postua lortzen du. Emakumezkoetan baina 200 metroetan oso
lehia polita ikusi zen Veronica Campbell-Brown Jamaikarraren artean eta Allyson
Felix AEBarraren artean, 150 metroetaraino oso lehia polita ikusi zen, baino horren
ondoren Allyson Felix4x400etan ere urrea lortu zuenak(Debbie Dunn, Lashinda
Demus eta Sanya Richardsekin, 400 metrotan urrea irabazi zuena) erritmoa aldatu
eta erraz irabazi zuen. Abiadurarekin amaitzeko Usain Bolti burz hitz egin dut,
100 metroten, 4x100 metrotan(Steve Mullings, Michael Frater eta Asafa Powell)
eta 200 metrotan irabazi zuenak. Usaienek gainera proba indibidualetan bi
errekor egin zituen gainera, 100 metrotan, 9,58ko denbora egiten eta 200
metrotan 19,19ko denborarekin, korrikalari hau beste mundu batekoa da.
*Proba bakoitza klikatzeko aukera izan ez gero, finala ikus daiteke
Bideo honetan, egileak, bere ustez 2008. urteko bideojoko onenen zerrenda
bat egiten du. Hoberenetik hamargarrenera: Metal Geard Solid 4, GTA 4, Gears of
War 2, Little Big Planet, Fable 2, Mario Card, Lost Odyssey, Prince of Persia,
Burnout Paradise eta Zaki eta Wiki, hauexek dira bere ustez jokorik onenak urte
horretakoak behintzat.
Egileak dioen bezala bideoaren hasieran pertxona bakoitzak bere gustuak
ditu, eta ohien arabera egiten du bere zerrenda. Nire kasuan horietatik GTA 4,
Mario Card eta Burnout Paradise ditut gustuko, baina ez nituzke zerrendan
sartuko GTA4 izan ezik. Nire ustez
etzean ditudan joko gehienak kirolezkoak dira, eta horiek dira nire zerrendan
egongo liratekeenak, FIFA, edo Pro Evolution Soccer, futbolerako, biak oso
onak, NBA Live saskibaloirako, Need for Speed, Moto Gp edo Madden NFL futbol amerikarrerako
eta azkenik EA Sportseko Rugby jokoa ikus daitekeenez bere zerrendan dauden
jokoak ez zaizkit gustatzen, eta horrekin ez dut esan nahi jokoak onak ez
direnik, bideoan ikus daitekeen bezala joko gehienak irudi izugarriak dituzte
eta oso interesgarriak, baina joko mota horiek gustatzen zaienentzako.
Jokoak nire ustez zein musika gustuko duzun, edo zein arropa mota gustatzen
zaizun bezala da, bakoitzak bere aukerak ditu, batzuei kirolak gustatzen
zaizkie, beste batzuei berriz, rolleko jokoak, edo abenturazkoak, gaur egun
industria honek joko mota asko sortzen ditu, eta diru asko mugitzen da merkatu
horretan, horregatik guztien gustuko jokoak aurki daitezke, emakumezkoak pixka
bat baztertuak izan arren bideojokoak gizonentzako direla esaten delako, baina,
geroz eta emakume gehiagok erabiltzen ditu, eta ez legoke gaizki haientzako ere
jokoak egitea, merkatua zabaltzea.
Horregatik nire kasuan kirolekoak izan behar dira, eta futbolezkoak badira
hobe, haiekin igarotzen nituelako nire bideojoko ordu gehienak, orain ez
baititut asko erabiltzen, aspertu egin naizelako.
Google, ¿Me haces los deberes? Testua irakurri ondoren teknologia berriei buruz nuen
ideia mantentzen dut, eta ez zait ezer arraroa iruditzen, bizi izan dudalako.
Testu hau Silvia Blancok idatzi zuen “El País” egunkarian, eta testu honekin
erakutsi nahi digu irakurleei, ordenagailuen erabilera dena bezala bizitza
honetan bere alde onak eta txarrak dituela.
Idazleak datu asko ematen dizkigu
interneten inguruan; zenbat pertxonek erabiltzen duten lanak egiteko, gurasoek
zer diote liburutegi birtualei buruz eta eskoletan geroz eta gehiago erabiltzen
ari direla ordenagailuak klasean lan egiteko iparraldeko estatuek egiten duten
antzera, han ez dituzte libururik erabiltzen eta dena ordenagailu bidez egiten
dute, liburuak kendu eta CDak erabiltzen dituzte, teknologia berriek ekar
ditzaketen aurrerapenak erabiltzen dituzte beren gaiak modu didaktiko errazago
batean azaltzeko beren ikasleei.
Gai hauetan, gehienetan bezala
estatu hau atzeratua doa. Guraso eta irakasle asko ez dakizkite ordenagailuak
modu egoki batean erabiltzen, lotsagarria da irakasle baten bulegora joatea eta
esku batekin idazten ikustea bere betaurrekoekin, teklak non dauden bilatzen,
bi ordu behar dituzte orri bateko testu bat idazteko, eta gurasoekin zerbait
antzekoa gertatzen da, ez dakitenez ordenagailurik erabiltzen beren semeak ez
dituzte ondo kontrolatuak ez dakite beren semeak zertan sartzen diren lanak
egiten ari diren bitartean.
Sektore hauen beste beldur batzuk dira, “El rincón del vago” bezalako webak. Leku hauetan lan asko daude eginak eta jende askok
kopiatu egiten ditu eta ondoren bere word orrian itsatsi egiten dituzte,
ondoren entregatu egiten dituzte errepasorik egin gabe, baina irakasleek ez
dakitenez ordenagailua egoki erabiltzen ez dauzkate frogarik kopiatu dutela
esateko, jakinda ere hitz ezezagunak erabiltzen dituztelako, edo esaldi egitura
oso onak erabiltzen dituztelako, … baina arazo hau nik behintzat ezagutu dut
ordenagailurik gabe, etxerako lanekin adibidez ez dituzu egiten eta hurrengo
egunean ikastolara iristean norbaiti eskatzen dizkiozu kopiatzeko beste klase
batean edota jolasteko orduan, beste cortapega modu bat, betikoa. Egia da ere
lan potolo bat egin beharrean bazaude ordenagailua errazagoa dela lan hau
egiteko, liburuetatik cortapega eginez gero denbora gehiago beharko duzu lan
hauek egiteko, baina, egia da ere interneten leku egokietan begiratu beharra
dagoela ondo egiteko behintzat web orri askotan gezurrak agertzen direlako eta
hobeto da informazioa eskuratu, ondoren irakurri eta amaitzeko zuk idaztea,
internetetik hartutako informazioa erabiliz, jende gehienak egiten duen bezala,
beste copiapega aukera normalean lana ez delako egiten da edo gogorik ez
dagoelako, baina normalean ez da hau egiten, nire ikasle bizitzan behintzat.
2009. urteko uztailan Frantziako estatuan kokatzen den, Savoiako
departamentuan, Rhône-Alpeseko eskualdean dagoen herri batean nago, herri hau Ugine deitzen da. Zergatik
idazten du herri txiki batez alpeetan kokatzen dena eta inork ez duena
ezagutzen? Erantzuna erreza da, uztail osoa han igarotzen ari naizelako.
Esan beharra daukat herrian, Uginenen, lana egitera nindoala, bi buruzagi
daude, eta beraiekin hamalau langile gaude: lau Frantziar, Georgiar bat,
Italiar bat, bi Txekiar, Australiar bat, Hego Korear bat, eta bi Euskal Herriko.
Hemen errota bat konpontzen ari gera, orain dela berrogei urte zegoen bezala
aurkitu dugu, eta puskatutako gauzak konpondu behar ditugu,material guztiak sailkatu,
eta ondoren guztia garbitu behar dugu, eta hurrengo urteetan errota apaindu
ondoren museo bat egiteko proiektua dago errota baten funtzionamendua azaltzen,
erabiltzen diren gauzak argitzen eta kasu honetan II gerrate mundialean babesa
eman zien errefuxiatu batzuei, eta han aurkitu daitezke idatzi asko babes
lekuak, eta armak ere aurkitu ditugu.
Lan orduak amaitzerakoan, edo beste batzuk, janaria egin eta etxea
garbitu(eskola batean bizi ginen, sukalde bat eta oheak ditugun arren). Boletan
jolastera joaten gara, paseatzera, erosketak egitera edo lakura joaten gara
Annecyra eta beste batzuetan ere mendira joaten gara, bihar adibidez egun osoa
jai hartuko dugu igandea delako eta Mont Blanc gaina harrapatu nahi dugu
behintzat.
Ugine map Mapa honetan markatua dagoen lekua lantokia da, hirriaren hegoaldean.
Amaitzeko esan beharra daukat eguraldia oso ona dugula egunero, ez digu
euririk egin oraindik behintzat, eta bero asko egiten ari zaigu, egunero 30-35
gradu artean egiten digu, baina bero hau errez mantentzen da zonalde honetan,
eta espero dut paisai hauetaz disfrutatzen jarraitzea, hamar egun falta zaizkit
hemen, Uginen.
Atzo gauen ez neukanez ezer egiteko, eta nagoen herria txikian gauez ez
dagoenez ezer egiteko, Frantzian bainago oraindik, zinera joatea erabaki nuen
nire lan taldeko batzuekin. Zinea herrian bertan dagoenez, udalak sarrerak
oparitu dizkigunez eta filma gaueko bederatzietan zenez eta ingelesez zegoen
bakarra ere ba zinera joan ginen.
Uste dut film hau Espainian abuztuaren
amaieran kaleratuko dute, eta nik behintzat ez dut berriro ikusiko. Gaiari
bueltatuz, zinera iritsi ginen eta leihatilan zegoen emakumeari eskatu
genizkion zortzi sarrera Antichrist filmerako. Hasieran filma bere
aktoreengatik Willem Defoe eta Charlotte Gainsbourg eta zuzendariarengatik Lars
Von Trier danimarkarrarengatik film ona ikusiko genuela pentsatu genuen.
Filma hasi bezain laster argia joan
zitzaigun gelatik, eta hamar minutuz egon ginen itxaroten, hasiera txarra.
Argia itzuli ondoren etorri zen arazoa. Hasieran mendiko paisai izugarri batzuk
agertzen ziren, baina irudipen bat izan zen, film honen sadismoa ikaragarria
da, bi protagonistak ohean zeundela beren maitasuna azaltzen ari zirela beren
semea logelan sartu zen eta bere amak ikusten zuen bitartean leihora igo eta
lurrera jauzi zen, hil egin zen. Bere amak ezin zuenez hilketa hori ahaztu
senar emazteak mendian zuten etxe batera joan ziren, eta han sadismoa egora
puru batean ikusten da, egia esan beharra daukat hamar minutu falta zirela
zinetik atera nintzen neure buruak horrelako izugarrikeriak ez zituelako
bereganatzen ikusi dudan filmik bortitzena izan da.
Amaitzeko gaur iritzi hau idatzi
baino lehenago interneten sartu nahiz kritikak ikusteko, Canneseko festibalean
izan zelako, eta ikusi dudanez film honek Cannesen egon den uhukada handiena
jaso zuen, jende guztiaren irainak, iseka, haserrea jaso zuen filma ez zuelako inor
gustura utzi, nire kasuan bueltan ohera joaterakoan ezin izan nuen lorik egin
eta beste bi film ikusi nituen irudi horiek nire burutik kentzeko, barrezko bat
eta maitasunezko beste bat. Honekin gomendatu nahi dizuet ez joatea zinera film
hau ikustera, eta norbaiti gomendatzekotan asko gorrotatzen duzun pertsona bati
gomendatu.
Orain dela egun batzuk Hasier Etxeberria eta bere taldekide bat etorri zitzizkigun Zuzeu web gunea gure uniberstitatean (Monddragon Unibertsitatea) zehar zabaltzeko, eta proiektuan parte hartzeko aukera eman ziguten.
Hitzaldian zehar proiektuaren sorrera eta horren zergatia azaldu zuten, eta proiktu honen bilakaera nolakoa izango den esanaz. Euskaraz eginiko web gune onenetako dela esatea ausartuko nintzateke, ideia guztiak argi dituztelako.
Gaurkoan Google calendari buruz hitz egingo dizuet. Nere ustez agenda on bat da, ez dezulako eskuan egun osoan zehar eraman behar, bainabere alde txarrak ere baditu, internet eduki baher dezula, gaur egun kleku askotan egon arren.
Gaurkoan Tuenti, Myspace, Facebook, ...etaz idaztea suertatu zait. Nire kasuan ez dut horrelako web horrietan parte artzen, eta horren arrazaiak emango dizkizuet.Lehen arrazoia, ordenagailua, lanetarakoegunkaria irakurtzeko, denbora ez dudanean erosteko, erropa erosteko, eta gehien bat telebista ikusteko, eta eta nere lan partikular batzuk egiteko erabiltzen dut. Horrela esanda, eta hainbeste gauzerako ordenagailua erabili ezkero denbora asko egoten naizela ordenagailu aurrean, baina ordenagailua piztuta dudanean, denbora gehiena lanak egiteko da, aldizkaria irakurtzeko gehienbat bost hamar minututan nagoelako irakurtzen. Nere ustez Tuenti, Myspace bezelako plataformak nere ustez denbora pasa bat bezelakoak dira, horrekin denbora guztian arremanetan zaude, eta deskonektatzea egokia iruditzen zait batzuetan, badagoelako jendea egun osoa pertxona batekin igarotzen duelako, eta etxera iristean, eta ordenagailua piztean berriro pertxona berdinekin dabiltza, eta momentu batean pertxona hoiekin ez egotea egokia da, nere kasuan asergarria iruditzen zait.