Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/01/18 20:58:40.181 GMT+1

Gaxura

Gauza jakina da zeinen errotua dagoen irudizko hizkera kultura-ingurunean. Pamuken adibide bat ekarri genuen hona, horren erakusgarri.

Egunotan Itxaro Bordak ale preziatu bat utzi digu bere eguneroko zutabean:
Labana eskuan oldartu nintzaion: uste duna aurten bizitu ditugun guztiak jasan eta duintasunez jokatzea dela gizon txarpil horren [Sarkozyren] ele zurien irenstea, gaxura bailitzan?
Biribila da figura: ele zurien zurikeria eta gazuraren zuritasuna; ele zurien eta gazuraren irenste erraza; ergelen bazkarako ele zuriak, txerri-janerako gazura; ele zurien funsgabetasuna eta gazuraren esnegabetasuna...
 
Artzain-kulturaren hondar-aleak, artaldetik aldaratutako postari pixtoletarenean.  

Nork: Block.2011/01/18 20:58:40.181 GMT+1
Etiketak: metafora itxaro_borda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru