Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/11/07 08:03:40.480 GMT+1

Aditz laguntzailearen elipsia (III)

Subjektutik hurbilen dagoen aditzak agintzen du komunztaduran

Ez dut aurkitu jarrera honen aldeko berariazko teorizaziorik (adibideak, bai, ugari). Zerbait ekarriko hona, eta Fernando Reyk Itzul posta-zerrendara igorritako mezu hau (2003-05-06) dakarkizuet (Juan Garziarenaren iritzi-truke berekoa da).





Nik honelaxe idazten dut beti.
Aitak goizean esparragoak bildu eta igerilekura joan da.
Zer du txarra horrek?
Esaldi horiek, niretzat, kopulatiboak dira eta subjektuaren 
komunztadura hurbileneko aditzarekin egiten dut.
Aitak goizean esparragoak bildu eta igerilekura joan da.
Aita goizean baratzera joan eta esparragoak bildu ditu.
Ez naiz, dena dela, tematuko. Norbaitek bestela behar duela 
frogatzen badu, aldatu eta kitto.



Adibideetan, laster ikusiko dugunez, horrelako asko daude.

Nork: Block.2008/11/07 08:03:40.480 GMT+1
Etiketak: elipsia aditz_laguntzailea komunztadura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru