Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/02/23 19:03:30.914 GMT+1

Axular (I): aditz laguntzailearen isiltzea


Duela urte bi, aditz laguntzailearen isiltzeari buruzko artikulu koskor bat idatzi genuen 2tzul blogerako.

Ondorioetako bat, nagusia, zera izan zen: nekez isiltzen dela aditz laguntzailea, aurretik laguntzaile bera aipatua ez bada.

Axularrek berretsi digu uste hori:
eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin ibiltzen zen, hekin solhastatzen, hekin iaten, eta edaten zuen, hekin zuen lakhet.
Prosodiak hiru unitate bereiziko lituzke hondarreko perpaus sorta horretan, bakoitza laguntzaile bati lotua:
eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin [ibiltzen zen, hekin solhastatzen], [hekin iaten, eta edaten zuen], [hekin zuen lakhet].
Puntuazio egokiak lagunduko liguke irakurtze horretan, gainera:
eta ageri da ezetz zeren gizon eginez gero, bethiere bekhatorekin ibiltzen zen, hekin solhastatzen; hekin iaten eta edaten zuen; hekin zuen lakhet.

Nork: Block.2011/02/23 19:03:30.914 GMT+1
Etiketak: klasikoak aditz_laguntzailea axular | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru