Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/04 08:00:18.889 GMT+1

Denboralea

Oraingoan ere, elurtea datorrela. Kepa Diegezen testu hau gomendatzen dizuet, denborale hitzaren mugei begi emateko. Labur-zurrean, denboralea itsasoko ekaitza gogorra da; gainerakoak ekaitzak dira; edo elurteak, euriteak, euri-erauntsiak...

Hitz beste eginda, begira nolako testua aurkitu genuen, duela aste batzuk, Berria egunkariaren edizio digitalean. (Badakigu arin-arinka aritzen direla kazetariak webguneak elikatzeko lan horretan).

Lakuan goizeko 10:00etatik bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Krisi Mahaia. Barne Saileko ordezkariek hartu dute parte, baita Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioetakoek, hiru herrialdeotako hiriburuetako udaletakoek eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ere.
Ezin luzeagoa da hitz sorta. Lehenbiziko esaldiak mugarritu egiten du bileraren eragin-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa. Beraz, hortik abiaturik:
Lakuan goizeko 10:00etatik bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Krisi Mahaiak. Parte-hartzaileen artean izan dira Barne Saileko ordezkariak, hiru aldundietakoak, hiriburuetako udaletakoak eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria.
Aurretik emandako informazioak gobernatzen du testuaren emana. Ez da alferrekoa; aitzitik, guztiz ohargarria da, testua arintzeko eta harilkatzeko.

Nork: Block.2009/02/04 08:00:18.889 GMT+1
Etiketak: denboralea hizkuntzaren_ekonomia kepa_diegez | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru