Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/24 08:00:12.771 GMT+1

Huts

Gogoan al dituzue eskuorri haiek, burmuinaren ahalmen osoa erabiltzeko mirarizko teknikak iragartzen zituztenak onberen engainagarri?

Hizkuntzaren ahalmena ez dakit zer proportziotan erabiltzen dugun, baina askorik ez. Ez, horratik!

Har dezagun huts hitza, eta ekar ditzagun hona esapide edo erabilera zokoratu batzuk. Parentesi zuzenen artean jarri ditugu gaur egungo ordainik ohikoenak. 
Huts izan zen ikastea. Ez zegoen irakasgaia gainditzeko modurik. [Alferrekoa izan zen ikastea]

Huts eta hauts da hori. Beste batzuek dituzte benetako problemak. [Huskeria/hutsala da hori]

Huts ala beteka jolasten eman zuten atsedenaldi osoa. [Bi eskuak erakutsita harria/txanpona zeinetan zegoen igartzen jolastu ziren...]

Miruari tiro egin zion huts ala/edo bete. [Miruari tiro egin zion destatu gabe]
Bada beste esapide bat, hain ahantzia ez duguna: zerbait(era) huts egin.

Bi eredu ageri dira: Mendebaldekoa (zerbaitera huts egin) eta Ekialdekoa (zerbait huts egin).
Eskolara huts egin du. (Mendebaldea)
Eskola huts egin du. (Ekialdea)
Gogora ekarri beharra dago, halaber, trena/autobusa huts egin esapidea ere bizi-bizirik dagoela Ekialdean.

 

Nork: Block.2009/02/24 08:00:12.771 GMT+1
Etiketak: hizkuntza_tresnatzen oeh | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru