Doris Lessing-en Belarra kantari irakurtzen ari nintzela, pintura babatua esapidea gurutzatu nuen testuan. Ez dut inongo hiztegitan erabilera horren aztarnarik aurkitu, baina, hala ere, nork ez du ulertzen, bada?
Ez da pintura altxatua edo askatua, ez higatua edo maiztua (argazkikoa bezala), beroak sorturiko burbuila txikiak dituen pintura handitua baino.
Koro Navarro itzultzaile bikainari zor diogu esapidea.


Idatzi artikulu bat