Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/02 07:47:36.501 GMT+1

Begira, begira

Ikusgarriro zabaldu da gure artean begira postposiziozko makulu gisa, nire ustean, ez hanka ez buru ez duen testuinguruetan. Batzuei ondo jotzen die, gainera (inguruan galdetuta).

Zerura begira dago; amari begira zegoen; umearen begira dago; begira gaitzazu gaitzetik... Ugari dira begira eta begiraturen erabilerak testu zaharretan.

Ez ditut nik erabat gaitzetsiko irudizko erabilera berriak, baina ohartu behar genuke, behinik behin, ez direla tradiziozkoak eta badela molde egokiagorik (jatorragorik esan behar nuen, baina).
Hizkuntzaren erabilerari begira, oraindik ez dugu aurreratu nahi genukeen beste.

Asteburuari begira, eguraldiak txarrera egingo omen du.
Hobekuntza handiak egin dira eraikinean erabiltzaileei begira.


Beste aukerak:
Hizkuntzaren erabilerari dagokionez / erabileraz den(ez) bezainbatean, oraindik ez dugu aurreratu nahi genukeen beste.

Asteburuan, eguraldiak txarrera egingo omen du.

Hobekuntza handiak egin dira eraikinean erabiltzaileen mesederako/onerako.
Ikusten direnak ikusita, esango didazue, ez da halako larria kontua; gaur, galtzua ikusi dut, eta ez habea.

Nork: Block.2009/02/02 07:47:36.501 GMT+1
Etiketak: begira | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru