Lehengoan, "bitxi" hau aurkitu nuen El Correo Españoleko edizio digitalean.
Según fuentes de la lucha antiterrorista, A y B han sido arrestados en Vitoria, mientras que C ha sido detenido en Salvatierra-Agurain (Álava). En Guipúzcoa, las fuerzas de seguridad han detenido a D, en San Sebastián, y a E en Usurbil. F, G y H han sido sorprendidos en Vizcaya. (El Correo Español, 2009/01/23)Esanda gaudenez, hitzek esanahia hartzen dute diskurtsoko harreman-sare sarri eta trinkoan. Sorprendidos horrek duen konnotazioa garbia da: gaiztakeriaren batean harrapatu dituzte (koilara zopetan); alegia, esaldiak "epaitu" egiten du atxilotua.
Ez da gure asmoa, hala ere, deontologia-leziorik ematea, ezta hurrik eman ere. Litekeena da kazetaria, besterik gabe, sinonimo baten bila aritzea, detener aditza behin eta berriro ez errepikatzearren. Dena den, batzuetan ezinbestekoa da errepikatzea; ez dago beste itzurbiderik (denotatu bakarrik egin nahi badugu, jakina).
F, G y H han sido detenidos en Vizcaya.Esaldiak euskaratu behar izanez gero, beharbada, honela egingo genuke:
F, G eta H atxilotu dituzte Bizkaian. (konnotaziorik gabe)Ez dut uste bigarrenak erdarazkoaren kutsu berbera duenik, baina aski izan behar luke.
F, G eta H harrapatu/atzeman dituzte Bizkaian. (konnotazioduna)

Idatzi artikulu bat