Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/09 08:02:47.164 GMT+2

Eufemismoak

Euskaraz ere badira eufemismoak; beste hizkuntza guztietan adina.
Bazuen Jesus haurra bere ohakoan; bazituen bildotxak, idia eta beharri-luze bat ere, hein bat pollitak, bere muthikoaren jostagailua...
Hara zer aurkitu zuten Anxuberrok eta haren lagunek Somme aldeko eliza batean, Eguberri-eguna ospatzeko. Ez zen gisakoa izango, nonbait, Jesus haurra eta astoa esaldi berean aipatzea.





Nork: Block.2008/10/09 08:02:47.164 GMT+2
Etiketak: esakuneak eufemismoak lokuzioak anxuberro | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (1)

Erantzunak

Aita Villasantek, zentsore gisa, oharren batzuk be egin eutsazan. Jatorrizko izkribuan, 153. orrialdean, "sakristiako ateak" etorren idatzirik, Morgan zein beste leku batzuetan brageteari esateko izen leungarria, eta esamodu hori ezabatuta gertatu zan, "herri-herrikoa" izana gorabehera "irreberentzia" sundatxoa eriolakoan.

Arejita, Adolfo: "Ipuin-barreka Aita Felixen errastuan", Idatz & Mintz 47, Labayru, 2009ko uztaila.

Nork: Block.2009/09/30 20:01:52.720 GMT+2

Errenferentziak:

...behar zaio, besterik ez bada ere.Artikulugilea kezkaturik ageri da, askoren aburuz euskararen eufemismo falta jatortasunaren seinale delako. Erakutsia dugu hemen uste hori ustela ez ezik tentela ere badela. Xabierrek ederki erakusten digu ...

Erreferentzia: Uztapideren tresnak - Idazkolako takatekoak 2009/11/07 11:14:04.087 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru