Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/10/01 19:40:44.358 GMT+2

Itzulpengintzaren diskurtsoa

Aiora Jakak "El discurso de la traducción en la historia de la traducción vasca" artikulua argitaratu berri du, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak plazaratutako 1611 aldizkarian.

Lan bikaina iruditu zait. Funtsean, euskal itzultzaileek historian zehar itzulpengintzaren aldera izan duten jarrera landu du Jakak, Steinerren teorietatik abiaturik.

Gu ere aspaldion ari gara euskal itzulpen zaharren atarikoetan itzulpen-jardunari buruz egindako gogoetak biltzen, hona ekartzeko, baina, batetik, blogari honek fronte larregi ditu zabalik eta, bestetik, Aiorarenak irakurrita ez dakit eranstekorik dagoen orain; beharbada, beste adibide batzuk jaso.

Pozgarria da ikustea Itzulpengintzako lizentziatura ari dela fruitu umotuak ematen.

Nork: Block.2009/10/01 19:40:44.358 GMT+2
Etiketak: steiner aiora_jaka 1611 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru