Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/08/14 13:29:19.397 GMT+2

Izena aldatu diogu blogari

Izena aldatu diogu blogari, Notebook arruntegia zelakoan izen jaseko bat jarri nahian (edo horren ustean, bederen).

Herskari larregi izan daitezke, d-k-k-t-k-t-k. Eskuin muturrean, horrelakoetarako joera izaten dute: Ataka alderdia (Bulgarian), KKK (Estatu Batuetan)... Gureak, berriz, indarra barik zaratotsa adierazi nahi du; zehazkiago, zarata-lanbro horren artean zerbait konprenitzeko gogoa.

Diseinua ere aldatu nahi genioke, baina, oraingoz, dagoela bere horretan.

Hala ere, aldaketa txiki bat egin da: alboko zutabean Scribd-eko botoia erantsi dugu, gure dokumentuetarako ataka gisa (eskerrik asko, Benito, argibideengatik).
 

Nork: Block.2009/08/14 13:29:19.397 GMT+2
Etiketak: notebook izen_aldaketa idazkolako_takatekoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru