---
Funtsean, gaztelaniaz amaierako puntu eta guzti zenbakitzen dira azpiatalak (Martínez de Sousa).
4.2.1.3.4. Giltzurrunaren funtzioaTestu barruan azpiatalaren erreferentzia ageri denean, ordea, aipuak galdu egiten du puntua.
Halako ikertzailek hainbat lan argitaratu zituen giltzurrunen ezaugarri horren inguruan, ikusi dugunez (4.2.1.3.4).Ingelesez bietan (alegia, izenburuan bertan eta testuko erreferentzian) amaierako punturik gabe ematen dituzte zenbakiak (Oxford eta Chicago). Wordek ere molde hori lehenesten du.
4.2.1.3.4 Giltzurrunaren funtzioaEta euskaraz? Zokomiran ibili naiz, eta gaztelaniazko plegua nagusitzen da, argi eta garbi. Beraz, oraingoz, horixe erabiltzea gomendatuko nuke, EIMAk ez baitu deus esan horren inguruan.

Idatzi artikulu bat