Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/10/13 08:03:49.311 GMT+2

Kirikiñoren apatxeak



Euskaltzaindiak duela gutxi plazaratutako Literatura terminoen hiztegian ere badituzu eufemismoen beste adibide batzuk, Xabier Altzibarrek paratuak. Kirikiñoren adibide hau dakar, besteak beste:
Ez apacheak bakarrik, mari-bideetako guztiak be uxatu ditue andik.
Gerla Handiko gertakarien berri eman zuen Bustintzak Euzkadi egunkariarentzat, Bilboko bere bulegotik. Hori jakinda ere, oraindik iluna da esaldia, zulaezina. Hemen dituzu gakoak:
apache: proxeneta, emazain
maribideetako: prostituta, emagaldu
Kontua da prostitutak gerra-eremuetatik atera zituztela, soldaduen artean zabal-zabal zebiltzan gerripeko gaitzak areago ez hedatzeko.

Nork: Block.2008/10/13 08:03:49.311 GMT+2
Etiketak: kirikiño eufemismoak lokuzioak esakuneak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.