Zer erosoagorik oharrak Interneten paratzea baino? Pentsa lezake baten batek. Halaxe egingo dut nik, bederen.
Zerbait arina izango da: han-hemen irakurritakoak, nonbait entzundakoak, norberari otutakoak, estekak, aurkikunde txiki-handiak...
Alamenak ez du tarterik izango (hala izango ahal da, behintzat).
Oraingoz ez diot inori honen berri emango.
Laster arte.
2008/09/10 13:02:57.097 GMT+2
Berbaurrekoa
Nork: Block.2008/09/10 13:02:57.097 GMT+2
Etiketak:
aurkezpena
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Filokolarpea.2008/09/12 19:00:17.095 GMT+2
http://www.blogari.net/filokolarpea
Zergatik esaten dozu "zerbait arina"? Ah, bai, algo ligero, something light...
Nik gurago dot "gauza arina" esan. Azken batean, "algo" eta "alguna cosa" gauza bera dira, ezta?
-Zer gura dozu postrerako?
-Gauza gozoren bat.
-Londresera zoazenean, ekarri gauza politen bat.
P.S.: Oraintxe izan dot blog honen barri.
Nork: Jasone.2011/01/31 10:26:35.327 GMT+1
Ugari bai ugari dira zerbait+izenondoa egiturak. Mendebaldean, ordea, zer/zeozer+izenondoa egiten ditugu horiek:
- Zer polit(en) bat ekarriko deutsut Londresetik
- Zeozer polita ekarriko deutsut Londresetik.
Zuk proposatua, jakina, aitzakiarik gabea da, baina ez dut uste beste egiturak txarrestekoak direnik. Zalantza bakarra litzateke izenondoa mugatu behar den ala ez:- T'elorri inguruan, / lotuta lez, / nauka zerbait beragarrik (Gandiaga: Elorri)
- Zerbait berezi duten guziek izen berri bat biltzen dute (Etxepare midikua: Buruxkak)
Ondo etorri.Nork: Iñigo.2011/01/31 11:23:23.771 GMT+1