Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/03/24 21:01:31.977 GMT+1

Axular (VII): izen-sintagma mugagabeak


Ez dakit gaurko adibideak zenbateraino diren baliagarri, baina lekutxo bat egin geniezaieke erabilera hauei, neke handirik gabe, maila oso jasoko testuetan.

Izen-sintagma mugagabeak aditz-lokuzioak osatzeko erabiltzen ditu Axularrek (gaur egun ere bada halakoen aztarrenik nominalizazioetan: bide-egite, gari-jotze, testu-zuzentze...):
  • Esku laxoak eta alferrak, probetasun dakharke, baiña bortitzak eta trabaillariak aberatstasun biltzen du.
Bada beste erabilera-eremu bat ezezko adierazpenetan, hain zuzen, gaur egun inongo/ezein + izena egitura generabilkeen inguruetan.
  • [...] nork eginen du bada othoitz halakoaren bekhatuakgatik? Ez sainduk, ez aingiruk, eta ez are miserikordiaren amak ere.
  • Konzientziak ez Aita Sainduri, ez Enperadoreri, ez Erregeri, eta ez munduan den bertze presunari, eztiazaio barkha.

Julen Manterola ikertzaileak artikulu jakingarri hau argitaratua du gai honetaz.

Nork: Block.2011/03/24 21:01:31.977 GMT+1
Etiketak: mugagabeak axular | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...uruxkak eta Beribilez liburuetako euskararen berri onak aletzen. Aurrena, mugagabearen erabilera bereziari erreparatuko diogu, Axularrenaz esanikoak gogoan ditugula. [...] zer ere baitzuen eskas eta hu...

Erreferentzia: Jean Etxepare (I): Mugagabearen zenbait erabilera | Idazkola 2011/10/04 09:35:27.215 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru