Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/01/28 08:00:29.141 GMT+1

Jainkoaren hira eta kolera

Aspaldi ez dela, Jainkoaren haserreaz aritu ginen hemen. Kasualitatea zer den, lehengo igandean topo egin nuen esapide horrekin, atzera.

Batetik, Ramon Saizarbitoriak erabiltzen du Egunero hasten delako liburuaren azken berrargitalpenaren hitzaurrean (gomendagarria, haren hizkuntzaren ikuspegian sakondu nahi duenarentzat).
Eta berak [Jose de Artetxek], orduan, sabaia dardara suminkorrez seinalatuz, "barkamena eskatu behar diozu Euskal Herriari belauniko" esan zidan, bere ahots burrunbatsuaz Jainkoaren hirak hartuta.



Bestetik, Saint-Exupéryk ere erabili zuen Gaueko hegaldian, eta Koldo Izagirrek honela euskaratu du:
Ezagutzen zituen gizonaren irriak, haren maitale artak, baina ez, ekaitzean, haren jainkozko kolerak.



Nork: Block.2009/01/28 08:00:29.141 GMT+1
Etiketak: kolera haserre hira jainkoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...an geratzen dira, liburuetan gordeta, sekulako eta betiko, eta beste batzuek irakurgai berriak ekartzen dizkidate edo artikulu laburrak.Atzo Saizarbitoriaren lehenbiziko liburuko oharrei begi eman nien, eta esaldi hau agertu zit...

Erreferentzia: Lehen aldia - Notebook 2009/02/26 12:29:13.031 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru